Ipuina: Definizioa, Garrantzia eta Erabilera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,56 KB
Ipuina: Definizioa eta Garrantzia
Definizioa
Ipuina narrazio bat da, ahoz zein idatziz transmititu daitekeena. Helburua zerbait kontatzea da, era labur batean eta denbora eta espazio ez oso luze batean. Fikziozko narrazioa da, autorearen kreazioa izan daitekeena, edo gertaera errealetan oinarritutakoa. Alegia, elezaharrak, kontuak, kontakizunak, istorioak... daude ipuinen munduan. Normalean, gai bakar bat eta gai horren garapenean, hasiera, korapiloa eta amaiera aurkitzen dira. Honetan, ekintza bat edo batzuk gertatuko dira eta horiei konponbidea bilatu beharko zaie. Garrantzitsuenak pertsonaiak dira, eta hauek pertsona, animalia, objektu... izan daitezke, baina garrantziaren arabera ere sailkatu ahal dira. Ipuinak normalean narratzaile batek kontatzen ditu, baina kasu batzuetan istorioko pertsonaietako bat izan daiteke.
Zertarako Erabili
- Fantasia eragin eta aberastu (esperientzia zabaldu).
- Pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua bultzatu.
- Haurra eta errealitatea kontaktuan jarri.
- Kode moral bat irakatsi: ongia eta gaizkia, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna...
- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak bultzatu.
- Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik bota (beldurrak eta tentsioak ezabatu).
- Teknika terapeutiko gisa erabili. Ahalmen psikikoak —hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna— sendotzeko eta indartzeko bidea da.
Estrategiak Ipuinak Kontatzeko
Ipuinaren Aukeraketa
Kontatu beharreko ipuina ondo aukeratu. Horretarako, honako hau jakin behar da:
- Adina.
- Irudimena landu behar dute, balioak transmititu eta etika zabaldu.
- Ipuinak laburrak, sinpleak eta argumentu argikoak izan behar dute.
- Hiztegi sinplea, haurrek ulertzeko modukoa.
Onomatopeiak eta hasteko eta bukatzeko formulak erabili behar dira denboran kokatzeko.
Ipuinak Kontatzeko Modua
Ipuin bat kontatzeko, honako hau behar da:
- Malgutasuna ahotsean (indarra behar denean eman).
- Intonazioa sentimenduak adierazteko.
- Isiluneak eta geldialdiak errespetatu arreta erakartzeko.
- Ahozkera argia, ulertzeko modukoa.
- Keinuak.
- Jarrera.
Ipuin Motak
- Fantasiazkoak
- Herrikoiak
- Alegiak
- Kondairak
- Bat-bateko ipuinak
Ipuinen Sailkapena Adinka
- 1-2 urte: Manipulatzeko ipuinak. Ukimena, entzumena... garatzeko, kolore erakargarriak eta marrazki sinpleak.
- 3 urte: Pertsonaiek zeregin bat izan behar dute, normalean animalien ipuinak, orri gogorrak.
- 5 urtetik gora: Izaki fantastikoak agertzen dira, kapituluka. Pertsonaien ezaugarriek garrantzia dute eta istorioek korapiloa izaten dute.
- 6 urtetik gora: Heroiek garrantzia dute, emozioak, balio desberdinak, abenturak indarra hartzen dute, eta alegiak, kondairak eta maitagarrien ipuinak gustuko dituzte.
Helburuak eta Onurak
- Entretenimendua.
- Giza gatazken ezagutza: Bertan lantzen diren gaiak familia, erlijioa, kultura, heriotza, zahartzaroa, maitatua izateko beharra... dira.
- Garapenaren prozesuan laguntza: garrantzi gehiago du pertsonaiaren aldaketak zoriontasunak baino.
- Ikaskuntza: Irakurtzeko gogoa pizten dute, eta prestakuntza kulturala aberasten du.
Balio sexistak ere badaude, eta hauek eguneroko bizitzan ikusten direnak dira, baita mendeetan zehar ipuinetan ikusitako tradizionalak ere.