Inpresioak eta ideiak motak hume

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,25 KB

RENÉ DESCARTES

ENPIRISMOA


Enpirismoa
XVII. -XVII. Mendeetan Bretainia handian bereziki garatu zen filosofia-korrontea izan zen. Locke, Berkeley eta Hume dira egile aipagarrienak.


Enpirismoa, Lockerengandik Humerenganaino:

JOHN LOCKE


:

Hautematen edo ezagutzen dugun guztia, nola sentipena hala noziorik abstraktuena, ideia da Lockerentzat. Ez dugu ezagutzaren ideietatik kanpo dagoen errealitatea. Era berean, gure ideiak kanpo-erreaLitate horren errepresentazioak dira. Lockek bi eratako ideia bereizten ditu:
ideia bakunak eta ideia konplexuak.

  • Ideia bakunak: Ideia bakun batzuk sentipenetik heltzen zaizkio gogamenari; beste batzuk gogoetatik.

  • Ideia konplexuak: Gogamenak ideia konplexuak lantzen ditu ideia bakunak hartuz eta konbinatuz.

  • Substantzia-ideiak: Har dezagun adibidez sagar bat: kolorea, biribiltasuna, pisua, usaina, gogortasuna… Ezaugarri horiek ez dira sagarra, sagarraren ezaugarriak baizik.

GEORGE BERKELEY


:

Bere buruari hau galdetu: Nola egon gaitezke ziur kanpoko munduaren existentziaz? Kanpoko mundua ezagutzen ez badugu, nola esan daiteke ideiak haren errepresentazioak direla? Berkleyk koherentziarik eza leporatzen dio Lockeren teoriari: ideiak kanpoko munduaren errepresentazioak direla esateko, bi-biak, ideiak eta kanpoko mundu, ezagutu beharko lirateke.

DAVID HUME


:

Lockek bezala, Humek ere esperientziatik eratorrarazten ditu gogamenaren eduki guztiak. Humek pertzepzioak erabiltzen du gogamenaren edukiak izendatzeko. Pertzepzioak bi taldetan banatzen dira:


  • Inpresioak: Esperientziaren datu arartegabekoak zentzumenen bidezko pertzepzio sentikorrak dira.

  • Ideiak: Adimenean edo arrazoimenean ditugun inpresioen kopiak edo irudi gutxituak dira. Zaldi bat ikusten ari garenean eta begiak itxita hura arrazoimenean dugunean, bi kasuotan zaldia ari gara hautematen eta ezagutzen,  nahiz eta desberdintasuna agerikoa den: zaldiaren inpresioa askoz biziagoa da adimenean zaldiari buruz dugun ideia baino.

Entradas relacionadas: