Zer da iragazketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB
ur garbien arazketa ur edangarria lortzeko (fotokopia)
Gure etxeetara iristen den ura edateko ura da. Ez du arriskurik gure osasunerako; araztua izan da eta giza kontsumorako egokia da.
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) dioenez, urak ezaugarri hauek eduki behar ditu, edateko ona izango bada:
Ez du eduki behar osasunerako kaltegarri den substantziarik; hau da, ez du edukiko ez kutsagarri biologikorik (mikrobio patogenoak), ez kimikorik (organikoak edo ez-organikoak), ez erradioaktiborik.
Gas-proportzio eta gatz ez-organikoen proportzio jakin bat eduki behar ditu disolbatuta.
Koloregabea edo zeharrargia izan behar du, bai eta usaingabea eta zapore atseginekoa ere.
Edateko uren araztegi baten eskema:
Hartzea eta arbastatzea. Ura natura-erreserbatik hartu (ibaiak, urtegiak, lur azpiko urak, etab), eta sareta batzuetan zehar igaroarazten da, landare- eta harea-hondarrak kentzeko.
Aurretratamendua. Ikatz aktibatuarekin eta ozonoarekin nahasten da (ikatzak partikulak atxikitzen ditu, eta ozonoak bakterioak eta birusak deuseztatzen ditu). Zenbait substantzia kimiko ere gehitzen zaizkio, disolbatuta dauden beste produktu batzuk kentzeko.
Dekantazioa eta iragazketa
Geldi uzten da, lohiak jalki daitezen, eta ondoren, harea fin-fineko iragazkietan zehar igaroarazten da.Klorazioa eta desklorazioa. Kloroa gehitzen zaio, zernahi mikroorganismo deuseztatzeko. Ondoren, ia kloro gehiena kentzen zaio, sufre oxidoa erabiliz; eta jada prest dago banatzeko.
Ponpatzea eta banatzea. Kloro apur bat gehiago gaineratzen zaio, banatzen den bitartean garbi izango dela bermatzeko, eta kontsumituko den lekuetara ponpatzen da.