Irudiaren eta Ikus-entzunezkoen Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Diseño e Ingeniería
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,91 KB
Irudiaren Oinarrizko Kontzeptuak
- Irudia
- Izaki edo gauza bat islatzen duen adierazpen bisuala da.
- Ikonoa
- Adierazi nahi duenarekin zerikusia duen zeinua, berau identifikatzeko balio duena, hitzak edo izena ordezkatzen dituen irudia.
- Imago
- “Irudi” edo “Errepresentazio” terminoak adierazten dituen latinezko hitza.
- Abraham Moles
- Komunikazioaren teorialari frantsesa. Bere bizitzaren zati handi bat irudiaren eta soinuaren oinarriak Frantzian sartzeari eskaini zion. Mikropsikologia ere jorratu zuen, eguneroko bizitzako gertaerekiko ditugun erreakzioak aztertuz, eta testuinguru horretan irudiak eta soinuak duten eragina azpimarratu zuen.
Ikus-entzunezko Teknikak
- Stop motion
- Mugimendurik ez duten objektuei argazkiak ateraz (eta argazki bakoitzean beraien posizioa apur bat aldatuz) argazki segida bat osatzea. Honela, mugimendurik gabeko objektuak “mugitzen” direla dirudi.
Plano Motak
- Plano orokorra
- Ikus-entzunezkoetan, pertsonaiaren (edo pertsonaien) eta haien inguruko paisaiaren edo egoeraren ikuspegi zabala ematen duen planoa.
- Plano amerikarra
- Pertsonaien ikuspegi nahiko zabala ematen duen planoa, belaunetatik gora moztuz. Izena “western” filmetatik dator, non pistoleroen gerrikoak eta pistolak erakusteko mota honetako planoak erabiltzen ziren.
- Plano erdia
- Pertsonaiak gerritik gora enfokatzen dituen planoa. Haien atzean dagoen ingurunea plano orokorrean baino gutxiago erakusten du.
- Lehen planoa
- Pertsonaiak gertutik (adibidez, aurpegia eta sorbaldak) erakusten dituen planoa, atzekoa eta ingurukoa ia erabat baztertuz.
- Xehetasun planoa
- Zerbait azpimarratzeko erabiltzen den planoa. Pertsonaiaren edo inguruaren xehetasun bat gertutik enfokatzen da, horri garrantzia emateko (adibidez, pertsonaiaren begia bat-batean irekitzen, harridura adierazteko).
Kameraren Angeluak
- Kameraren angelua (parez parekoa, pikatua, kontrapikatua)
- Grabatzen den elementu nagusiarekiko kamerak duen perspektiba.
- Parez pareko angelua: Angelu objektiboa da, iritzirik ematen ez duena. Pertsonaia edo elementua parez pare grabatzen du.
- Plano pikatua: Pertsonaia goragotik grabatzen da, hauskortasuna edo ahultasuna adierazteko, garrantzi gutxiago emanez.
- Plano kontrapikatua: Pertsonaia beheragotik hartzen du, handiagoa denaren itxura emanez eta pertsonaiari handitasun edo mehatxu kutsua emanez.
Beste Kontzeptu Batzuk
- Raccord
- Planotik planora dagoen jarraipena edo koherentzia bisuala eta narratiboa. Adibidez, pertsonaia bat plano batean kamiseta batekin agertzen bada eta hurrengoan beste batekin, raccord akats bat dago.
- Storyboard
- Gidoiaren eszenak marrazki sinpleen bidez irudikatzea, pertsonaien ekintzak eta kameraren mugimenduak zehazteko.
- Gidoi teknikoa
- Gidoi literarioa plano, soinu, denbora eta bestelako elementu teknikotan banatzen duen dokumentua. Bertan zehazten dira: elkarrizketak, inguruko soinuak (adibidez, ate baten hotsa), pertsonaien keinuak eta mugimenduak, musika, plano mota, iraupena, eta batzuetan argiztapena ere bai.
Argazkigintzaren Kontzeptuak
- Ikonotasun maila
- Irudiak errepresentatzen duenarekiko duen antzekotasun edo fideltasun maila.
Argazkiaren Funtzioak
- Funtzio informatiboa
- Deskribatzailea eta objektiboa da. Argazkilariak inguruneko zati bat aukeratzen du, bere ustez adierazgarriena dena, jendeari helarazteko. Irudia errealitatearen zati bat da.
- Funtzio artistikoa
- Helburu espresibo eta interpretatiboarekin ateratako argazkia. Argazkigintza informatiboarekin alderatuta, subjektiboagoa da. Elementu teknikoek (enfokea, angelua, argiztapena...) garrantzi handia dute, irudiaren izaera erabat alda baitezakete.
- Funtzio zientifikoa
- Argazkiak aukera ematen digu intsektu, animalia edo landareen ekintza motelegiak edo azkarregiak hautemateko (adibidez, euliaren eskuen mugimendua edo landare baten hazkuntza).
- Oroigarri funtzioa
- Ziurrenik funtzio ohikoena. Jendeak eguneroko edo egun berezietako uneak gordetzeko duen beharrari erantzuten dio. Argazkia (edo bideoa) horretarako modu erraz eta egokia da.
Konposizioa Argazkigintzan
- Konposizioa
- Irudi baten elementuak antolatzeko modua. Adibidez:
- Oreka: Elementu nagusia erdian kokatzea.
- Desoreka: Elementu nagusia albo batean kokatzea.