Irudigintza: Giza Ikusmena, Kamarak, Errealizazioa eta Konposizioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,06 KB
Irudiaren Osaketa eta Giza Ikusmena
Giza Ikusmena
Giza ikusmena: Argia kristalinotik pasatzen da. Erretinak argi hori bulkada nerbiosoetan bihurtzen du. Bulkada nerbiosoak nerbio optikoaren bidez burmuinera doaz. Burmuinak eragingo du irudiaren pertzepzioa.
Kamera eta Begia
Kamera eta begia: Objektiboak kristalinoak betetzen duen funtzioa beteko du. CCDak erretinaren funtzioa beteko du, argia seinale elektriko bihurtuz. Seinale elektrikoa kable baten bitartez garraiatzen da. Monitoreak burmuinaren funtzioa betetzen du, seinale elektrikoa argi seinale bihurtuz eta irudiaren pertzepzioa eraginez.
CCD Sentsoreak
CCDak: Material fotosentikorrez osatutako erretikula bat da, 4:3 edo 16:9 formakoa. Lerro horizontal eta bertikalez osaturik dago. CCDen kopuruak eta tamainak baldintzatzen dute irudiaren kalitatea. Kamera profesionalek hiru CCD erabiltzen dituzte, kolore primario bakoitzeko bana.
Kamerek Nola Hartzen Dituzten Irudiak
Kamerek nola hartzen dituzte irudiak: Argia jaso ondoren, oinarrizko koloreak banatzeaz arduratzen diren ispilu dikroikoekin egiten du topo. Argiak, lehenik, gorriarekiko sentikorra den ispiluarekin egiten du topo; argi gorria islatu eta seinalea CCDra bidaltzen da. Gero, urdinarekiko sentikorra den ispiluarekin, eta, azkenik, berdearekiko sentikorra denarekin. Argi seinalea seinale elektriko bihurtuta, berriro monitorera bidali behar da. Seinale elektrikoak bi informazio mota ditu: krominantzia eta luminantzia. Koloreari dagokion informazioa bi modutan bidali eta prozesatu daiteke: elkarrekin edo independenteki.
Argia eta Kolorea
Argia
Argia: Begiaren erretina kitzikatzeko gai den eta ikustearen fenomenoa sorrarazten duen erradiazioa da. Argia uhin luzeran edo maiztasunean neurtzen da. Argi uhin luzera bakoitzari kolore bat dagokio.
Argi Motak
Argi motak: Naturala eta artifiziala. Kamera dauden argi baldintzetara egokitu behar da.
Koloreen Ezaugarriak
Koloreen ezaugarriak:
- Tonua: Nagusitzen den uhin luzerari dagokio.
- Asetasuna: Kolore baten bizitasuna adierazten du. Zenbat eta zuri gehiago izan, orduan eta asetasun txikiagoa izango du.
- Distira: Begira iristen den argi energia kantitatea da.
Kolore Primarioak eta Osagarriak
Kolore primarioak: Sistema bat osatzen duten kolore guztiak lortzeko nahasten diren oinarrizko koloreak dira, normalean hiru. Primarioak ez diren koloreak bi primario edo gehiago nahastuta lortzen dira; horiei kolore osagarriak deritze.
Kolore Tenperatura
Kolore tenperatura: Terkolorimetroaren bitartez jakin daiteke argi iturri bakoitzaren tenperatura. Argi dominanteak orekatzeko edo zuzentzeko zein iragazki jarri behar den adierazten du.
Kamera Doitzea
Kamera doitzea:
- Iragazkia: Argiak zeharkatzen dituenean uhin luzera jakin batzuk ahultzen dituen tresna da.
- Zuri balantzea: Iragazki egokia jarrita, kamera argi baldintza zehatzetara egokitzeko egiten da. Zuriaren gainean egiten da, zuria baita kolore guztiak proportzio berean nahasiak dituena.
Errealizazioa eta Muntaia
Errealizazioa
Errealizazioa: Ikus-entzunezko bat pantailaratzeko beharrezkoak diren sormen prozesuek eta prozesu mekanikoek eratzen dute. Hasiera gidoia sortzean gertatzen da, eta bukaera ikusleak produktu bukatua ikusten duenean. Errealizazioa = filmatzea + muntaia + postprodukzioa.
Muntaia
Muntaia: Ondo planifikatu behar da. Ideia garbiak izateko, ongi prestatutako gidoia beharrezkoa da. Muntaia eraginkor eta azkarra lortzeko, zalantzarik gabe egin behar da. Muntaia ere sormen lana da, baina grabatutako materialarekin egiten den etengabeko inprobisazioa ere bada.
Errealizazio Unitateak
Errealizazio unitateak:
- Hartualdia: Produkzio fasean bakarrik erabiltzen da. Kamera grabatzen hasten denetik grabazioa eten arte doan denboran grabatzen ditugun bideo eta audioak dira. Gero, plano bihurtuko diren saiakerak dira. Saiakera bakoitza hartze bat da.
- Planoa: Hartualdi bat baliagarritzat ematen deneko film zatia da. Hobe da behar baino irudi gehiago hartzea. Planoak ez du iraupen finkorik. Esanahi polisemikoa du: testuinguruaren arabera hartuko du esanahia, aurretik eta ondoren dituen planoek baldintzatuko baitute.
- Sekuentzia/Eszena: Gaztelaniazko produkzioetan,"eszen" analisirako erabiltzen da; produkzio fasean, berriz,"sekuentzi". Bi mota bereizten dira:
- Mekanikoa: Produkzio unitatea da. Istorioaren zati bat da, batasun espaziala eta denborazkoa duena. Denbora edo espazioa aldatzean, sekuentzia aldatzen da. Baliabideen aprobetxamenduari lotuta dago: dekoratuak eta lokalizazioak. Planoak ez dira grabatzen amaitutako ikus-entzunezkoan ikusten den ordenan.
- Narratiboa: Akzio batasuna du. Ekintza hasi, garatu eta amaitzen da. Plano eta eszena askotan banatuta egon daiteke. Muntaiako unitatea da, zentzu eta esanahi batasuna duelako.
Konposizioa eta Enkoadrea
Konposizioa
Konposizioa: Ordena eta egitura dira. Mezu bat ikusleari ahalik eta hobekien iristeko forma da. Interesgune bat azpimarratzeko, elementuak enkoadrearen barruan ordenatzeko modua da. Planoaren iraupena irudia zuzen irakurtzeko behar den denbora minimoa da.
Oreka Bilatzea
Oreka bilatzea:
- Neurria: Zenbat eta neurri handiagoa izan, orduan eta pisu bisual handiagoa izango du.
- Posizioa: Zenbat eta sakonera handiagoa izan, orduan eta pisu handiagoa izango du. Hurbileko objektu handiago batek oreka erakarriko du. Goian kokatutako objektuek gehiago pisatzen dute. Eskuineko objektuek ezkerrekoek baino gehiago pisatzen dute.
- Kolorea: Kolore beroek gehiago pisatzen dute.
Oreka Simetrikoa eta Asimetrikoa
- Pisu berdintsua alde bietan: Tonu berdintsua, ordenaren sentsazioa eta lasaitasuna sortzen ditu.
- Dimentsio ezberdinak: Oreka elementuen artean, tentsioa eta ezinegona sortzen ditu, monotonia hautsiz.
Enkoadrea
Enkoadrea: Plano batek ez du errealitatea erakusten; kamerak irudia koadrotzen du. Koadroaren mugek aldatu egiten dute erakusten dena: kamerak subjektuak isolatzen ditu.
Enkoadrea Egiterakoan
Enkoadrea egiterakoan: Kamerak erabakiko du zer ikusiko duen ikusleak, koadroan zer sartzen den eta zer gelditzen den kanpoan. Ikuslearen arreta bereganatzeko, zarata saihesteko, informazio bat ezkutatzeko edo erakusteko, plano baten koadratzea aldatzen da. Horrela, beste konposizio eta kontraste bat sortzen da, eta, ondorioz, ikusleengan duen eragina ere aldatu egiten da.