Iparraldeko Euskal Literatura XIX. Mendean: Idazleak eta Testuingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

XIX. Mendea: Testuinguru Historikoa Iparraldean

Mende hau ez zen gorabeherarik gabeko mendea izan Euskal Herrian.

Iparraldean, Napoleonen gerrarekin eta Frantziako Iraultzaren azken hatsarekin hasi zen mendea. Waterlooko porrotaren ondoren, antzinako erregimena itzuli arren, lurralde antolamendu berria ez zen aldatu. Euskal probintziek ez zituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu. Era askotako egitura politikoak (monarkia, inperioak, errepublika) eta matxinadak ez ziren falta izan. Frantziak garraiobideetan eta industrian urrats ikaragarriak eman zituen, eta eskola eta soldaduskaren bitartez estatu zentralistaren eraketa bateratua lurralde guztietara zabaltzen hasi zen.

Izan ere, iparraldean ez ziren aldaketak hain azkar nabarmendu. Industriak ez zuen ia garrantzirik, eta nekazaritza giroak jarraitu zuen hein handi batean Euskal Herrian. Era berean, eztabaida erlijiosoak eta borroka ideologikoak nabarmendu ziren, baina Elizak oraindik bere botere indartsuari eutsiko zion.

Iparraldeko Euskal Idazleak XIX. Mendean

Mende honetan, Europan zehar nazionalismoen sorrera gertatuko zen, Elizaren boterearen ondorioz. Euskarazko produkzioaren zati handi bat elizgizonengandik etorriko zaigu:

  • Duhalde, Lapeire eta Arbelbideren prosa erlijiosoa;
  • Laphitz eta Joanategiren santuen bizitzak;
  • Hiribarren eta Zaldubyren bertsoak;
  • edota Hiriart-Urrutik kazetaritzan emango zituen lehen urratsak.

Baina idazle sekularrek garrantzi handiagoa lortuko zuten mende honetatik aurrera. Abadiaren Lore Jokoek eta Louis Lucien Bonaparteren (lehen euskalkilaria eta filologoa, euskara sakon aztertuko zuena) dialektologia lanek bultzada handia eman zieten euskarazko bertsogintzari eta ikerketei. Sortzaile laikoen artean, Etxahun Koblakaria, Elizanburu bertsogilea eta Duvoisin prosagilea izan genituen.

Prosa Erlijiosoa

Iraultza garaiko larrialdirik garrantzitsuena igaro orduko, Martin Duhalderen Meditazioneak azaldu zen, iparraldeko literatura erlijiosoa landuz.

Mendean zehar, elizgizonek garrantzia izaten jarraituko zuten, baina gizaldiaren azken aldian, elizgizonen artean agertuko zaizkigu prosalaririk zorrotzenak, Frantziako III. Errepublikak ezarri nahi zuen jarrera laikoari aurre egiteko.

Lapeire

Lapeireren Kredoa obrarekin nagusitzen zaigu, lapurtera klasikoan idatzia eta mezua zuzen eta zehatz adierazten duena.

Arbelbide

Arbelbideren Igandea edo Jaunaren Eguna Nafarroako euskaran idatzitako obra da, non apaiz askok gure hizkuntzaz zer pentsatzen zuten azaltzen digun. Obra honek dioenez: «Euskara bikaina ez ezik, kanpotik datozkigun pentsaera eta ohitura gaiztoen kontrako harresi bikaina da».

Entradas relacionadas: