Irisgarritasuna eta Diseinu Unibertsala: Oinarriak eta Barrerak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB
1. Diseinu Unibertsalaren Sei Oinarri
- Erabilera Unibertsala: Eraikina erabilgarri eta eskuragarria izan behar da edozein erabiltzaile motarentzat.
- Erabilpen Malgua: Eraikina edo bere ekipamendua laguntza teknikorik gabe erabili ahal izango da.
- Erabilpen Sinple eta Intuitiboa: Altzariak erabiltzailearentzat ulertzea erraza izan behar da.
- Jasotako Informazioa: Eraikinaren edo altzarien diseinuak erabiltzailearentzako beharrezko informazioa modu eraginkorrean komunikatuko du.
- Ahalegin Fisikoa: Eraikina modu eraginkorrean erabili ahal izango da eta ahalik eta gutxien nekatuz.
- Tamaina: Eraikinak, erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta mugikortasun-ezaugarriei egokitutako tamaina eta espazioa izan behar du.
2. Eraikin Publiko eta Pribatuek Bete Behar Dituzten Oinarrizko 4 Baldintza Eraikitzerakoan
- Pertsona guztientzako irisgarritasuna.
- Eraikinaren egitura segurua izatea.
- Erabileraren segurtasuna.
- Energia aurrezpena eta isolamendu termikoa.
3. 4 Arkitekturako Barrera
- Arkitekturako Barrerak: Erabilera publikorako bide eta espazioetan dauden oztopoak dira.
- Barrerak Eraikinetan: Eraikinen barrualdean dauden oztopoak dira.
- Barrerak Garraioan: Garraiobide publiko nahiz pribatuak erabiltzea zaildu edo eragozten dituztenak.
- Barrerak Komunikazioetan: Mezuak adierazi eta jasotzeko oztopo guztiak barne hartzen ditu, hala nola letra edo seinale txikiegiak, braillerako itzulpenik gabeko igogailuak, soinurik gabeko semaforoak, etab.
4. Normalizazioa, Irisgarritasuna eta Ekintza Positiboak Kontzeptuak
- Normalizazioa: Ezinduek bizimodu arrunta eduki ahal izateko printzipioa da. Bizimodu normalizatua edukitzeak bakoitzak norbere bizitzari buruz erabakitzeko eta gizartean modu aktiboan parte hartzeko duen gaitasuna dakar. Baldintza berdinetan baliabide guztiak erabili ahal izango ditu, aukera berdinak edukita.
- Irisgarritasuna: Irisgarritasuna espazioek, prozesuek, objektuek, tresnek, produktuek eta zerbitzuek eduki beharreko ezaugarriak dira, pertsona guztiek ulertu, erabili eta egin ditzaten, beti segurtasun- eta erosotasun-baldintzen barruan, ahalik eta modurik autonomo eta naturalenean.
- Ekintza Positiborako Neurriak: Laguntza ekonomikoak zein teknikoak, asistentzia indibidual eta espezializatuko zerbitzuak, komunikazioa handitzeko edo ordezko sistemak, irisgarritasuna sustatzeko arauak eta integrazioa.
5. Ezinduek eta Menpekoek Inguruneko Barrera Arkitektonikoengatik Topatzen Dituzten Zailtasunak
- Maniobra Egiteko Zailtasuna: Espazioetara heltzeko eta mugitzeko gaitasuna mugatzen dutenak dira.
- Desnibelak Gainditzeko Zailtasunak: Jaitsiz, igoz, desnibel isolatuak nahiz eskaileretakoak.
- Iristeko Zailtasunak: Eskuz edo ikusmenaren bidez objektuak eskuratzeko mugak aipatzen ditu. Gurpildun aulkietan ikusmen-maila murriztuta daukate eserita egoteagatik.
- Sentsazioak Sumatzeko Zailtasun Sentsorialak: Ikusmenari eta entzumenari dagozkienak dira erabakigarrienak, baina ukimen, usaimen edo gustuarenak ere kontuan hartu behar dira.
- Orientatzeko Zailtasunak: Denborazko eta espazioko orientazioa barne hartzen ditu (zein egun den, non dagoen jakitea, nora joan behar duen...).
- Kontrolatzeko Zailtasunak: Ekintza eta mugimendu zehatzak egiteko mugak. Bi mota:
- Ordezkoak: Pertsona batek jarrera jakina edukitzeko zailtasuna daukanean, beheko gorputz-adarretan izandako lesioren baten ondorioz.
- Maneiatzekoak: Pertsona batek mugimendu batzuk zailtasunez egiten dituenean edo horrelakorik egin ezin duenean.
6. Erabiltzaileek Topatu Ditzaketen Arazo Ohikoenak Eragin Mailaren Arabera
- Ibiltzeko zailtasunak edukitzeaz gain, nolabaiteko laguntza behar duten erabiltzaileak (makilak, eskorgak edo taka-takak, makuluak...).
- Gurpildun aulkietan dabiltzan erabiltzaileak.
- Ikusteko ezintasuna duten erabiltzaileak (eskailerak, ibilbideen jarraipena, mezuak eta ikusteko seinaleak identifikatu).
- Entzuteko ezintasuna duten erabiltzaileak.
- Gaitasun kognitiboak murriztuta dituzten erabiltzaileak.