Ipar amerikako iraultza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,38 KB

GERRA HOTZA (1948-91)


Gerra hotza II. Mundu Gerraren irabazleen arteko gerra izan zen. Mundua elkarren aurkako bi blokeetan banatu zen: baten buruan USA zegoen eta bestean SESB. Egoera horrek bi blokeren sistema sortu zuen eta bloke bakoitzak bere ikuskera politiko-ekonomikoa zuen:  Bloke kapitalista (USA)→ Ekonomia jabetza pribatuan eta merkataritza legean oinarrituta zegoen; politikan partidu aniztasuna eta demokrazia parlamentarioa.-------Bloke komunista (SESB) → Ekonomia jabetza estatalean oinarritzen zen eta ekonomia planifikatu bat zen; politikan herri-demokrazia eta partidu bakarreko sistema zegoen ezarrita.

EZAUGARRIAK: Ez zen zuzeneko gatazka armaturik egon; hau da, zeharkako gerra bat izan zen.--------Etengabeko armamentu-norgehiagoka zegoen, batez ere, armategi nuklearrean.------Propagana ideologikoa.-----Aurkako blokearen espioitza (CIA, KGB)------Presio politiko eta ekonomikoak.-------Inguruko lurraldeetan tokian-tokiko gerrak egon ziren.

EUROPAKO EGOERA

1945→ Gerra bukaeran Europa suntsituta geratu zen; gaixotasunak eta goseteak ezinego politikoa ezaarri zuten. Muga aldaketak egon ziren: Alemania eta Austria banatuta eta okupatuta egon ziren. Hasiera batean bazirudien USA eta SESB arteko lankidetza bat egongo zela, baina geroago elkarren arteko mesfidantza egon zen, zenbait desadostasunengatik.   1946→ GREZIAKO GERRA ZIBILA→ USAk erabaki zuen monarkikoen alde egitea (UK). Estatubatuarren laguntza erabakigarria izan zen monarkiaren garaipenerako. Konisten kontra borrokatu zuten eta hauek galtzaile atera ziren.    1948→ USAk bere babeseko herrialdeei, mendebaldekoei, lagundu zien, MARSHALL PLANA (Ekonomia berrezartzeko egin zen plana) APLIKATUZ. Honek bi ondorio izan zituen:   Iraultza uxatu eta kapitalismoa indartu egin zen.-----USAn ekonomia indartu egin zen, Europara bidaliz produktuak

SESB-ek ez zien utzi bere menpeko herriei (Polonia eta Ekialdeko Alemania) USA-ren laguntza hartzen. Beraz, laguntza sozialista bat ezarri zen SESB-en COMECON izenekoa.  1948n gerra hotza hasi zen Alemanian (Berlinen), Jaltako Konferentzian adostu zen Alemanian hauteskundeak ez egitea, baina ez zen arau hau bete.  1948: USA, UK, FR elkartu egin ziren eta Alemania berria sortu zuten (Alemania Federala). SESBek eginkizun hau erasotzat hartu zuen eta Berlin blokeatzea erabaki zuten. USA-ren erntzuna hurrengoa izan zen→ Zubi aereoa egitea eta Berlin hegazkinez hortnitzea. SESB-ek etsi egin zuen eta blokeoa altxa egin zen, (USA-k irabazi). Azkenik, Alemania bi zatitan banatu zen: Ekialdeko Alemania (Komunista) eta Mendebaldeko Alemania (Kapitalista).



GERRA HOTZA: HASIERA

TXINA → Gerra Hotzan Asia kontinente garrantzitsu bat izan zen. 1949an, Txinan, komunistek gerra zibila irabazi zuten eta Txina komunista sortu zen MAO presidente zutela. Ondorioak izan zituen honek:

→ Txina munduko herrialderik populatuena bilakatu zen → Hasieran SESBen menpe zegoen, baina ‘50 erako bere kabuz hasi zen funtzionatzen → Gerra ziileko galtzaileek KMT sortu zuten → NBEko kontseiluan USAk Taiwan nahi zuen, baina SESB-ek Txina Komunista nahi zuen

KOREA → Bitan banatuta zegoen:  1- IPARRA→ Komunista eta SESB eta Txinaren laguntzak zituen.     2- HEGOA→ Kapitalista eta USAren laguntzak zituen

1950tik 1953ra gerra bat egon zen Ipar Korea Hego Korearen kontra. Hasieran komunistek irabazi zuten, USA-ren kontraofentsia eta Txinaren kontraerasoa egon zen. Geroago, amnistizioa sinatu zuten (ez bakea) eta I KOREAK MANTENDU EGIN ZIREN. Gerra areagotu egin zen, barne errepresioa egon zen. SESB barruan kapitalismoaren kontra zeuden eta USAren barruan antikomunismoa ezartzen joan zen.

GERRA HOTZA: 50’ HAMARKADA

Koreako gerraren ondoren izu nuklearra ezarri zen. Aginte aldaketan egon ziren: SESB en Stallin hil egin zen eta Nikita KHRUSCHEV izan zen agintari. USAn Trumanen ondoren Eisenhower jarri zen presidente. Hauek biak bake giroa sortu zuten.

Suezeko afera→ Egiptok Suez kanala nazionalizatu egin zuen.   SESB blokean→ Zenbait estatuk irteteko asmoa zuten SESBtik: SESB ek Jugoslaviari, Alaniari eta Errumaniari ateratzen utzi zien baina Polonia, Hungaria eta Txekoslovakiari ez zieten ateratzen utzi etaberaso egin zieten.   1956n→  hungariar iraultza egon zen eta IMRE NAGY fusilatu zuten.    1958n→ Txekoslovakian Alexander Dubquek kartzelatu zuten.

BLOKE KOMUNISTA MENTENTZEN JARRAITU ZEN:  1959n→ KUBAn iraultza nazionalista eduki zuenean enpresen nazionalizazioa eman zen. USArekin haserretu egin zen eta Kuba komunista bilakatu zen. CIA Kuba inbaditzen saiatu zen. SESBek misil nuklearrak bota zituen Kuban. Orduan USAk Blokeo NABAL ezarri zuen 1962 arte. → Egoera honek ia ia gerra nuklear bat piztu zuen. SESBek misilak erretiratu zituen eta USAk ez zuen KUBA inbaditu. KRUSCHEV eta J.F. KENNEDY-k akordio bat sinatu zuten gerra ez pizteko eta harreman zuzen bat eduki zuten (Telefono gorria)


GERRA HOTZA: 60’ HAMARKADA

Berlin bitan banatuta geratu zen: 1. Mendebaldeko kapitalista (Alemania federala) 2. Ekialdeko Komunista (Alemania demokratikoa).  50’ → Mendebaldeko ekonomia hobetu egin zenez, bizi maila ere asko hobetu zen. Ekialdeko hiritarrak Mendebaldera joan ziren Berlinetik barrena.   Ekialdeko Alemaniaren barruan: Berlin mendebaldea harresiarekin inguratu zuten, jendeari pasatzen ez uzteko (1961). 

1962→ KUBA MISILEN KRISIA

1.GERRA→  Indotxina Frantziar kolonia izateari uztko 1953n hurrengoa sortu zen:------Ipar eta Hego Vietnam (Komunista)------Laos--------Cambodia

2.GERRA→ Ipar Vietnam (kom) eta Hego Vietnam-en (kap) artean gerrilla komunista bat ezarri zen. Hego Vietnam-ek eta USA-k tropak bidali zituen. USAk bonbardaketak egiten ditu baina Vietnamek ez du amore ematen.

1973→ BI VIETNAMEK BAKEA.      1975→ Ipar Vietnamek Hegoa inbaditu eta Indotxina osoa Komunista egiten da.  Hau izan zen USAk galdutako gerra bakarra.

GERRA HOTZA: 70’ HAMARKADA

USAk Vietnameko gerra galdu zuenean krisi militar batean sartu zen. USAko krisi militarrean NIXON presidentea bota zuten. 1953n Arabeen eta Israelen arteko YOM KIPPUR gerra egon zen. Gerra Israelek irabazi zuen USA eta Europaren laguntzaz. Mendeko gisa, petrolioa igo egin zen, USA krisi ekonomiko batean sartzen da eta ahul geratzen da.  USA eta SESBen artean akordioak egin eta bonba nuklearrak gutxitzen joan ziren.  70eko hmarkadan komunismoa zabaldu zen Indotxinan (Vietnam, Laos, Kanboia) eta Afrikan (Angola, Mozanbique, Etiopia)

1979→ Iranen Iraultza Islamista bat egon zen. SESBek Afganistan inbaditu zuen, baina USAK islamistei lagundu zietenez SESBek galdu egin zuen. Nikaraguan Sandinistak (Gerrilari sozialistak eta Kubaren babesa zutenak) boterea hartzen joan ziren. Txilen PINOCHET estatu kolpea ezarri zen eta Allenderen gobernu sozialistaren aurka jarri ziren.   IRAN→ Petrolio ekoizle oso handia izan zen, SESbekin muga zuen eta erlijioa Islam Chii-an oinarritzen zen. 1979n iraultza islamiko bat egon zen eta Jomeni AIATOLAH boterea hartu eta TEOKRAZIA EZARRI ZUEN (erlijioa lege)Teokrazia hau USAren, SESBen eta Arabeen kontra zegoen (sunni izateagatik). 80ko hamarkadan IRAN vs IRAK gerra egon zen, petrolioaren prezioa igo eta krisi ekonomiko bat ezarri zen mendebaldean.


GERRA HOTZA: 80’ HAMARKADA BUKAERA

79a ondoren krisia ezarri zen bi blokeetan.   USA→ RONALD REAGAN (Politika erasokorra)

------Ekonomian neoliberalismoa ezarri zen, hau da, estatuak ez eskuhartzeaekonomian.--------Nazioartean antikomunistak ziren--------Berrarmatzea→ armagintza lasterketa berri bat egon zen. Europan protesta antinuklearrak egon ziren eta defentsa estrategiko bat ezarri zen (‘Star Wars’)

SESB→ MIHAIR GORBACHOV (Erreformak egin zituen baina porrot egin zuten. Azkenik SESB 1991n desagertu egin zen)

----SESBen industria teknologikoki atzeratuta zegoen, eta ekonomia gaizki zegoen.--------Politikoki oso ahula zen.--------Erreforma politiko eta ekonomikoak egon ziren (PERESTROIKA) eta askatasun gehiago zegoen.--------SESB ahul zegoenez, Europa ekialdeko herrialdeetan protestak egon ziren.-------1989an Berlingo harresia erori egin zen, Ekialdeko Alemania desagertu egin zen eta Alemania batu egin zen. ------1989an Txinan Tianameneko protestek Txinako gobernua zapaldu zuten. ---------Errusian, Yeltsin buru zutela SESB oinordeko nuklearra izan zen eta arma nuklearrak hartu zituen. START AKORDIOETAN arma nuklearren gutxitzea eman zen.

KAPITALISMOA (USA BURU-DOLARRA) → 1945-2000

45-50→ Europan eta Japonian, gerra ondorengo berreraikitzeak egin zituzten. USAren MARSHAL PLANAREN laguntzaz.

1950-73→ Urte oparoak izan ziren; garapen ekonomiko eta teknologiko berriak egon ziren. Ondorioz, ekoizpena eta produktibitatea igo egin ziren:-------Kontsumo gizartea egon zen (elektrotresnak, autoak…) Mundu guztiak lan bat zuen.-------Ongizate gizartekoia bermatu zen (osasuna, hezkuntza, jubilazio publikoa)--------Nazioarteko merakataritza areagotu zen.

70’ → KRISIAREN HASIERA (garapenaren indarraren galera).    1973n krisia→ YOM KIPPUReko gerran, israelek arabeei irabazi ondoren, arabeek ptrolioaren prezioa x10 igo zuten. 1979n bigarren petrolio krisi bat egon zen. Petrolioa igotzearekin batera, krisi industrial bat ere gon zen.   80’ → KRISI INDUSTRIALA:    1- Inflazioa (prezioak etengabe igotzea.     2- Langabezia

Krisia ongizate gizartekoian estatuak ez ditu zergak jasotzen eta gehiago gastatzen du, langabezia areagotuz.  Krisitik ateratzeko neoliberalismoa ezarri zen


SOBIET BATASUNA (SESB) 1945-85

Stalinek II.W.W-an eta Gerra Hotzan (1948 arte) zehar diktadura gogor bat ezarri zuen; purgak, Gulag-ak, polizia politikoa etab, ezarri zituen. Honekin batera izua eta errepresioa zabaldu ziren. Diktadura honen ondorioz SESB herrialde indartsu bat bilakatu zen; gerrak irabazten zituen, armada sendo bat zuen eta bonba nuklearrak zituen.  Baina 1956ean NIKITA KHRUSCHEVek DESESTALINIZAZIOA bermatu zuen, Stallin kritikatzen zen, politika eta ekonomia askeagoa zen eta 60’ko hamarkaan bizi-giroa asko hobetu zen.  60’erdialderako partidu komunistako buruzagiak aldaketa hauen menpe zeuden eta KHRUSCHEV kendu zuten.   65’-70’ etik aurrera 81’eraino LEONID BREZNEVek inmobilismoa ezarri zuen, hau da, aldaketen aurkako politika. Honek krisi politiko eta ekonomiko bat ekarri zuen. 

------Politikan→ Diktadura zaharrak agintzen zuen eta gerontokrazia sustatu zen (aldaketen kontra egotea)---------Ekonomian→ Krisi larria egon zen ekoizpena jaitsi egin zelako eta SESB teknologikoki atzeratuta zegoelako.  SESBek dirutza handia gastatzen zuen bere armadan eta arma nuklearretan. 1970-89 artean Afganistaneko inbasioaren porrotaren ondoren krisia areagotu egin zen. 1985ean MIHAIL GORBACHEVek erreforma berri batzuk ezarri zituen.

SESB: BUKAERA

70’-80’ hamarkadetan SESB krisi larri eta handi batean sartu zen eta arrazoi nagusienak hauek izan ziren: Afganistaneko gerra 1979-1989) eta Chernovileko istripu nuklearra.

Egoera ekonomikoa→ ekoizpen txikia, produktibitate eskasa eta teknologia zaharkitua zegoen. Hala ere, armagintza nahiko sendoa zen.  Egoera politikoa→ Alderdi komunistaren diktadura nabarmentzen zen.

1985ean M. GORBATXOVek erreforma ugari egin zituen sistemari eusteko:   ----Erreforma ekonomikoak→ honen ondorioz, ekoizpena igo egin zen (nekazaritza eta industrian) produktibitatearekin batera.-----Erreforma politikoak→ GLASNOST-a nabarmendu zen, hau da, publikoarengan ez zen zentsuratzen errealitatea.

Hala ere, erreforma guzi hauek porrot egin zuten eta politikan protestak eta mugimendu independentistak egon ziren. Protestak ekialdeko Europan ere egon ziren. 1989an Berlingo harresia erori egin zen. Honekin batera Polonia protestatan zebilen eta SESB ahul geratu zen.1991n Estatu Kolpe saiakera bat egon zen, porrot egin zuen eta Gorbatxov-ek dimititu egin zuen. Gero SESB-ko errepublika desegin zen eta Gobernu Kapitalista ezarri zen. SESBek muga gerrak izan zituen inguruko hainbat herrrialdeekin. Azkenik, Armada eta Nuklearrak Boris Jeltsinek heredatu zituen. 


KAPITALISMOAREN IDEOLOGIA EKONOMIKOAK

Kapitalismoa XIX.Mendean sortu zen eta jabetza pribatuan oinarritzen zen. Liberalismo ekonomikoa→ Adam Smith, hontan oinarritzen zen: -------Merkatuak zuzentzen du ekonomia------Estatuak ez du ekonomian parte hartu behar.

1950-73→ Ongizate estatua nabarmendu eta gero krisia etortzen da eta estatuek ez dute dirurik.  80’ko hamarkadan neoliberalismoa ezarri zen (USA-n RONALD REAGAN-eK ETA UK-n MARGARET RONALD-ek)

Hontan oinarritzen zen:------Estatuak ekonomia libre bat eskaintzen zuen eta merkatua gailentzen zuen-------Zerga gutxiago ezartzen zaizkie aberatsei, enpresei…---------Ongizatea murriztu egiten da, laguntzak txikituz--------Pribazitatea ezar zitekeen enpresetan, hezkuntzan, osasunan…

TXINA (1949-2000)


1949n Txina komunista egiten da eta gerra zibila irabazten du. MAO ZENDONG zuten presidente eta SESBen eredua jarraitzen zuten. Txinak, SESBi jarraituz kolektibizazioa, planifikazioa eta industria astuna bultzatu zituen. 1953an, Stalin hiltzen denean Khrustxev jartzen da presidente eta erreforma batzuk egiten ditu (desestalinizazioa). Baina Mao, aldaketa hauen kontra zegoen. Beraz, SESBen etsai egiten da eta muga gerra bat egon zen bi herrialde hauen artean. Mao-k MAOISMOA ezarri zuen eta hontan oinarritzen zen→ iraultza erradikala, nekazaritzan oinarritua.

Iraultza hau areagotu egiten da:  EKONOMIA→ Industria sakabanatu nahi zuten lurraldean baina emaitza katastrofiko bat ekarri zuen: GOSEA.--------POLITIKA→ Iraultza kultural bat zabaldu zen herrialdean eta honekin batera izua areagotu egin zen. 

Guzti honek krisi larri bat sortu zuen, MAO hil zen arte 1976ean.

80’ hamarkadan, pragmatikoek boterea hartu zutenean Txina handitu eta modernizatu egin zen. Politikan alderdi komunistako diktadura gogorra mantendu zen. Ekonomia kapitalista areagotu zen→ Kanpoko inbertsioak eta jabetza pribatuak hazkunde ekonomikoa ekarri zuten. Guzti hau eta gero Txina MUNDUKO 2.POTENTZIA EKONOMIKOA BILAKATU ZEN.


ALEMANIA    →


Okupatuta eta banatuta zegoen. Mendebaldekoek(USA,FR,UK) elkartu eta mendebaldeko federala osatu(alemania federala). SESB-en erantzuna Berlingo blokeoa zen(berlin isolatuta geratu eta Zubi aereoa USA,UK (hegazkinez hiri oso bat hornitu. SESB galtzeile.

KOREA  →


Bitan banatuta zegoen: ipar korea(komunista) eta hego korea(kapitalista). Ipar koreak hego korea inbaditu zuen(MCARTHUR generala), Hego koreari lagundu, USAK ipar korea inbaditu zuen. SESB eta TXINAk ipar koreari lagundu zion baino hasieran bezela gelditu zen. Armistitziorekin bukatu zen, oraindik bi korea eta bi txina daude eta 38ª paraleloak banatzen ditu. Bloke barruan areagotu eta USA(antikomunismoa zabaldu “sorgin ehiza” MCARTHY senataria) eta SESB(antikapitalismo gogorra). 1949an SESBek bonba nuklearra zeukan. Ez zuen iñork irabazi, Korea bi zatitan banatu zen arren.

KUBA   →


1959-an Kuba iraultza izan zen (Fidel Castro, “Che” Guevara). Hasieran Nazionalista zen, baina USAren kontra jarri zen eta Kuba inbaditzen saiatu zen.Inbaditze plana CIA-k antolatu zuen “BADIA COCHINOS”, porrota ere izan zen. Horrela, Kuba komunista bilakatu zen, SESB-ren laguntzarekin batera. 1961-ean Misilen gertaeran, misil nuklearrak egon ziren Kuban. USA-k horren kontra, itsas blokeoa agindu zuten. Ia-ia gerra nuklearra piztu zen. Akordioa, KMRUSCHEV-J.F KENNEDY-ren artean izan zen. Alde batetik, SESB misilak kentzea, eta bestetik USA-k Kuba ez inbaditzea.

VIETNAM   
Indotxina(Vietnam, Laos, Cambodia) Frantziarra, IIWW ondoren, gerra bidez Independentzia lortu. Ipar Komunisten burua HO CHI MINH zen eta Hego kapitalistak(Sagan) USA-ren laguntza izan zuen. ‘60 ko hamarkadan, gerra bat egon zen(1963-73) Ipar Vietnam eta Hegoaldeko gerrilla Komunista (VIETCONE) (SESBek lagunduta) vs. Hego Vietnam eta USA-ko soldaduak. Gerra luzatu zen, USA-k iparraldea bonbardatu(SESB-en laguntzaz) eta Vietnamek segi gerran. USA-ren barruan gerraren kontrako jarrera egon zen eta 1973an BAKEA egon zen. 1976- an Ipar Vietnam-ek hegoa konkistatu zuen eta Indotxina osoa Komunista bihurtu zen. Vietnam, Laos eta Vanbodia gerran segi zuten. USAK galdu.


EUROPAR BATASUNA
IIWW (1939-45) Alemania vs. FR,BELGIKA,HERBEHERAK,ITALIA ezinikusia. 1945an Europa suntsituta zegoen eta iraultzaren beldurrez. USAK lagundu(Marshal plana). ‘50 Europa batzeko asmoa (gerrak ekidin eta elkartu indarra hartzeko eta ekonomia hobetzeko). Akordio bat egon zen, BENELUX Belgika,Nederlan(Herbehereak), Luxenburg elkartu (mugak ezabatu). Ikatza-altzairuaren akordioa egon zen: Benelux,FR,Mendebal Alemania, Italiak europar elkartea osatu zuten. Europar elkartea zabaldu zen,guztira 27 herrialde. Eurozona 2002 euroa sortu eta estatu batzuetan MAASTRICH-eko akordioa izenbatu zuten eta aurrerapausu handia izan zen. BREXIT 2020, UK Europatik irten.

SOBIET BATASUNA,SESB  →


Stalinen diktadura(1924-1953) ezarri zen ; IIWW 1939-45 urteetan eta gerra hotzan 1945. Diktadura pertsonal gogorra (purgak, gulag, polizia, politika) izua ezarri zuten eta errepresioa. SESB diktadura indartsuarekin gerra irabazi, armada sendoa eta bonba nuklearra. 1956.Urtean NIKITA KHRUSCHEV, desestalinizazioa Stalin kritikatu zuen. Politika eta ekonomia askeagoa zegoen, eta bizi giroa igo egin zen. 1960. Urtearen erdialdean, partidu(komunistako) buruzagiek aldaketeei beldur zeuden, KHRUSCHEV kendu zuten.

Inmobilismoa ezarri zen, aldaketen kontrako politika; hau da, krisi politikoa, krisi ekonomikoa. Politikan, diktadura zaharrak agintzen zuen “Gerontokrazia” (aldaketen kontra). Armada zaintzen zen (Dirutza gastatzen zen arma nuklearretan). 1979 eta 1989-an Afganistaneko inbasioaren porrota izan zen, horrek krisia areagotu zuen. 1985-ean MIHAIL GORBACHEV, erreformak egin zituen.

SESB-en BUKAERA  →


1985-1991 Gorbatxov-ek krisi politiko(gardentasuna GLASNOST) eta ekonomiko(PERESTROIKO modernizatu eta askeagoa estatutik) larria izan zuen. PORROT-a eduki zuten(tanke, hegazkin oso onak eta auto,bizikleta gutxi eta kaxkarrak). Erreformek eragina izan zuten: Europa ekialdean protestak areagotu ziren(polonia, eki alemania). 1989 an Berlingo harresia erori zen eta 1990an komunismoak atzera egin zuen. SESB-en protestak egon ziren, Nazionalistak(independentistak:baltikoan eta ukranian) eta ekonomikoak(egoera ekonomiko zaila). 1991.Urtean estatu kolpe saiakerak egon ziren, saiakerekin porrotak ere, gainera GORBATXOVEK dimititu egin zuen. SESB desegin egin zen, eta errepublika sortu zen, baita gobernu kapitalistak sortu ziren. 1991-an SESB-ek Errusian armada, nuklear oinordekoak jarri zituen. Baltikoan: Estonian, Letonian eta Lituanian; Eslaboan: Ukranian eta Belarusen; Kaukasoan: Georgian, Armenian eta Azerbaianen; eta azkenik Asian: Kazashen, Uzbekon, Tayikon, Turmenen eta Kirguisen. Asian muga gerrak egon ziren. Boris Jeltsin buru berria ezarri zen: Kapitalismoa defendatzen zuen. Hasieran Errusia oso ahula zen.

Entradas relacionadas: