Iraupen laburreko oroimena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,26 KB

Oroimen eredu estrukturala

oroimena ez da unitarioa.Lehengoa zentzumenezkoa oroimena da. Bertan, gure zentzumenek kanpoan atzematen duten informazioa biltzen da, baina informazioakoso gutxi irauten du biltegi horretan: segundu  bat edo bi gehienez. Gehiago iraurten badu, informazio horrek bigarren biltegira pasatu behar du, hau da, iraupen laburreko oroimenera ( ILO). Atkinson-Shiffrin  ereduaren arabera,iraupen laburreko biltegi hori da garrantzitsuena, bertan gordetzen baita adi gaudenean jasotzen dugun edoezin informazioa. Baina iraupen laburreko oroimenean jasotako informazioak ere iraupen mugatua du , 15-20 segundo. Informazioak gehiago irautekotan, hirugarren biltegira pasa behar du, iraupen handiko oroimenera ( IHO) alegia. Iraupen handiko oroimenaren biltegia mugagabea da edukiari eta iraupenari dagokionez, zeren bertan informazioa egoera pasiboan gelditzen baita gordeta, iraupen laburreko oroimenak berreskuratzen duen arte.

Zentzumenezko oroimena:


bi biltegi nagusi bereizten dira: ikonoen oroimena eta oihartzunen oroimena.Lehenengoak ikusmenaren  bitartez  jasotako informazioa biltzen du et bigarrenak entzumenaren bitartez jasotakoa. Adb: pelikula argazkiak.

Iraupen laburreko oroimena:

Iraupen laburreko oroimenak 15,20 edo gehienez 30 segunduko iraupena du. Denbora tarte horren buruan informazioa iraupen handiko oroimenean biltzen ez bada, galdu egiten da.

Iraupen handiko oroimena:


Iraupen laburrekoa gauzen ezaugarri fisikoetan oinarritzen den bitartean, iraupen handikoa gauzen esanahieran oinarritzen da.3 azpi sistema: gertaeren oroimena: iraganeko esperientziak gogoratzen ditugu, oroimen autobiografikoa da.  

Oroimen semantikoa

Pertsona bakoitzaren munduaren ikuspegia gordetzen da: hau da, munduari buruz bakoitzak duen ezagutza.Prozeduren oroimena: gauzak nola egiten diren gogoratzen dugu, hortxe gordetzen da, beraz trebetasun ezagutza.

Informazioaren kodifikazioa


Iraupen laburreko oroimena hobetu.

Prosesatze-mailen teoria:

oroimen  bakar bat dago eta gauzak prozesatze-mailen arabera gogoratzen ditugu. Informazioa zenbat eta hobeto kodifikatu, orduan eta handiagoa izango da gogoratzeko aukera. Teoria horrek oroimena   prozesu  aktiboa  dela dio  eta  ez informazio biltegi pasiboa.

Mnemoteknika:

hobeto gogoratzeko erabil ditzakegun teknikak: tokien metodo:Ondo  gogoratzen dugun  bide bat hartu eta ikasi behar dugun gaiaren ideia garrantzitsuenak bide horren toki zehatzekin elkartu behar dltugu, eta gaiaren ordena logikoari jarraitu.

Hitz-gakon metodoa:

Metodo horretan  hitz-zerrenda  bat ikasi behar da. Hamar hitz lehenengo eta gero gehiago, ahal diren guztiak (badira 50 ikasteko gai direnak). Gero, ikasi nahi duguna hitz horiekin lotu behar da. Metodo hau egokia da zerrendak buruz ikasteko.

Istorioaren metodoa

:Metodo  hon  praktikan  jartzeko,  istorio  bat asmatu behar dugu gogoratu nahi dugunaren  inguruan.

Informazioa berreskuratzea:


gogoratzean eragina duten faktoreak:Hobeto gogoratu ohi ditugu ikasitako lehen eta azken gauzak.Gertakizun horiei lehentasunaren eta berritasunaren legeak deitzen zaie.Hobeto gogoratzen ditugu gauza arraroak.Efektu honi Von Restorik psikologoak aurkitu zuen eta, horregatik, bere izena darama.Hobeto gogoratzen ditugu emozionalki esanguratsuak diren egoerekin zerikusia duten gertaerak.

Ahaztea:

Interferentzia  erretroaktiboa: informazio berriak zailtasunak ematen dizkigu aurretik ikasitakoa gogoratzeko. Interferentzia proaktiboa:aurretik biltegian gordetako informazioa, informazio berria biltzea eragozten duena.

Oroimenaren nahasteak:


nahaste kuantitatiboak:amnesia, hipermnesia. Nahaste kualitatiboak:Lehenaldiaren eta orainaldiaren  arteko  oreka eta ordena  kronologikoa eta lehenaldi erreala  eta irudimenezkoaren arteko bereizketa oroimenaren bitartez zehazten ditugu. Horietariko  batean huts egiten dugunean,  paramnesia daukagula edo gertatu zaigula esan genezake.Paramnesia ezagunenak “Déjàvu” (dagoeneko ikustakoa) eta “Jamais vu” (sekula ikusi gabekoa) izeneko sentsazioak dira.



Entradas relacionadas: