Irakaskuntza, Inklusioa eta Jokabide Estrategiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,16 KB

Irakaskuntza Sistema: Definizioa

Aldez aurretik ezarrita dagoen sekuentzia programatua da. Eskema antolatzaile baten arabera programatzen eta gauzatzen da, hainbat ekintza zehazten dituena eta jokaera sekuentzia hierarkizatua zehazten duena.

Ezaugarriak

  • Helburua
  • Kritikoa
  • Pentsatua
  • Antolatua
  • Kontzientea
  • Nahitakoa
  • Hautakorra
  • Kontrolatua
  • Arautua
  • Selektiboa

Helburuak

Helburuak neurgarriak izan behar dira. Nola idatzi? Aditza + (“-tea” edo “-tzea”).

Helburu motak (Edukiaren arabera)

  • Kontzeptualak: Jakitea edo ulertzea (adibidez, ezagutzea).
  • Prozedurazkoak: Mugimendua eskatzen dutenak (adibidez, egitea, gauzatzea).
  • Jarrerazkoak: Jarrerarekin eta baloreekin zerikusia (adibidez, txalotzea, kritikatzea).

Helburu motak (Zehaztasun mailaren arabera)

  • Orokorrak: Unitate didaktikoa.
  • Zehatzak: Saioa.
  • Operatiboak: Ariketa.

Helburuak idazteko formula

Egoera + Baldintza I + Baldintza II + Aditza

Adibidea: Korner egoera batean, buruz gola sartzea.

Progresio Didaktikoa Egiteko Irizpideak

  • Abiapuntua ezagutzea.
  • Irakatsi beharreko zereginak aukeratzea.
  • Antolaketa eraginkorra (PPG, etab.).
  • Zailtasun-maila/Irakaskuntza adierazgarria: Jokalariaren maila +1.
  • Transferentzia: Egoera batean ikasitako zereginak egoera desberdinetan erabiltzea.

Transferentzia motak

  • Transferentzia Positiboa: Kirol batean ikasitakoak beste kirol batean egoera erraztuko dizu.
  • Transferentzia Negatiboa: Kirol batean ikasitakoak kalte egingo dizu.
  • Transferentzia Nulua: Kirol batean egiten duzunak bestean ez du inolako eraginik izango.

Printzipio Metodologikoak

Irakasteko modua:

  • Ikasleekin daukazun harremana / Jarduteko modua.
  • Irakaskuntza metodologia desberdinak: Kooperatiboak, tradizionala, etab.

Ebaluazioa

2. Gaia: Konpromisoa, Motibazioa eta Parte-hartzea

Irakaskuntza eraginkorra: Zenbat eta pertsona gehiago egon motibatuta, orduan eta parte-hartze handiagoa izango da.

Maila neurtzeko teknikak

  • Teknika Soziometrikoak: Taldearen informazioa, antolakuntza, barne-egitura eta taldekideen arteko harremanak aztertzen dituen tresna.

Teknika Soziometrikoen helburuak eta abantailak

Helburuak:
  • Pertsonarteko erlazioak.
  • Bakoitzaren onarpen maila.
  • Rol desberdinak identifikatzeko.
Abantailak:
  • Taldea hobeto ezagutzea.
  • Liderra ezagutzea.
  • Galdetegiak eta elkarrizketak.
  • Behaketa Teknikak: Esaten dena eta nola (tonua, kinesia). Aurreiritziak baztertu eta interpretazio azkarrak saihestu behar dira.

Behaketa teknikaren motak

  • Ezaugarrien erregistroa: Pertsonaren ezaugarriak apuntatu (datu orokorrak).
  • Gutxi gorabeherako eskala: Datu gutxi, baina zehatzak.
  • Behingo kontuen erregistroa: Behin gertatzen direnak apuntatu (ez dira ohikoak).

Inklusioa

Denon beharretara moldatzea.

Ekitatea: Bakoitzak behar duenari egokitzea.

