Iparraldeko eta Hegoaldeko giro sozio-politikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,52 KB
Iparraldeko giro sozio-politikoa
1789ko Frantziako Iraultzaren ondorioz iparraldeko euskal luraldeek aurretik zituzten eskubide batzuk galdu zituzten. Gainera, Frantziako Iraultzaz geroztik soldaduska eta eskola derrigorrezkoak bilakatu ziren, eta frantsesa ez ziren beste hizkuntza guztiak baztertu ziren.
Mendean zehar hainbat egituraketa politiko ezagutu zituen Frantziak: monarkiak (borboiak), iraultzak, errepublikak, Napoleonen inperioa… Baina ez zegoen egonkortasunik.
Frantzian garraiobideetan eta industrian aurrerapen asko izan ziren baina ez ziren euskal herrira iritsi. Euskal Herriak gizarte tradizionala izaten jarraitu zuen: elizak boterea izaten jarraitu zuen.
1850tik aurrera Antoine D’Abbadie-ren eskutik euskal kulturaren pizkundea hasi zen iparraldean.
Hegoaldeko giro sozio-politikoa
Hegoaldeak ere gerra eta altxamendu ugari ezagutu zituen XIX. mendean zehar: Napoleonen okupazio garrantzitsua eta gerra karlistak (karlistadak), besteak beste. Eragin handia izan zuten.
Industria iraultzak batez ere Bizkaian izan zuen eragina, baina baita Gipuzkoan ere. Industria iraultza honek hainbat ondorio izan zituen (positiboak zein negatiboak): lantegiak edo fabrikak sortu ziren, trenbideak eraiki ziren, biztanleria edo demografia hazi zen eta doako eskola sortu zen (baina gaztelaniaz; eta honek euskera kaltetu zuen).
Azken karlistadaren ondorioz, 1876an hegoaldeko lau euskal probintziek foruak galdu zituzten, baina pizkunde kultural bat gertatu zen Manterolaren eskutik.