Irudi digitalaren oinarriak: kontzeptuak eta teknikak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,93 KB
Gaia: Irudi digitala
Kolore-sakontasuna eta pixelak
10 biteko argazki bat Photoshopen irekitzean, RGB koloreen informazioa aurkitzen dugu pixel bakoitzeko. RGB koloreen kopurua desberdina bada, pixelak milioika kolore adierazi ditzake.
8 biteko argazki batek 16 milioi kolore baino gehiago adierazi ditzake? Egia.
8 biteko RGB kanal bakoitzak, kolore bakoitzeko, 256 balio adierazi ditzake.
Zer da kolore-sakontasuna? Irudi digital batean, pixel bakoitzaren kolorea adierazteko behar den bit kopurua da.
Bit bakarra duen argazki batek zenbat kolore adierazi ditzake bere pixelen bidez? 2 kolore.
Argazki batek 4 bit baditu, zenbat bider biderkatu behar dugu 2 zenbakia pixelen kolore-kopurua jakiteko? 4 bider.
Zenbat bit dira Byte bat? 8 bit.
Bereizmena eta pantailak
Zer da pixel bat? Irudi digital baten elementurik txikiena da.
16 milioi pixeleko sentsore batek zenbat pixel ditu altueran eta zabaleran? Ez dakigu (datu gehiago behar dira).
17 hazbeteko pantaila bat, Full HD bada, zenbat megapixel (Mpx) inguru izango ditu? 2-3 Mpx.
20 eta 30 hazbeteko monitoreek zenbat Mpx izan ohi dituzte? 4-5 Mpx.
400 x 216 pixeleko irudi digital bati pixel kopurua murriztuz gero, zer gertatzen da? Irudiaren informazioa edo definizioa galtzen da.
Irudi digital bati tamaina fisikoa aldatu gabe bereizmena handitzen badiogu, zer gertatzen da? Definituagoa ikusiko da.
Zer gertatzen da pixelekin gure monitoreen pantailan zooma %300 handitzean? Handitu egiten dira, definizioa galduz.
Zer adierazten du ppp (phz) akronimoak? Pixelak hazbeteko edo puntuak hazbeteko; bereizmena adierazten du.
Sentsoreak eta Bayer iragazkia
Nola adierazten dugu sentsore baten tamaina? Bere diagonalaren neurriaren bidez, hazbetetan.
Hazbete bateko CCD batek, zenbateko tamaina du bere diagonalean? 16 mm.
Non dago kokatuta sentsorea kamera barruan? Obturadorearen atzean.
Zein sentsore da merkeena eta reflex kameretan erabiliena? CMOS sentsorea.
Zein sentsorek ematen du irudi-kalitate hobea? CCD sentsoreak.
Bayer iragazkia erabiltzen duen sentsoreak, pixel bakoitzean jasotako kolore-informazioa honela banatzen du:
- %50 berdea
- %25 gorria
- %25 urdina
Zergatik jasotzen da Bayer iragazkietan berdearen informazio kopuru bikoitza? Giza begiaren sentsibilitatearekin edo ikusteko erarekin parekatzeko.
Zertarako balio du "paso bajo" iragazkiak? Argi-izpien artean, uhin-luzera jakin batetik beherakoak mozteko edo ekiditeko.
Argazkigintza analogikoa eta prozesatzea
Nork asmatu zuen 35 mm-ko pelikula-bobina? Eastmanek.
Zergatik deitzen da 35 mm-ko pelikula? Filmak 35 mm-ko zabalera duelako.
Zein da 35 mm-ko filmeko irudiaren tamaina? 36 mm x 24 mm (diagonala 43,3 mm da).
Zeluloidezko pelikulan inprimatu den irudiak jasotako argi-informazioaren negatiboa adierazten du. Irudiak iluntasunean errebelatu behar dira emultsioan finkatzeko.
Analogiko/digital prozesatzaileak tentsioaren datuak lengoaia bitarrera bihurtzen ditu.
Fitxategi formatuak: RAW eta JPEG
RAW bezalako irudi digital batek sentsoreko fotodiodo guztietako informazioa jasotzen du eta ez dago prozesaturik.
RAW argazki bat ez da zuzenean kameraren LCD pantailan ikusiko; ordenagailuko software baten beharra du ikusi ahal izateko. Egia.
Prozesatutako artxiboak kalkulu algoritmiko batzuen arabera sortzen dira; adibidez, JPEG, GIF eta PNG irudiak.
JPEG argazki batek, RAW argazki batek baino %10 informazio gehiago dauka? Gezurra.
Web orrialdeetan erabiltzeko artxiborik ohikoenak GIF eta PNG dira.
Biltegiratzea eta memoria-txartelak
Memoria-txartelak erosten ditugunean, bi ezaugarri garrantzitsuenak gordetze-espazioa eta transferentzia-abiadura dira.
Zein txartel motak dauka biltegiratzeko ahalmen handiena? SDXC txartelak.
UHS Class 3 motako txartelak gutxienez 30 MB/s-ko grabatze-abiadura dute.
Zenbat Byte dira kiloByte bat? 1024 Byte.
Zenbat Megabyte dira Gigabyte bat? 1024 MB (testuan 1048 aipatzen bada ere).
Histograma bat zertarako erabiltzen da? Pixel guztien argi-intentsitatearen informazioa jakiteko, koloreka edo hiru koloreak batera.