Inklusioaren helburuak

  • Kooperazioa.
  • Elkartasuna.
  • Errespetua.
  • Dibertsitatearen baliozkotasuna.
  • Guztion hobekuntza.

Talde dinamizatzailearen lana: Estrategien, tekniken, metodologien eta jardueren bitartez inklusioa bilatzea.

Esperientzien Bidezko Ikaskuntza (Dale-ren Konoa)

Pertsonak informazioa hobeto gordetzen dute eskuratzeko moduaren arabera.

  • Eraginkortasun gutxikoak: Irakurri, Entzun.
  • Eraginkorrenak: Egin, Esperimentatu.

Ikaskuntza Kooperatiboa (Ez da Talde Lana)

Abantailak

  • Bakoitzaren hobekuntza.
  • Komunikazio gaitasuna garatzea.
  • Laguntza ematea eta eskatzea partaideari.
  • Motibazioa zabaltzea arrakastarekiko eta ikasketekiko.

Portaerazko/Jokaerazko Estrategiak

Portaeretan eragin dezaketen neurriak dira.

Aurrekarien manipulazioa

Partaideen arteko interakzioa bultzatzea (integratzeko gaitasuna dutenak, baina erabiltzen ez dituztenak).

Nola? Kontaktuzko jolasak bikoteka/taldeka.

Ondorioen manipulazioa

Integrazio arazoak dituen partaidearen ekintzen ondorioekin lan egitea.

Partaidearekin programa bereziak (gometsak, puntuak, etab.).

Modelaketa

Modelo bat erakutsi, beste portaerak imitatu ditzan. Erabiltzen ez dituen (baina badituen) trebetasunak erabiltzeko.

Sentsibilizazio eta Egokitasun Estrategiak

Beste pertsonen zailtasunak simulatzen dituzten ariketa eta jolasak egitea.

Integrazio/Inklusio Soziala Zaildu Dezaketen Jatorriak

Jokabidearen nahasmendua

Portaerarekin lotutako nahasmendua. Bere adineko pertsonen eskubideak edo arau sozialak “iraintzen” edo “bortxatzen” dituen nahasmendua.

Jatorri motak

  • Jatorri Sozialak: Arau sozialak ez betetzea. Urritasun psikologikoaren edo desberdina izatearen ondorioz. Modelo sozial desegokien aukeraketa.
  • Jatorri Kulturalak: Hizkuntza, kultura desberdina, talde sozial desberdina.
  • Jatorri Ekonomikoak.

Portaera/Jokabide Asozialak eta Antisozialak

  • Asozialak: Integratzeko zailtasunak edo desinteresa.
  • Antisozialak: Gizartearen arauen aurka (gorroto ditu).

Portaera Asozialak

(9-10 urtera arte normalak izan daitezke)

  • Jatorriak: Afektiboak, ekonomikoak, sozialak, kulturalak, etab.
  • Ondorioak: Bakardadea, biolentzia, indarkeria, etab.

Talde dinamizatzaileek: Saihestu → Identifikatu → Esku hartu.

Prebentzio motak

  1. 1. mailako Prebentzioa: Jarrera hauek ez azaltzeko.
  2. 2. mailako Prebentzioa: Jarrera hauek garatzeko (interbentzio goiztiarra).
  3. 3. mailako Prebentzioa: Berriz ez azaltzeko.

Urritasuna dutenekin Lan Egiteko Teknikak

  • Urritasun Fisikoa: Mugikortasunean eragiten duen lokomozio aparatuaren asaldura.
  • Urritasun Psikikoa.
  • Entzumen eta Ikusmen Urritasuna.

Estrategia Nagusiak

  • Materialak partaidearen beharretara egokitzea.
  • Talde kooperazioa / Talde ugari asko.
  • Etiketarik ez jartzea.
  • Erabakietan kontuan hartu eta galdetu.
  • Adaptazioa: Aldaketak proposatu eta burutu, partaideen beharretara egokituz.

Entradas relacionadas: