Zein da zure iritzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Idazleari buruzko informazio orokorra :Gabriel Aresti Segurola Bilbon 1933an jaiotako idazle eta poeta euskalduna da. Euskal literaturaren berritzaile nagusietarikoa izan zen, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko. Erdaraz hazi eta hezi zen baina ahalegin handia eginez eta Francoren garaian euskara ikasteko zeuden zailtasunen gorabeherekin bere burua euskalduntzea lortu zuen. Poesiaren alorrean ezagunagoa bada ere beste genero batzuk landu zituen: antzerkia, ipuina edo nobela. 1957an Euskaltzaindiako langile izendatu zuten. Bilbon hil zen 1975eko ekainaren 5an gibeleko gaixotasun baten ondorioz. Bere lan nagusia edo ezagunena “Nire aitaren etxea” da.

Testuingurua


Arestik, bere hainbat lanetan gizartean egoten diren arazo asko adieraztek ditu, bai euskararen erabilpenarekin zerikusia duten arazoak eta baita gizartean bestela maiz egoten diren arazoak ere. Kasu honetan, injustizia salatzen du nolabait “Gizonaren ahoa” deituriko poema honetan.

Garai honetan, herritarrek, euskaldunek batez ere errepresio gogorrak jasan zituzten eta asko zigortuak izan ziren euskara erabiltzeagatik edota ama-hizkuntza euskara izateagatik. Beraz, nire ustez Gabriel Arestik, berak bezalakoek, euskara hizkuntza ikasi nahi zutenek jasan behar izan zituzten egoera islatzen du. Pertsona baten zigorrik handiena bere ikuspuntua adierazten ez uztea dela esan nahi digu poema honen laguntzaz.

Poemaren ezaugarri orokorrak : Errimari erreparatzen badiogu aldiz, ez dauka garbi ikusten den errimarik. Dituen errima gutxiak (oa) hitza bera (ahoa) bere osotasunean errepikatzen delako da. Berdina gertatzen da zazue hitza eta errimarekin. Beraz, esan dezakegu poema hau guztiz irregularra dela eta ez diola inolako patroi edo jarraitasun bati jarraitzen.

● Arestik hizkuntza aldetik erabiltzen dituen baliabideak nahiko ugariak dira:

handia jjasan genuelako idazten ditu honelako poemak. Modu ezkutu batean ari da esaten hitzak indar handiagoa duela borrokak eta indarrak baino eta beraz, euskarari eutsi behar diogula euskaldunok, gure esentzia delako euskara eta galtzen bada, euskaldunok desagertuko garela.  Ez da euskara batua erabiltzen.

Iritzia:Poema hau irakurri ondoren, esan dezakegu, duela urte gutxi zeudela egoera horretan hau da, denok eskubiderik ez izatea iritzia emateko edota norberak maite zuen hizkuntzan hitz egiteko. Arestik poema honen bidez, bera eta gainontzeko garai hartako euskaldunak nola sentitu ziren erakusten digu.  Gainera, nire ustez, aholku oso on bat ematen digu: indarra beti ez da balio izaten nahi duguna lortzeko, denok bateratuta egotea eta maite duguna hitzez adieraztea ordea, bidea bat izan daiteke nahi dugunera iristeko.


Entradas relacionadas: