Iruñeko Katedraleko 'Ate Ederra': Analisi Gotikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,28 KB
Iruñeko Katedraleko "Ate Ederra": Analisi Gotikoa
Iruñeko katedraleko klaustroan dagoen "Ate Ederra" (1360 ingurukoa) Nafarroako eskultura gotikoaren (eskultura monumentala) maisulanetako bat da. Egilea anonimoa da, ziurrenik frantsesa.
Testuinguru Historikoa eta Frantses Eragina
Nafarroako Erreinua birbatazuen ahaleginak alde batera utzi eta politikoki iparraldera begiratu zuen. Frantziarengandik hurbil sentitu zen, eta 1260an, gainera, Champagneko dinastiarekiko lotura sendotu zuen. Horren ondorioz, Nafarroako gotikoak frantziar eragin zuzena jaso zuen. XIV. mendea nafar gotikoaren gailurra izan zen, eta maisu frantses askok lan egin zuten bertan.
Ate Ederraren Kokapena eta Esanahia
Ate Ederra klaustroko ate gotiko garrantzitsuena da. Klaustroa eta logela komunikatzen zituen. Kanonigoek (apaizek) lotara joatean salmoak abesten zituzten, eta atearen ondoan zeudenean, salmoaren letrak justu "preciosa/ederra" esaten zuen.
Ezaugarri Teknikoak eta Ikonografikoak
- Generoa: Eskultura monumentala.
- Teknika: Erliebea eta mukulu biribila.
- Materiala: Kalitate handiko harria, ziurrenik polikromatua zegoen.
- Ikonografia: Ama Birjinari eskainia, eta atearen hiru gunetan eskulturez apaindua (erromanikoko eskema arkitektoniko berdina jarraituz).
Ikonografiaren Banaketa
1. Tinpanoko Erregistroak
Tinpanoa 3 erregistro horizontaletan eta dintel batean (guztira 4 erregistro) banatzen da. Erregistro hauek banda ondulatu batzuekin banatzen dira, "hodeiak" diruditenak. Irudikapenak Ama Birjinaren bizitzako pasarteak dira:
- Dintela + Lehenengo erregistroa: Ama Birjinaren Heriotza eta Iragarkundea.
- Bigarren erregistroa: Heriotza eta Jasokundea.
- Hirugarren erregistroa: Ama Birjinaren Koroatzea (Aingeruek koroatu, Jainkoak bedeinkatu).
2. Arkiboltak
Arku zorrotz hauetan dekorazio figuratiboa eta dekoraziorik gabeko arkiboltak tartekatzen dira. Arkibolta figuratiboetan, birjinak doseleteen gainean, palmondoak, liburuak eta aingeruak ageri dira, eusten.
3. Atezangoak
Iragarkundea irudikatzen da: Gabriel Aingeruak (ezkerraldean) Ama Birjinari (eskuinaldean) haurdun dagoela esan dio.
Deskribapen Estilistikoa: Gotikoaren Ezaugarriak
Eskultura monumental honetan, SINPLETASUNA, SIMETRIA eta ORDENA nagusitzen dira, baina erromanikoarekiko aurrerapauso nabariak ditu:
1. Arkitekturaren Menpekotasunaren Arintzea
Erliebeak marku arkitektonikora egokitzen dira, baina erromanikoan baino asko askeagoak dira. Bolumen gehiago dute (planimetriarik ez). Atezangoetako eskulturak mukulu biribilekoak dira, nahiz eta pedestal handi baten gainean eta doselete batez koroatuak egon.
2. Figura Naturalagoak
Natura inspirazio iturria dela antzeman daiteke irudien jarreran, anatomiaren tratamenduan eta tolesduretan. Osotasunean, ez dute hainbeste izaera hieratikoa (zurruna).
3. Komunikazioa eta Indibidualizazioa
Pertsonaien arteko komunikazioa (begiradak eta jarrerak) eta indibidualizazioa indar handia hartzen dute:
- Tinpanon: Pasarteak pertsona multzo handiez osatuta daude, eta haien arteko komunikazioa agerikoa da.
- Atezangoetan: Gabriel eta Mariaren artean komunikazioa dago, nahiz eta bien artean atearen hutsunea egon. Figura guztiek ezaugarri partikularrak dituzte; indibidualizazioak indarra hartuko du gotikoan.
Ate Ederra eta Amparo Atearen Arteko Alderaketa
Bi ateak Ama Birjinari eskainiak dira, garaikideak eta ikonografikoki osagarriak izan arren, ezberdintasun nabarmenak dituzte:
- Amparo Atea: Ez dago erregistroetan antolatua; konposizio libre eta askea (desordenatua).
- Ate Ederra: Simetria, ordena eta oreka dira nagusi.