Inperialismoa XIX. Mendean: Hedapena, Gatazkak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,81 KB
Inperio Kolonial Handiak (1870-etik Aurrera)
1870etik aurrera, Europako potentziek lurralde horien kontrola hartu zuten:
Afrika
XIX. mendearen hasieran, kostaldeko faktoriak eta kolonia txikiak zeuden europarren menpe. XIX. mendearen erdirako, esploratzailez eta misiolariz bete zen Afrika.
1870etik aurrera, Europako potentziek kontinentea armaz hartzeari ekin zioten:
- Frantzia (FR): Afrika iparraldea menderatu zuen: Maroko, Tunisia.
- Sudan: Britainia Handiaren (B.H.) eremua.
Kongo Belgikarra Europako potentzien arteko gatazka-eremua bilakatu zen.
Berlingo Nazioarteko Konferentzia (1885)
1885ean, Bismarck kantziler alemaniarrak Nazioarteko Konferentzia deitu zuen Berlinen. Europako 14 herrialdek parte hartu zuten. Helburua Afrikako hedapen koloniala antolatzea zen. Afrikako lurraldeak hartzeko oinarriak ezarri zituzten. Horren ondorioz, borroka ugari sortu ziren inperioen artean.
Asia eta Ozeania
XIX. mendean europarrak, errusiarrak, AEBetakoak eta japoniarrak barneratu ziren:
- Britainia Handia (B.H.): India, Koroaren harribitxia deiturikoa.
- Frantzia (FR): Indotxina.
- Errusiako Inperioa: Siberiarantz, Persiarantz, Afganistanerantz eta Tibeterantz hedatu zen. Txinarekin lurralde-gatazkak izan zituen, eta Errusia-Japonia gerrak gertatu ziren.
Txinaren Egoera
Txina kolonizatu gabe zegoen. Europarrek merkataritza-gune batzuk ezartzea lortu zuten, eta horrek Opioaren Gerrak sortu zituen (1839-1842 eta 1856-1860). Txinan mugimendu nazionalista handiak sortu ziren.
Ozeania
Holandarrek Indonesia hartu zuten, eta B.H.-k Australia eta Zeelanda Berria.
Estatu Batuen Inperialismoa
XIX. mendearen bukaeran, AEBek ekonomia-hazkunde handia izan zuten. Ideologia-oinarri batzuk erabili zituzten inperialismoa arrazoitzeko:
- Darwinismo Soziala: AEBek gogor borrokatu beharko zutela beste nazioen aurka, nazioarteko testuinguruan bizirik irauteko.
- Monroe Doktrina: Interesak defendatzeko erabilia. Europak ez du AEBetan ezertarako eskua sartu behar; beraz, “Amerika amerikarrentzat” da.
AEBek ez zituzten lurraldeak konkistatu, baina herrialdeak AEBen interes ekonomikoen mendean jartzen zituzten. Adibidez, Karibea, Amerika erdialdea eta hegoaldea, eta Errusiari Alaska erosi zioten.
Japoniako Hedapen Inperialista
1876an Koreako penintsulan esku hartu zuen. Txinako Mantxuria penintsulatik hedatzen hasi zen. Errusiari gerra deklaratu zion eta interes kolonialengatik irabazi egin zion.
Herri Kolonizatuetan Sortutako Ondorioak
Ondorio Ekonomikoak
Indigenei lurrak kendu eta kolonizatzaileen esku geratu ziren. Betiko laboreen ordez, monolaborantza estentsibora bideratutako sailak ezarri ziren, metropoliaren beharren arabera. Bertakoen egoerak okerrera egin zuen.
Ondorio Demografikoak
Txerto berriak, ospitaleak eta higiene-neurriak ezarri ziren, eta horrek hilkortasun-tasa murriztu zuen. Biztanleria handitzea ekarri zuen, eta biztanleriaren eta baliabideen arteko oreka hautsi zen.
Gizarte-Egituraren Ondorioak
Tribuen bizitzaren antolaketa eta ordura arteko gizarte-hierarkia sistema hautsi zituzten. Unitate etnikoak artifizialki zatitu ziren, eta etniak hausteaz gain, elkarren kontra zeuden taldeak elkarrekin bizitzera behartu zituzten.
Kultura Ondorioak
Bertako kulturak ahozko tradizioan oinarritzen ziren, baina Mendebaldeko kultura ezarri zen: Europako hizkuntzak, sinesmenak eta bizimoduak. Kristautasuna zabaldu zen Afrikan. Asiako zibilizazio batzuek hobeto aurre egin zieten.