Ipar Euskal Herriko Literatura: Historia eta Egileak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,7 KB

Sarrera

Ipar Euskal Herriko literaturak aurrerakada nabarmena izan zuen XVII. mendean.

Arrazoiak

  • Garapen ekonomikoa.
  • Erlijio gerrak baretu ziren.
  • Idatzi gehienek helburu erlijioso eta didaktikoa zuten.

Sarako Taldea

Sarako taldea Ziburu, Donibane eta Sarako elizgizonak biltzen zituen. Esteve Materre, Joanes Haranburu, Joanes Etxeberri, Pierre Argaiñarats, Pedro Axular, Klaberia, Gillentena, etab.

Kultura handiko jendea biltzen zen, helburu erlijiosoa zuten. Liburu gehienak itzulpenak eta moldaketak ziren (Axularren kasuan izan ezik). Bertsoz nahiz prosaz aritu ziren. Nahiz eta irakurle asko izan ez, bazuten irakurle multzo zaletua. Lapurtera erabili zuten eta euskalki literario bihurtu zuten. Axular hartu zuten buruzagitzat.

Joanes Etxeberri Ziburukoa (-1580-?)

Ezer gutxi dakigu bere biziaz. Ziburutarra eta Ziburuko erretore 1637 edo 1638ra arte. Prosaz eta bertsoz idatzi zuen, baina bertsotan soilik iritsi zaigu.

Lanak
  • Manual Devotionezkoa (Bordele, 1627): Bi zati ditu: lehenak dotrinaren muina azaltzen du, kristauak jakin behar duena; bigarrenak, otoiztu behar direnak dakartza. Bertsotan egina, arrantzaleek itsasoko joan-etorrietan kanta zitzaten.
  • Noelac eta beste kanta espiritual berriak (Bordele, 1631): Zatitan banatua: Eguberriko kantak, Kristoren bizitza eta misterioak, eta Sainduen kantak (Inazio Loiolakoari, San Franzisko Xabierrekoari, San Bizenteri, etab.).
  • Eliçara erabiltzeko liburua (Bordele, 1636): Bertsoz eta prosaz idatzia. Kristauen betebeharrak, otoitzak, konfesioa.

Ezaugarriak

Arrakasta handia izan zuen bere garaian (Noelac liburuak sei bat edizio izan zituen). 15 silabako bertso-lerroak, 4/4/4/3; nahiz eta luzeagoak eta motzagoak ere badiren. Lehen liburuko bertsoek askatasun handia dute sintaxi arloan (adjetiboa eta izena; edota partizipioa eta aditz laguntzailea bata bestetik urruti; edota bi bertsotan banaturik), potoak. Ez zuen kezka estetikorik, erraz ikasteko modukoak izatea zuen helburu.

Noelac liburuan zerbait aldendu zen eredu tradizionaletik bertso luzea erdibituz: 8/7a. Noelac, Loiolan amaitu zuen eta azken kantua Inazio patroi handiari esker onez eskeinitakoa da.

Pedro Axular (1556-1646)

Bizitza: Urdazubin jaio zen Pedro Agerre, Axular, baserriaren izenetik hartu zuen. Teologia ikasketak Salamancan egin zituen eta 1600. urtetik aurrera Sarako erretore izan zen, hil arte. Sermoilari iaioa izan zen eta zuen itzalagatik hartu zuten gidaritzat Sarako Taldeko idazleek. Liburu bakarra argitaratu zuen: Gero.

Gero, bi partetan partitua eta berezia (Bordele, 1643)

Liburu aszetikoa da. Bertan, kristauari erakusten dio zein arriskutsua izan daitekeen arimari dagozkion zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti gerotik gerora luzamendutan ibiltzea. Irakurlea zerbaitez konbentzitzeko idatzia da eta haren moralitatean eragiteko osatua. Guztira 60 kapitulu ditu.

Egitura

Hiru zati bereizi ohi dira lan honetan:

  • Gomendiozko carta: Bertrand Etxauz-i, gotzaiari, eskainia. Oso estilo zainduan eta errekurtso erretorikoz josia.
  • Irakurleari: Obraren justifikazioa, gaia… dakartza. Estilo arruntekoa, modu praktikoan eta “egunerokoan” tratatuko baititu hizkuntza eta estiloa.
  • Gorputza: Hots, 60 kapituluak. Kapituluek sermoi egitura dute.

- Formaren aldetik; lehenik, gaiaren aurkezpena egiten du (Bibliatik edo elizgizon handien obretatik pasarteak hartuta); ondoren, gaiaren azalpena; eta azkenik, bukaera laburtzailea eta mugiarazlea izan nahi duena.

- Estiloari dagokionez, lehenengo biek erritmo lasaia, argumentatzailea dute, konparazioz, aipamenez eta adibidez josia eta esaldi luzeen bidez emana. Bukaerako estiloa berriz, arinagoa da. Irakurlea bideratzea duenez helburu, haren barnean emozioa, zirrara, hunkipena sortzea ezinbestekoa da. Horregatik, hizkuntza zuzenagoz, perpaus laburragoez, galdera eta harridurazko esaldi askoz baliatzen da.

Axularren prosak errepikapenerako joera azaltzen du; alde batetik, paralelismoari ematen dion garrantziagatik; eta bestetik, sinonimoen ugaritasunagatik. Hizkera erraza darabil, ez baita herri mintzairatik urruntzen, joskera argiak erabiltzen ditu, lexikoa ulergarria da, sinonimoz beteta daude eta ideia bera hainbat modutan azaltzen da irakurleak mamia uler dezan. Liburua ez dago goi mailako jende eskolatuarentzat eginda, euskaraz besterik ez dakiten jende xehearentzat baizik.

Arnaut Oihenart (1592-1667)

Zuberotarra. Maulen jaio zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen eta hainbat kargu politiko bete zituen: Zuberoako sindiko, Nafarroako Parlamentuko legegizon. Joana Erdoirekin ezkondu zen (aberatsa eta noblea).

Lanak
  • Notitiae Utriusque Vasconiae, tum ibericae tum aquitanicae (1638): Bi Euskal Herrietako berriak, bai Iberiakoak bai Akitaniakoak. Euskaldunen historia da, latinez idatzia. Nafarroako herriari ematen dio lekurik handiena.
  • Atsotitzak edo refrauak eta Neurtitzak (O-ren gastaroa neurthitzetan) (Paris, 1657): Atsotitzek dute lanaren zatirik handiena, 706 esaera zahar, batzuk itzulpenak dira. Poesiak maitasunaz eta erlijioaz.
  • L’ Art Poétique Basque: Poesiaren inguruko saiakeratxoa. Argitaratu gabe geratu zen. Oihenartek ondo ezagutzen zituen klasikoen arauak bertsogintzarako, eta liburu honetan arau horien euskarazko aplikazio bat egin nahiko du. Frantsesez.

Ezaugarriak

Euskal poesia garaiko era kultoetara eraman nahi du. Kultista da, poesia molde landu eta bihurrien aldekoa, hitz joskera zailak erabiliko ditu. Hizkuntza landua egin nahian, hitz berriak sortzen eta aditza aberasten saiatu zen. Neurthitz (verso), ilhartitz (epitafio), etab.

Aditzean forma sintetiko ugari erabili zituen (etsi, ebaki, erori, etab.). Zuberotarra izan arren, lapurtera eta behe nafarrera erabili zituen.

Joan Tartas

Bizitza: Sohütan jaio zen 1611n. Apaiz izan zen Atharratzen eta Arüen.

Lanak
  • Onsa hiltzeko bidea (Orthez, 1666): Aszetika liburua da. Salbazioa lortzeko bidea erakustea du helburu. Lau kapitulutan antolatua dago. Axularren “Gero” liburuaren eragin nabarmena du egitura bera baitute: gomendiozko karta, irakurtzaileari, gorputza; baina prosaren aldetik ez du Axularren mailarik.
  • Arima penitentearen occupatione devotaq (Orthez, 1672): Otoitza, erremusina edo limosna eta baraua dira landutako “okupazio” horiek. Aipamen eta adibide mordoa darabil testua arintzeko eta erakargarriago izan dadin.

Entradas relacionadas: