Interpretazio Ibilbide Gidatuak: Abantailak eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB
Interpretazio Ibilbide Gidatuak: Abantailak eta Ezaugarriak
Interpretazio-ibilbide gidatuak pertsona talde batek gidari edo interprete baten laguntzarekin egiten duen ibilbide bat da.
Ibilbide Gidatuen Abantailak
- Interprete batekin harreman pertsonala dago.
- Galderei erantzun diezaiekegu
- Bertaratutako kopurura egokitzen dira
- Publikoak baliabide hori egoki erabiltzen duela zaindu daiteke zuzenean.
Mugak
- Eraginkortasuna gidariaren gaitasunaren araberakoa izango da.
- Bisitaria ezin daiteke bere erritmoan joan.
- Eraginkorra izateko, gidari bakoitzeko gehienez ere 20 lagun izango dira.
Oinez, ibilgailu motordunetan eta motor gabeetan (zaldiz, bizikletaz, kanoaz, asto gainean, gamelu gainean, animaliek tiratutako gurdietan eta abar) egin daitezke. Bakoitzak bere abantailak eta bere eragozpenak izango ditu.
Ondarearen Interpretazioa: Mezua
Ezaugarriak
Interpretazioan MEZUAk ondorengo ezaugarriak eduki behar ditu funtsean:
- Xarma: bisitariaren arreta piztu eta eutsi egin behar dio horri.
- Mezu ulergarria: hitz errazak erabili behar dira, formulismorik gabe, ez zientziakoak.
- Egoari buruzko mezua (bisitariari lehen pertsonan aipamena egin): bisitariari aipamen zuzena egin behar dio. Ad.: “zuk, zuek dakizuen moduan...)
- Gidoi logikoa: ematen den informazioaren hurrenkera da. Aztertu beharreko 5 bost ideia baino gehiago ez eskaini euskarri berean, eta gidoia osatzen duten elementuak elkarren artean lotu.
- Ideia nagusia: interpretazio-esperientzia (ibilbide gidatua, erakusketa elkarreragilea, xenda autointerpretatua) baten ondoren publikoak gogoratu behar duena da. Esaldi erraz, labur eta osoa izan behar du, eta ideia bakarra jaso. (egunkari bateko titularraren antzekoa).
Egitura
Edozein interpretazio-mezuk modu antolatuan garatu behar du gaia, publikoari hori jaso ahal izatea erraztearren. Horretarako, sarrera bat, gorputz bat eta ondorio bat izatea komeni da.
Sarrera
- Entzuten edo irakurtzen jarraitzera bultzatu behar du, motibatu eta gaiari buruzko interesa piztu.
- Erakusketak jarraituko duen kontzeptu-eskema azaltzen du eta oinarrizko kontzeptuak argitzen ditu.
- Gaia aurkezten du.
Gorputza
- Gaia garatzen du
- Ideia nagusiak (5 edo gutxiago).
- Ideia nagusiak bata bestearen ondotik azaldu.
- Ideia nagusi desberdinen arteko trantsizioak erabili.
- Komunikazio-teknikak erabili: analogiak, konparazioak, metaforak, eta abar.
Ondorioa
- Gorputzaren forma logikotik sortzen da
- Gaia indartzen du.
- Publikoaren “eta zer?” horri erantzunak eskaintzen dizkio.
- Sarrerarekin ideia komunak gordetzen ditu.
- Publikoak aurkezpenaren eta ondorioaren arteko logika ikusi behar du.
- Amaiera faltsuak saihestu behar dira.