Irakaskuntza Sistematikoa eta Estilo Metodologikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,9 KB
Irakaskuntza Sistematikoa: Definizioa eta Prozesua
Irakaskuntza sistematikoa irakaskuntza formalaren barruan sartzen da eta, izenak dioen bezala, sistematizatua dago. Irakaskuntza mota hau aldez aurretik pentsatu eta ezarritakoa da; pauso batzuk jarraitu behar dira ordena eta hierarkia batekin. Irakaskuntza formala den aldetik, metodologia mota bat da, eta, beraz, irakasteko modu bat da hau ere. Azken batean, irakaskuntza sistematikoaren helburua da: ikasle ez-formatuak, beren jakintzatik abiatuta, ikasle formatu bihurtzea.
Plangintza eta Baliabideak
Lehenik eta behin, ikasle taldea nolakoa den, irakaskuntza prozesuak zenbat iraungo duen, etab. aurreikusi beharko da. Ondoren, helburuak lortzeko zein baliabide ditugun jakin beharko dugu, eta horretarako, behar ditugun tresna edo materiala erabiliko dugu. Ikaslearen jakintza eta abileziaren arabera, bere ikaste-prozesua era batekoa edo bestekoa izango da, eta guk gure baliabideekin bidea erakutsiko diegu.
Ebaluazioa eta Egokitzapena
Irakaskuntza prozesuak aurrera egiteko, ikasleak une oro ebaluatu behar dira eta haien jokabideak kontuan hartu; hau da, helburu hori lortzeko zein bide eta baliabide erabili dituen. Helburuak lortzen ez direla ikusten bada, baliabideak edo jarduerak aldatu egin beharko dira, nahi dugun helburua lortzeko. Horrela, hurrengo pausora pasatzea ahalbidetuko digu. Helburu edo xede hauek ez dira bat-batekoak izango; hau da, eboluzio bat jasan behar dute, eta guztia ikaslearen baitan egongo da.
Hiru Fase Nagusiak
Irakaskuntza prozesu honetan hiru fase bereizten dira:
- Formatu gabea: Ikasleak ideiak buruan ditu, baina ez daki nola egituratu.
- Irakaskuntza prozesua: Ikasleak dituen ideia horiek bideratzen joango dira eta, horrez gain, jakintza handitzen. Bidean ikusiko da ikaslearen maila, eta horren arabera, prozesua azkarragoa edo mantsoagoa izango da.
- Formatua: Eboluzio baten ondorioz iristen den azken fasea. Ikasleak jakintza mota horiek barneratuta eta ondo egituratuta izango ditu. Formatua izan arren, ez du esan nahi arlo horretan guztiz aditua denik; hau da, beti izango du zerbait gehiago ikasteko.
Irakaskuntza Estilo Metodologikoak
Irakaskuntza estiloak ikaslearen parte-hartze aktiboaren eta irakaslearen protagonismoaren arabera sailka daitezke.
1. Estilo Tradizionalak (Irakaslearen Kontrol Handia)
Estilo tradizionala irakasleak agintzen duenean gertatzen da, ikaslearen askatasuna mugatuz. Adibidez, alebinetako entrenatzaileak zentroak ateratzeko esaten zigun, eta besteak errematea egin behar zuela.
Aginte zuzena
Zer, nola eta noiz egin esatea. Irakasleak du protagonismo osoa. Feedback orokorra ematen da.
Aginte zuzena aldaketekin
Ikasleak askatasuna, erabakitzeko ahalmena eta egiteko aukera du. Antolaketa malgutasuna. Aurrekoaren berdina da, baina aldaketa batzuekin. Antolaketa ez-geometrikoa.
Lan ezarpena
Ikaslea libreagoa (bakarra), esklusiboa eta antolatua. Ikasle arteko interakzioak. Irakaslea ez da gidaria. Taldeetan lan egiten da (4-6 pertsona).
Oharra: Zenbat eta askatasun handiagoa, orduan eta handiagoa ikaslearen parte-hartze aktiboa eta protagonismoa.
2. Parte-hartzea Sustatzen duten Estiloak
Estilo hauek ikasleen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatzen dute.
Elkarrekiko irakaskuntza
Talde lana (talde txikiak), elkarrekiko komunikazioa eta hausnarketak, ideiak kontrajartzea. Feedback trukea ikasle eta irakasle artean. Ikasleek rol desberdinak dituzte (irakasle/ikasle). Ikasleek erabakiak hartuko dituzte. Irakasleak du protagonismoa, baina ikasleek transmititzen dute. Ez da indibidualizatzen, baina egokitu daiteke.
Talde txikiak
Helburu berdinak, komunikazioa eta erabakiak hartzeko erraztasuna, erantzunkizun handiagoa, eraginkorragoa.
Irakaskuntza txikiak
Ikasleak dira irakasleak, irakaskuntza zentralizatuagoa, modalitateak oso aplikatuak.
3. Kognitiboan Eragiten duten Estiloak
Estilo hauek pentsamendua, ikerketa eta arazoen konponbidea sustatzen dituzte.
Aurkikuntza gidatua
Ikerkuntza teknikak eta mugimenduen sorkuntza, inplikazio kognitiboa. Arazo baten aurrean konponbide posible bakarra aurkitzea. Irakasleak erronka bat planteatuko du, pistak emanez laguntzeko, eta ikasleek aurkitu behar dute zer eta nola egin soluziora iristeko. Bidea da interesgarriena. Pentsatu, erabaki, hausnartu... egin beharko dute. Ia protagonismo osoa ikaslearengan erortzen da. Gidatua da.
Arazoen ebazpena
Estilo honetako zailtasun maila handiena duena da, arakatzailea eta mugimen-arazoak konpontzera bideratua.
4. Indibidualtasuna Sustatzen duten Estiloak
Estilo hauek ikasle bakoitzaren beharretara eta mailara egokitzen dira.
Taldeak (maila edo interesa)
Modalitatearen arabera ikasleek talde berriak sortzen dituzte. Irakasleak beharren arabera antolatzen du (mailaren arabera sailkatuz). Ikasleei une oro zuzenduko zaie egiten dutena. (Adibidez, igerilekuan haurrekin egiten duguna).
Irakaskuntza modularra
Interes berdinekoak elkartzen ditu. Gutxienez bi irakasle behar dira, ordutegien koordinazioa beharrezkoa da. Interesetan oinarritzen da, aurrekoaren antzekoa. Taldeak interesen arabera egiten dira.
Programa indibiduala
Beharretara egokitua, moldagarritasuna eta izaera bakarra duena. Estilo partikularra, bakoitzaren beharretara egokitua.
Irakaskuntza programatua
Aurretik ezarritakoa, antolatua eta planifikatua. Errefortzuen agerpena azaltzen da. Ikasleak bere autokonpetentzia (gauza bat egiteko gaitasuna) eta bere kontrola gainditu behar ditu.
Oharra: Zenbat eta beherago, orduan eta indibidualagoa izango da, bakoitzaren beharretan gehiago sakonduz.
5. Sozializazioan Eragiten duten Estiloak
Estilo hauek gizarte-trebetasunak eta enpatia garatzen dituzte.
Rolen jolasa
Jokabide desberdinak ezagutzea, egoera desberdinetan egotea (enpatia garatuz). Irakasleak egoerak eta rolak jartzen ditu, eta horren arabera ikasten dute, bata bestearen lekuan jarriz. Garapen kognitiboa (irudimena) garatzen du. (Adibidez, EGAko ahozkoa).
Simulazio soziala
Errealitatean oinarritzen da, kasu errealak gertatzen dira, benetakoak. Aurrekoaren antzekoa, baina erreala.
Talde lana
Bakoitzaren trebetasunak erabiliz, helburu berdinak lortzea.
6. Sorkuntzan Eragiten duen Estiloa
Sinektikoa
Lana eta sorkuntzaren bidez, amaiera batera iristea. Ikasleak bere helburuak ezartzen ditu. Sorkuntza hobetzea. Gorputz adierazpena landuko da. Irakaslea moderatzailea da (sortzen ari dena bideratu). Analogiak (konparazioak).