Inperialismoa: Zergatiak, Hedapena eta Kolonia Motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Inperialismoaren Zergatiak

Inperialismoa estatu batek beste lurralde batean ezartzen duen kontrol politiko eta ekonomikoa da.

Zergatiak

  1. Demografikoak: Europako hazkunde demografiko handia eta medikuntzan izandako aurrerapenak.
  2. Ekonomikoak: Inbertitzeko lurralde berriak bilatzea, lehengaiak lortzea, potentzien produktuak merkatu berrietan kokatu eta eskulan merkea eskuratzea.
  3. Politikoak: Nazionalismoa. Koloniak izateak prestigioa ematen zion nazio bati.
  4. Zientifikoak eta teknikoak: Kontrol militarra, ikasketa geofisiko eta geologikoak. Elkarte geografikoen lana eta esplorazioa.
  5. Ideologikoak: Arrazakeria eta mendebaldeko zibilizazioa nagusia zelako ustea, eta bere lorpenak beste kontinentetara eraman behar zituela.

Hedapen Koloniala 1914ra Arte

Kolonia bat sortzeko prozesuaren lehen urratsa okupazio militarra izaten zen, eta prozesu hura kanpaina, oro har, laburretan burutzen zuten. Indar militar handiagoa zutenez, aise menderatzen zuten kolonizatu nahi zuten tokiko biztanleen erresistentzia. Kolonia bat sortzeko, ezinbestekoa zen lurraldean presentzia militarra izatea eta gainerako estatuei horren berri ematea.

Metropolia eta Koloniak

Metropolia: Kolonia bat edo batzuk dituen estatua da. Koloniek, metropoliarekin, produktu industrialak eta lehengaiak trukatzen zituzten.

Kolonia Motak

Merkataritza KoloniakAgindupeko Eremuak

Merkataritza koloniak kostaldean sortu ohi ziren, kokaleku egokian izaten zituzten portuak. Ez zuten izaten lurralde hedadura handia. Esportazioak eta lehengaien trukea ziren haien xedeak, eta itsasontziak ikatzez hornitzeko portu gisa ziharduten.

Adibidez: Portugalek Indian sortutako koloniak, Txinako kostaldean sortutakoak, Malta eta Gibraltar.

Formula kolonial hau britainiarrek soilik baliatu zuten. Metropolitik emigratutako biztanleak kokatzen zituzten lurralde haietan, populazio txikikoak eta klima onekoak zirelako. Europako biztanleria zen haietan nagusi, autonomia handia zuten eta metropolikoen tankerako erakundeen bidez gobernatzen ziren (parlamentuen bidez, esaterako).

Adibidez: Kanada, Australia eta Zeelanda Berria.

ProtektoratuakUstiapen Koloniak

Biztanleria indigenak zuen gehiengoa, eta tokiko agintariak zeuden gobernuan.

Adibidez: Maroko eta Egipto.

Ustiapen edo asimilazio kolonietan, biztanleria indigena zen nagusi. Ez zuten autonomiarik, eta gobernadore batek administratzen zituen, metropoliko militar, funtzionario eta merkatari talde txiki baten laguntzaz.

Kolonietako Lehia

Kolonietako lehiak 1870etik aurrera jo zuen goia, Afrikan eta Asian koloniak sortzeko norgehiagoka jardun zuten potentzia handiek. Lehia horretan aritu ziren Erresuma Batua eta Frantzia, Errusia, Alemania, Italia, Belgika, Espainia, Portugal, Herbehereak, Estatu Batuak eta Japonia. Hainbat gatazka sortu ziren, eta horrek herrialdeen arteko areriotasuna ekarri zuen.

Entradas relacionadas: