Intzestua, Sexu Grina, Ezagutza eta Emozioak: Enkulturazioaren Ikuspegi Antropologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Intzestua Saihestea eta Tabua

Definizioak

- Intzestua: Gertuko ahaideen arteko sexu-harremanak edo ezkontzak.

- Intzestua Saihestea: Senide jakin batzuen arteko sexu harremanak eta ezkontzak sahiestea.

- Intzestuaren Tabua: Ahaide jakin batzuen arteko sexu-harremanak edo ezkontza galarazten duten kultura-arau sendoak.

Unibertsaltasuna eta Aldakortasuna

Intzestua saihestea unibertsala da, baina intzestuaren tabua ez. Gizarte batzuetan, intzestua hain pentsaezina da, ezen ez dela beharrezkoa debekatzea.

Azalpen Biologikoak

Intzestua saihesteko joera hurbileko ahaideen arteko endogamiak akats genetikoak sortzen dituelako ustean oinarritzen da. Hala ere, ez dago ebidentzia genetiko nahikorik azalpen hau baieztatzeko.

Azalpen Soziokulturalak

- Ezkontza-itunak: Intzestuaren tabuak hedadura txikiko elkarteen arteko itunak eratzeko sortu ziren.

- Familia Instituzioa: Intzestuaren tabua familia instituzio gisa iraunarazteko mekanismo bat da.

Haurtzaroko Etxekotasunari buruzko Hipotesiak

Familia berean hazitako anai-arrebek ez dutela elkarrenganako sexu-erakarpenik sentitzen joera biologiko baten ondorioz azaltzen da.

Elkarrekintzazko Ikuspegiak

Intzestuaren saihestea arrazoi ugariri zor zaio: itunak, aniztasun genetiko handiagoa, familiaren baitako rolei eta funtzioei eustea, etab.

Enkulturazioa eta Sexu Grina

Sexu Jokamoldearen Kodeak

Gizarte bakoitzak kodeen arabera neurri bateraino onartzen edo murrizten du sexualitatea.

Jokamolde Homosexuala

Beste gizarte batzuetako sexualitatea aztertzean, homosexualitateari heldu diote ikuspegi alderatzaile batetik.

Enkulturazioa eta Ezagutza

Psikologia antropologoek pentsatzeko prozesuak aztertu izan dituzte hainbat gizartetan. Gizaki guztiek dute denbora eta espazioa modu berean hautemateko sortzetiko gaitasuna, baina, jendeak, oso modu desberdinetara kontzeptualizatzen ditu denbora eta espazioa.

Enkulturazioa eta Emozioak

Psikologia antropologoek aztergai dituzten gaien artean enkulturazioak emozioen gainean zenbaterainoko eragina duen aipa dezakegu. Tristezia, haserrea, zoriona eta harridura kulturarteko oinarrizko emozioak dira.

Entradas relacionadas: