Iraultza eta Gizarte Aldaketa: Marxen Ikuspegia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB
Gizakiari beraren duintasuna itzultzeko, Marxek zientzia ekonomikoaren ikerketa sakona egitera jotzen du. Marxek hiru elementu bereizten ditu:
- Makinaren agerpena, horrek dakarrena baita gizakiaren produkzio-rola baztertua geratzea eta gizakiak berak balioa galtzea.
- Merkatua, eskaintza eta eskariaren legeak produkzio-kostuak murriztea dakar, lehiatu ahal izateko.
- Jabego pribatua, zeinak enpresariari produkzio-bitartekoez baliatzea baimentzen baitio; langileari ez zaio geratzen bere lan-indarra baino, eta jabetza hori kendu egiten zaio.
Marxen aburuz, gaizkia ez datza makinan, ekonomiaren legeetan eta jabego pribatuan baizik. Beharrezkoa da horiek aldatzea eta gizakien zerbitzutan ipintzea.
Ekoizpen-sistema kapitalistak, lehiakortasunaren ondorioz, «etekinen beheranzko joeraren legea» sortzen zuen, eta lege horrek, aldi berean, ekoizpen handiak egitera behartu eta sistemaren beraren iraupena ere arriskuan jartzen zuen. Sistema kapitalista mugitzen den kategoriak ez dira aldaezinak. Are gehiago, etekina emendatzeko edo handitzeko gutiziak sistema irteerarik gabeko atakan jartzen du. Etekinaren bilatze horrek dakarrena da gero eta kapital gehiago inbertitzea makinetan, lanegunetako ordutegiak luzatzea, langile kopurua mugatzea eta soldatak murriztea. Orduan, sistema kapitalaren barne-kontraesan bat sortzen da: batetik makinetako inbertsio-prozesuak kontsumo-prezioak igotzea dakar, baita etekina gero eta baxuagoa izatea ere. Eta, beste aldetik, proletarioen pobretze etengabeak proletario horiek ekoizten dituzten salgaiak erdietsi ezin izatea eragiten du. Horrela, jende langabetu asko egotean, merkatua gainbehera doa (lanpostuen galera eta langile-klasearen eroste-ahalmena murriztea) sistema kapitalistaren beraren porrota eraginez. Marx konbentziturik dago sistema horretan egin daitezkeen zuzenketak ez direla aski, sistema berak eragiten duen kinka larria gainditzeko, krisian sartzen dena sistema bera baita.
Ekoizpen-sistema kapitalistaren krisi ekonomikoek frogatzen dute, kapitalistek, sistemaren baitan kapitalista izaten jarraitu ahal izateko, langile-klasea pobretzeko prozesuan sakondu behar dutela, ekoizpen-sistema guztia arriskuan jartzen duela.
Krisi-egoera horrek ondorio hau dakar: proletarioak bere egoeraz kontzientzia hartzea. Sistema kapitalista behin betiko bukatzeko beharrezko elementuak dira baldintza objektiboak eta langileen kontzientzia; sistema horrek miseria-egoeran uzten ditu gizakiak, gizaki gisa definitzen dituena, nola eta beren lanaren emaitza zanpatua.
Sistema kapitalistaren barne-krisia handiagoa zen langile-klasearen esplotazio-kontzientzia aintzat hartuz, Marxek zuen klaserik gabeko gizartea eta alienazioak ekarriko zuen iraultza proletarioa.
Beraz, kondizio objektiboak gertatzen direnez, Marxek gizakia gizarte kapitalistatik gizarte sozialistara jauzi egiteko gertu dagoela uste du, horrela bere alienazioei amaiera ipiniz. Horixe da historiaren dialektika. Dena dela, kapitalismotik komunismorako jauzi kualitatibo hori ezin gerta daiteke aurretik iraultzarik ez badago, gainegitura-mailan dauden instituzioen suntsitzea eragingo duen iraultzarik gertatu ez ezik. Iraultzak badu helburu argi bat: jabego pribatua amaitzea, horrek klase sozialen arteko desberdintasunak sortzen baititu.