Isabel II.aren Erreginaldiaren Hasiera eta Karlistaldia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,05 KB
Isabel II.aren Erreginaldiaren Hasiera (1833-1843)
Fernando VII.a hil zenean (1833), Isabel II.a oraindik adingabea zenez, erregetza Maria Kristinaren (1833-40) erreginaordearen eta Espartero (1840-43) jeneralaren esku egon zen. Aldi honetan finkatu ziren Espainian estatu liberalaren oinarriak, zentralizazio politiko eta administratiboa, baita batasun juridikoa ere, abian jarriz. Aldi berean, gatazka zibila sortu zen Euskal eta Nafar lurraldeetan: Lehen Karlistaldia.
Karlistaldiaren Sorrera
Karlistek Fernando VII.aren anaia zen Karlos Maria Isidroren tronurako eskubideak baliarazi zituzten. Iberalen eta absolutisten arteko gatazka izan zen, eta haren ondorioz erregimen politiko misto, konstituzional eta forala ezarri zen.
Maria Kristinaren Erregeordetza eta Liberalismoaren Zatiketa
Maria Kristinaren erregeordetzan liberalismoaren barruko zatiketa agerian geratu zen:
- Progresistak: Koroaren boterea mugatu eta erreforma sakonen aldekoak.
- Moderatuak: Erregearen papera sendotu eta erreforma mugatuen aldekoak.
Hasieran, monarkia konstituzionalari bidea zabaldu zitzaion, baina erreforma hauek txikiegiak ziren liberal aurrerakoientzat. La Granjako altxamenduaren ostean, progresistek hartu zuten agintea, benetako Iraultza Liberala eginez eta Antzinako Erregimena deuseztatzeko lege iraultzaileak aplikatuz:
Erreforma Progresistak
Liberalismoaren finkapenerako funtsezkoak izan ziren:
- 1837ko Konstituzioa.
- Mendizabalen Desamortizazioa.
Mendizabalen Desamortizazioa
Iraultza burgesaren prozesuan, desamortizazioa funtsezko gertaera izan zen. Antzinako Erregimenean, lur eremu handiak “esku hileak” ziren; hau da, ez zekarkion zergarik eta ezin ziren saldu, inbertitzea edo hobetzea ezinezkoa zen. Desamortizazioarekin, kleroko ondasun asko nazionalizatu eta enkante publikoan saldu ziren. Helburuak hiru ziren:
- Helburu finantzarioa: Zorra kitatzea eta Lehen Karlistaldia finkatzea.
- Helburu soziala: Erdi-mailako lurjabe klase bat sortzea.
- Helburu politikoa: Lurjabe berriak liberalismoaren alde jartzea.
Hala ere, emaitzak eskasak izan ziren, nekazariek ezin izan baitzuten lurrak erosi, eta bai, ostera, lurjabe handiek. Horrela, latifundismo burgesa sendotu zen. Gauza bitxia gertatu zen: nekazariak liberalismoaren kontra jarri ziren eta noble asko liberalismoarekin bat egin zuten.
Lehen Karlistaldia (1833-1840)
Sasoi honetan Lehen Karlistaldia gertatu zen: absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalak aldezten zituztenen (karlistak) eta legeak bateratzearen eta zentralizazioaren aldekoen (liberalak) arteko borroka. Karlisten leloa “Jainkoa, Aberria eta Erregea” zen. Azken hauek izan ziren garaile gerran, eta Maria Kristinaren lekua hartuko zuen, erreginakordea abdikatzean.
Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)
Esparteroren erregeordetzan bateratze eta zentralizatze prozesuari jarraipena eman zitzaion. Euskal Herriari dagokionez, Foruak esparru konstituzionalari egokitzeko aldaketa batzuk inposatu zitzaizkion. Gogoratu behar da Bergarako Besarkadagaz guda bukatu zela: Karlistek Isabel II.aren erregina izateko eskubidea onartu zuten, eta horren truke, Esparterok (eta Maria Kristinako gobernuak) Foruak berretsi zituzten, “batasun konstituzionalari utzi gabe”. Horrek ateak zabalik uzten zituen Foru sisteman aldaketak egiteko.
Foruen Egoera Euskadin
Euskadin murrizketa handiak egin ziren Foruetan, oraindik guztiz indargabetu ez arren. Aipatzekoa da “Foru Pasearen” galera (obeditu baina ez bete).
Esparterok oso politika autoritarioa aplikatu zuen, eta liberalen oposizioa zela eta, erbestera ihes egin behar izan zuen.