Irakurtzen Ikasteko Faseak eta Erregulazio Baliabideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB

Irakurtzen Ikasteko Faseak: Fase Logografikoa

Fase honetan haurrek iruditzat ikusten dituzte hitzak, multzoetan, logogramak balira bezala.

Ezaugarriak

  • Hasiera: interesa erakusten dute mundu idatziaz irakurtzen ez dakiten arren.
  • Hitzak edo irudikapen grafikoak modu globalean identifikatzen ditu estrategien bidez (koloreak, itxurak…). Izenak eta hitzak ezin direla zatitu uste du, baina identifikatzen ditu (ez dira gai barruko elementuak identifikatzeko/dekodifikatzeko).
  • Ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatziaren arteko erlazioak egiten ditu.

Testuak

  • Hitz idatzi batzuk ezagutzen ditu, azaldu bazaie (bere izena, logotipoak, ipuinak, lagunen izenak…), esanahia ematen digutenak. Horiek irakurri ahal izango dituelako.

Estrategiak

  • Ez da hitzak deszifratzeko gai, baina identifikatzen ditu, aldez aurretik esanahia ezagutuz gero.
  • Hipotesiak egiten ditu eta informazioa bilatzen du: testuinguruaz baliatuz edo helduei galdetuz... hitzak deszifratzeko.
  • Irakurtzeko ekintza imitatzen du.

Motibazioa

Imitazioa motibazioaren seinalea da (haurrek berezko motibazioa dute, guk motibazio hori indartu eta mantendu egin behar dugu).

Irakurtzen Ikasteko Faseak: Fase Alfabetikoa

Hasiera: trebetasun/kontzientzia fonologikoa garatzen du, hitzak fonemez osatzen direla konturatuko da. Hau da, grafiak (letrak) soinuekin harremanetan daudela badaki eta hauek identifikatzen eta lotzen saiatzen da.

Ezaugarriak

  • Ikur idatziak dekodifikatuko ditu esanahia eraikitzeko.
  • Letra bakoitzak bere soinua duela konturatu.
  • Letren ordena/hurrenkeraren garrantziaz konturatuko da. Kontziente da letra bakoitzari soinu bat dagokiola eta izenak eta hitzak dekodifikatzen daki. Badaki, hitzen esanahiak lortzeko, hitza dekodifikatu behar dituela. Lehenengoz letra dekodifikatuko du, gero dagokion soinuarekin ahoskatuko du eta letra guztiak dekodifikatzean hitzaren esanahia lortuko du.
  • Autonomia maila altua lortuko du. Hasieran galderak eginez lortuko du irakurtzen, baina geroago bera bakarrik egiteko gai izango da. Irudiak oso garrantzitsuak dira ulermena errazteko, testuarekin lotzen dituelako. Horretarako, ipuinak irakurtzea oso aproposa da.

Testua

Edozein hitz letraiatzeko gai izango da, testu idatziak letraiatzeko, baina ez da esanahiaz arduratuko.

Estrategiak

  • Arreta antolatu behar du (lehen deigarriak ez ziren ezaugarriak oraingoan arreta berezia eskatzen dute) eta informazio iturri berriak bilatuko ditu.
  • Aztarna grafikoak erabili (hasieran antzeko grafiak nahastu).
  • Fonema bananduak elkartu hitzak osatzeko.
  • Hitzen soinuak irudikatzen dituen letren hurrenkerari erreparatu.

Motibazioa

Testuak deszifratzeko mekanismoa aurkitzea eta testuak ahoz esatea motibatuko ditu haurrak irakurtzen ikastea.

Erregulazio Jarraitua Egiteko Baliabideak

Erregulazio jarraitua egiteko behaketa erabili daiteke. Behaketa honek kontuan hartu behar du ikasleak esaten, egiten eta sentitzen duena irakurketaren eta idazketaren jarduera batean inplikatzen denean. Gainera, beste pertsona adituago bat laguntzen, galdetzen edo proposatzen dionean sortzeko gai den horretan oinarritu behar da behaketa ere. Hona hemen lau instrumentu erregulazio jarraitua egiteko:

Ebaluazio-irizpideen Zerrenda

Egindako erregistroak eta hartutako oharrak sistematizatzeko. Gutxienez hiruhilean behin betetzea gomendatzen da, ikaslearen ziklo osoan zehar gordetzea aurrerago horren garapena eta eboluzioa aztertzeko.

Diktaketak

Idazketa kodearen notazio alfabetikoaren sistema haurrak nola kontzeptualizatzen duen eta zer nolako bilakaera duen ikusteko. Hauek gorde, aurrerago ikaslearen aurrerapenak familiarekin edo beste irakasleekin ikusteko. Haurrentzat esanguratsuak diren esaldiak.

Ikasle Bakoitzaren Erregistroak

Ikasleek fitxa bina daukate: irakurketarako eta idazketarako. Bakoitzak hiru atalez osatuta:

  • Landutako atala: interakzioaren edukiak.
  • Ikaslearen erantzuna: nola integratu den, zein ikaskuntza segurtasunez aurkezten du, nola sentitzen da talde barruan…
  • Hurrengo egunerako lantzeko proposamena: helburu berriak, zer aldatu behar den, taldekatze berriak…

Eskolako Egunerokoa

Egunerokoa zabala da, ez du araubiderik eta irakasleak nahi duenaren inguruan idatzi dezake. Egunerokoaren helburua hausnarketa bultzatzea da, zer idatziko den pentsatu behar denean egiten den hausnarketa.

Nork Bere Burua Erregulatzeko Baliabideak

Hiru baliabide aipatzen dira:

Koebaluazioa

Irakaslearen eta ikaslearen arteko ebaluazioa:

  • Bien arteko elkarrizketaren bidez, ikaslea ohartzen da nola aurreratu den.
  • Irakaslearen lana garrantzitsua da. Ikasleak autonomoak izan daitezen bideratu behar ditu.
  • Ikasleei aurreko lanak erakutsi ahal zaizkio aurrerapenen berri izateko.

Ikasleen Arteko Ebaluazioa

Beste ikasle batek edo beste ikasle talde batek egindako ebaluazioa: galderak egiten dituzte, behaketak, erantzunak eskatu, lan txukunak eskatu… Irakaslearen lana ikasleen behaketak ulergarriak izatea ziurtatu, giro baikorra sortu, euren arteko kritikek ez utzi inor barregarri edo bakarrik. Ustekabeko egoerak aprobetxatu eta egoerak programatu (programatutako egoerak).

Autoebaluazioa

Nork bere buruari egindako ebaluazioa. Irakasleak ikasleekin adostu baditu helburuak, prozedurak eta ebaluatzeko irizpideak, ikasleek ikus dezakete jarritako helburuak lortu dituzten edo ez.

Entradas relacionadas: