Iraultza Liberalak eta Mugimendu Nazionalistak: Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,97 KB

Iraultza Liberalak eta Mugimendu Nazionalistak

1. Liberalismoa, Sistema Politiko Berria

Liberalismoa korronte ideologikoa eta doktrina politiko eta ekonomikoa da.

Ezaugarriak:

  • Herritarrek dute subiranotasun nazionala eta sufragioaren bidez (botoa) beren ordezkariak hautatzeko.
  • Tirania botere banaketaren bidez (betearazlea: gobernua, judiziala: epaileak, legegilea: parlamentua) saihesten du.
  • Konstituzioak (estatu bateko lege gorena), herritarrek berretsita, hauen eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu.
  • Liberalismoak jabetza eskubidea eta merkatu librea defendatzen ditu.

2. Iraultza Liberala

Burgesiak iraultza liberala bultzatu zuen absolutismoa deuseztatuz. Estatu liberalak monarkia edo errepublika parlamentarioaren itxura hartzen joan zen. Demokrazian, herritar gizonezkoei bakarrik eskaintzen zien bozkatzeko eskubidea, liberalismoan berriz, guztiek zuten askatasun eta berdintasun berbera. Estatu demokratikoa izan dadin, sufragio unibertsala nahitaezkoa da.

3. Ideia Nazionalistak

Nazionalismoa ideologia politiko bat da XIX. mendekoa, nazioek beren subiranotasuna gauzatzeko eta beren Estatua sortzeko eskubidea defendatzen duena. Bi nazionalismo mota daude: sakabanatzea eta bateratzea. Otomandar Inperioan eta Austriako inperioan adibidez, mugimendu independentista eman zen, italiarrak eta alemanak berriz, batu egin ziren.

4. Frantziako Iraultzaren Hasiera (1789-1792)

- Prezioak

- Herriaren haserrea - Zergak

- Burgesiak botere politikorik ez Noblezia %1,4

Kleroa %0,5

- Finantza krisia ESTATU OROKORRA

Herri xehea %98,01

4.1. Iraultzaren Arrazoiak

XVIII. mendearen bukaeran, uzta txarren ondorioz prezioen igoera eman zen. Hazkunde ekonomikoaren ondorioz, burgesia aberastu zen, baina botere politikorik ez zuenez eta finantza-krisiaren ondorioz (gehiegizko gastuak, Estatu Batuen independentziaren emandako gantzarengatik) herriaren haserrea piztu zen. Estatuaren defizitaren irtenbidea, ogasun erreforma zen, hau da, aristokraziari zergak ordainduarazi. Hau ez zen gertatu.

Definitu:

- Estatu orokorra: Nobleziaren, kleroaren eta Hirugarren Estatuaren ordezkariek osatutako batzarra da. Erregearen zerga-sistema onestea zen beren eginkizun nagusia.

- Hirugarren estatua: Herriaren ordezkariek osatzen zuten estamentua da.

4.2. Iraultzaren Garaiak

- Monarkia konstituzionala: burgesia kontserbadoreak bultzatu zuen, liberalismoa.

- Errepublika demokratikoa: burges erradikalak eta herri sektoreak, demokrazia eta berdintasuna.

- Burges-errepublika: burgesia moderatuak, liberalismoa.

* Talde politikoak:

  • Absolutistak: ez liberalak, absolutismoa defendatu.
  • Abertzaleak: liberalak, liberalismoa defendatu.

* Monarkikoak

* Errepublikanoak:

  • Moderatuak: girondinoak
  • Erradikalak: jakobinoak

4.3. Monarkia Konstituzionala

Nazio Batzar Konstituziogileak, feudalismoa ezeztatzea dekretatu eta Gizonaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena aldarrikatu zuen. 1791n konstituzio bat aldarrikatu zen: botere-banaketa, nazio-subiranotasuna eta hiritarren legezko berdintasuna. Erregeari beto eskubidea. Batzar legegilea osatu zen, eta bertan lege berriak idatzi zituzten: tortura debekatu, nobleei zergak ordainduarazi, gremioak ezeztatu, armada berria sortu (Guardia Nazionala), iraultzaren lorpenen Elizaren ondasunak desjabetu ziren (desamortizazioa)… Ordainean, Estatuak kultura finantzatzen eta kleroaren konstituzio zibilak Eliza eta Estatua bereizi zituen.

5. Errepublika Demokratikoa (1792-1794)

Luis XVI.ak Paristik alde egin zuen Austria armadarekin elkartzeko eta horrela Frantzia inbaditu eta absolutismoa berriz ezarri ahal izateko. Honek ez zuen alde egin lortu eta liberalisten eskuetan erori zen. Nahiz eta Luis atxilotua egon 1792ko apirilean Austria Frantzia inbaditu zuen. Egoera honek matxinada asko sortu eta 1792ko abuztuan sans-culottes-ek erregea espetxeratu zuten. Errepublika girondinoen esku geratu zen eta konbentzio nazionala eratu zuten. Bertan traizioz salatu eta gillotina exekutatzea izan zuten kondena bezala. Europako gainerako monarkiek bat egin, eta Frantziaren aurkako koalizio absolutista osatu zuten.

5.1. Jakobinoen Konbentzioa: Neurriak

- Konstituzio berria DEMOKRAZIAN oinarritua

  • Herri Subiranotasuna
  • Sufragio unibertsala (gizonezkoa)
  • Berdintasuneko eskubideak

- Herri Salbazioko Batzordea: Roberspierrek botere betearazlea

- Armada berri bat antolatu zuten eta horretarako hainbat gizon ezkongabe erreklutatu zituzten. Batzordeak askatasun guztia indarra eta gobernuaren aurka egiten zutenei espetxe edo heriotza zigorra ezartzen zieten. Herri Salbazioko Batzordeei aurre egiteko hainbat lege sozial onartu zituen: Maximum legea, ondasunak behartsuen artean banatzea, derrigorrezko heziketa eta kleroaren lurra sail txikietan saltzea. Gainera deskristautze-prozesua eman zen.

Entradas relacionadas: