Inpresionismoa eta Neoinpresionismoa: Argiaren Bilakaera Pinturan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,69 KB
Neoinpresionismoa (Sarrera gisa, testuaren amaieran dago)
1860tik aurrera, helburu bakarra argia zen. 1847an, zenbait pintorek haien erakusketa egin zuten, eta kritiko batek, haien lanak erriidukulizatu nahian, “inpresio” hitza erabili zuen. Era horretan, izena eman zion pinturan sortzen ari zen mugimendu berriari.
Aitzindariak eta Eraginak
- Argia kolorez egindako ikutuen bitartez adieraz daiteke (Tiziano, Velázquez...).
- Paisaia ingelesak egiten zituzten (Constable, Turner…).
- Errealismo mugimendutik errealitatea aztertzeko ohitura hartu zuten.
- Japoniako estanpak modan zeuden Parisen. Bizitasuna, koloreak eta konposizioak oso gogoko zituzten.
- Argazkilaritzatik bat-batekotasuna hartzen dute.
- Argi artifizialak baldintzatuko zituen barruko konposizioak.
Ezaugarri Teknikoak
Inpresionistek teknika ederki menperatzen zuten. Ezaugarri komun batzuek bateratzen zituzten taldekideak, nahiz eta pintore bakoitzak berezko ezaugarriak ere izan.
- Koloreen teoria (Chevreul fisikaria):
- Oinarrizko koloreak hiru: horia, magenta eta urdina. Hauen binakako konbinaketak kolore osagarriak sortzen dituzte: laranja, bioleta eta berdea.
- Elkarketaren legea: Bi oinarrizko koloreen artean sorturikoa hirugarren oinarrizko kolorearen osagaia da: urdina + horia = berdea, eta osagaia gorria.
- Aldi bereko kontrastearen legea: Koloreek inguruan dituzten beste koloreetan eragina dute: hori kolore bera, horiagoa da gorriaren ondoan, berdearen ondoan baino.
- Itzalak irudikatzeko ez da kolore beltza erabiliko: beltza ez dago izadian. Itzalak koloreekin adierazten ziren. Horiaren itzala, bioletaz, adibidez.
- Pintzelkada askea eta azkarra: koadroak era azkar batean pintatu behar ziren, une bateko argitasuna jaso ahal izateko.
- Pintura aire librean egitea: zuzenean pintaturiko paisaiak.
- Argia: une bateko argia jaso nahi dute.
- Baikor eta itxaropentsu.
- Artisten arteko erlazioa oso garrantzitsua.
Pintore Inpresionistak
Édouard Manet (1832-1883)
Errealismoaren eta inpresionismoaren bitartekaria da; Espainiara asko bidaiatu zuen, eta hortik Goya eta Velázquezen eragin nabarmena jaso zuen.
Lan Nagusiak:
- Le déjeuner sur l’herbe: Bi gizonezko (jantzita) eta bi emakumezko (biluzik), uda eguzkitsuan, ibai bazterrean. 1861ean pintatu zuen, planteamendu berri bat azalduz. Gaia Giorgonek landu bazuen ere, argia desberdina da. Koadroa errefusatua izan zen, eta “Salon des Refusés”-en aurkeztu zuen, bertan Monet ezagutuz.
- Olympia
- Folies-Bergèreko taberna
Claude Monet (1840-1926)
Inpresionismoaren eredua. Batzuetan serieak egiten zituen, argitasuna, argi-zirrarak eta koloreak ezberdinduz, zientzialari batek bezala. Argi-efektuak landu nahi ditu; eguna, eguraldiaren arabera aldatzen delako.
Lan Nagusiak:
- Rouengo katedrala (seriea): Koloreak aldatuz.
- Saint-Lazare tren geltokia (seriea): Toki beretik koadro desberdinak eginez, argi-efektua lortzeko.
- Ninfeak: Azken obrak. Errekaren gainean egoten diren nenufarrek eta ertzeko landareen formek lasaitasuna transmititzen dute.
- Inpresioa. Eguzkia irteten.
- Argenteuil-eko erregatak: Ur gaineko efektu aldakorra landu zuen.
Auguste Renoir (1841-1919)
Giza figurek garrantzia dute, baina teknika eta argiaren trataera guztiz inpresionistak dira. Hala ere, beltza erabiltzen jarraitzen du. Pariseko bizimodu alaia irudikatzen du.
Lan Nagusiak:
- Moulin de la Galette: Dantzalekua. Bankuaren perspektiba diagonala, erdiko hirukotea, argi-jokoak zuhaitzekin, emakumeen aurpegi berdinak, koadro irekia.
- Arraunlariak
Edgar Degas (1834-1917)
Oso intimista zen, eta guztietan desberdinena. Aire libreko paisaiak baino, nahiago ditu argi artifizialeko barneko eszenak. Lanak oso ongi pentsatuak daude, konposizio landuarekin, ikuspuntu originalekin eta jarrera anitzekin.
Lan Nagusiak:
- Dantzariak: Dantzari guztiak desberdinak, konposizioa L bat, 1973, barneko argitasuna oso xumea.
- Zaldi lasterketak: Lehen etapa, mugimendua eta abiadura erakusteko.
- Emakumeak: Lanean, nekea (gai sozialak). Biluziak, postei teknika, kolore bizi ugari.
- Absenta: 1879an, absenta edari ohikoa, L konposizioa, gai soziala, argi artifiziala (gaua), neka, gaueko emakumea, tipo bohemioa, azterketa psikologikoa, bakardadea.
Alfred Sisley (1839-1899)
Jatorriz ingelesa da. Eguraldi eta fenomeno atmosferikoen pintorea da, Pissarro bezala, pintore lirikoena.
Lanak: "Louvenciennes elurretan".
Beste artista batzuk: Camille Pissarro, Berthe Morisot.
Neoinpresionismoa
Argiaren trataerari kutsu zientifikoa eman nahi zioten:
- Puntillismoa: Puntuekin, pixelatuta, pintatu.
- Dibisionismoa: Marratxoetan pintatu.
Pintore Neoinpresionistak
Georges Seurat (1859-1891)
Kolore asko erabiltzen ditu, ikuslearen begiak nahastuz eta konbinatuz, inpresioa jasoz. Tinko eszenak eta kankanak oso gustuko zituen.
Lanak: "Grande Jatte irlan igeri arratsaldean": Pixelatua balego bezala, forma geometrikoak eta bolumen handikoak darabiltza, puntillismoa.
Paul Signac (1863-1935)
Seuraten ikaslea izan zen. Puntuak bai, baina dibisionismoa sortu zuen. Portuko eta Sena inguruko eszenetako gaiak ziren bere gai gustukoenak.