Inperio Kolonialak eta Deskolonizazioa: Faktoreak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,08 KB
Inperio Kolonialak eta Inperialismoaren Aroa (1870-1914)
Inperialismoaren Ezaugarriak
- Industrializazioaren ondorioz, Europako potentzia nagusiek hazkunde eta garapen ekonomiko ikaragarria izan zuten.
- Europako potentziek inperio kolonialak eratu zituzten Afrikan eta Asian:
- Ustiapen politiko eta ekonomiko sistematikoa.
- Kontrol politiko eta ekonomiko zuzena.
Britainia Handiaren Inperioa
- Munduko inperiorik handiena eta heterogeneoa.
- Ezaugarri komun bakarra: britainiar metropoliaren mendekoa izatea.
- Kolonia motak:
- Populatze-koloniak: Emigrazio zuriko koloniak (Kanada, Australia…). Autogobernu-eskubidea zuten.
- Kolonia zaharrak: Karibe aldean sail handiak landatzeko zituzten lurraldeak (Jamaika, Bahamak…).
- India: Inperioaren koloniarik estimatuena, arrazoi politiko eta ekonomikoengatik (lehengai aberatsak: kotoia, tea…).
Kolonia Geoestrategiko Garrantzitsuenak
- Mediterraneoan: Gibraltar, Malta, Txipre.
- Ekialdeko Afrikaren inguruan eta Indiako Ozeanoan: Adén, Persiako Golkoko protektoratuak, Maurizio uharteak…
- Asiako Ekialdean: Singapur, Hong Kong…
- Afrika: Lurmutur Hiria eta Kairo lotu zituzten.
- Ekialde Hurbilean: Palestina, Irak, Transjordania…
Frantziaren Inperioa
- Ameriketako azukre landaketarako kolonia zaharrak (Guadalupe, Martinika, Guyana).
- XIX. mendean bereganatutako lurraldeak:
- Magreb: Aljeria, Tunisia, Maroko.
- Mendebaldeko Afrika tropikala: Kongo, Sudan…
- Indotxina: Kanputxea, Annam eta Tonkin protektoratuak. (Indotxinar Batasuna, 1887).
Beste Potentzia Kolonialak
- Herbehereen Inperioa
- Indonesiako artxipielagoan zentratua.
- Aro Berrian: Ekialdeko Indietako Konpainiaren bidez garatua.
- Belgikar Inperioa
- Kongo: Leopoldo II.aren jabego pribatua izan zen hasieran.
- 1908an Belgikako Estatuaren kolonia bihurtu zen.
- Portugalen Inperioa
- Zaharrena eta iraunkorrena.
- Brasil galdu zuen XIX. mende-hasieran.
- Mozanbike eta Angola (Afrikan, XIX. mende bukaeran).
- Alemaniaren Inperioa
- Inperio txikiena.
- XIX. mendearen bukaeran hasi zen koloniak bereganatzen.
- Lehen Mundu Gerraren ondorioz, kolonia guztiak galdu zituen.
Deskolonizazioaren Faktoreak
II. Mundu Gerraren ondoren hasi ziren koloniak galtzen Asian eta Afrikan.
Faktore Orokorrak
- Kanpoko faktoreak: Nazioarteko egoerarekin zerikusia duten faktoreak.
- Barneko faktoreak: Kolonizaturiko herrialdeetako bilakaerarekin erlazioa dutenak.
Kanpoko Faktoreak: II. Mundu Gerra eta Nazioarteko Jarrera
- II. Mundu Gerraren ondorioak: Gatazkak Europako potentzia kolonialistak ahuldu zituen arlo ekonomikoan eta militarrean.
- Adibidez: Japoniak holandarrak eta frantziarrak kanporatu zituen Indotxinatik eta Indonesiatik. Gerra amaitutakoan ezin izan zituzten koloniak berrezkuratu.
- India: Gerraren ostean metropoliak independentzia onartuko zuela agindu zuen.
- Kolonietako soldaduak metropolietako armadetan.
- Atlantikoko Gutuna (1941): Hirugarren printzipioak herrialde guztiek beren gobernatzeko modua aukeratzeko eskubidea aldarrikatzen zuen.
- II. Mundu Gerrak Europako hondamendia, porrota eta balio krisia adierazten zuen.
- II. Mundu Gerraren ondoren sortutako nazioarteko sisteman ez zegoen lekurik europar kolonialismoarentzat:
- Sobietar Batasuna (SESB): Koloniak kapitalismo inperialistaren ondorioa zirela uste zuen.
- Estatu Batuak (AEB): Kolonialismoa kaltegarria zen AEBen interes ekonomikoetarako.
- Nazio Batuen Erakundea (NBE): Deskolonizazioaren alde agertu zen.
Deskolonizazioaren Ondorioak eta Lerrokatu Gabeko Mugimendua
- Mundu bipolarrean estatu berriak jaio ziren.
- Gerra Hotzak eragin handia izan zuen deskolonizazioan.
- Alternatiba kolektiboa: Neutraltasuna (Mundu komunistarekin edo kapitalistarekin ez lerrokatzea).
Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren Gertaerak
- Bandungeko Konferentzia (1955)
- Ez lerrokatzearen aldeko jarrera kolektiboa.
- Kolonialismoaren edo neokolonialismoaren salaketa.
- Estatu berrien arteko elkartasuna nazioartean.
- Azpigarapena gainditzeko neurriak hartu beharra.
- Belgradoko Konferentzia (1961)
- Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua sortu zen.
- Lider nagusiak:
- Nehru (India)
- Nasser (Egipto)
- Sukarno (Indonesia)
- Tito (Jugoslavia)