Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,04 KB

1. Inperialismoaren Arrazoiak

  • Ekonomikoak:
    • Industriako produktuak herrialde kolonializatuetan saltzeko.
    • Lehengaiak merke erosteko.
    • Europako dirua kolonietan inbertitzeko.
  • Demografikoak:
    • Europan biztanle gehiago zeuden lanpostu baino. Ondorioz, koloniak beharrezkoak ziren langabetuak bidaltzeko.
  • Politikoak:
    • Europako mugak egonkor zeuden. Ondorioz, zabaltzeko aukera bakarra Europatik kanpo zegoen.
    • Koloniak izateak nazioartean prestigioa ematen zuen.
    • Kolonialismoa herrialde barruko arazoak bigarren mailan uzteko erabiltzen zen.
  • Ideologikoak:
    • Gizarte talde batek kristautasuna mundu osora zabaldu nahi zuen.
    • Gizarte talde batek, arrazismoan oinarrituta, Europako etniaren nagusitasuna finkatu nahi zuen.

2. Esplorazioa, Konkista eta Kolonien Antolaketa

Asia eta Afrikako barrualdeak ezezagunak ziren. Orduan, esplorazioak antolatu zituzten eremu horiek ezagutzeko. Esplorazioen ondoren, lurralde hori oso erraz konkistatzen zuten, teknologia aurreratuagoa zutelako.

Kolonien Antolaketa

Bi motatako koloniak zeuden:

  1. Esplotaziorako Koloniak: Lurraldea ustiatzeko erabiltzen zuten. Nekazaritzako produktuak landatzeko (kafea, kakaoa, tabakoa) eta mineralak hartzeko (urrea, zilarra, ikatza). Lurralde horiek metropoliek antolatzen zituzten, Europako norbait agintari izendatuz, eta honek ekonomiaren kontrol osoa zeukan.
  2. Populatzeko Koloniak: Europako gehiegizko biztanleria bidaltzeko erabiltzen ziren, klima oneko eremuak ziren. Eremu hauei autonomia handia ematen zitzaien, interes ekonomiko zuzenik ez zutelako.

3. Munduaren Banaketa Koloniala

Afrikan

  • 30 urtetan kolonizatu zen.
  • Borrokak ez izateko, Afrika banatzeko orduan Berlingo Biltzarra sortu zen 1885. urtean.

Asian

  • Zati handi bat okupatu zuten (Europa, AEB, Errusia).
  • Txinak, Opioaren Gerraren ondorioz, kostaldeko lurrak galdu zituen.

Inperio Nagusiak

Britainia Handiaren Inperioa

Inperio kolonialik handienaren jabe zen: 33 milioi km² eta 450 milioi biztanle. Afrikan, britainiarrek inperio jarraitu bat eratu nahi zuten, Egiptotik Hego Afrikara. India izan zen Britainia Handiaren kolonia nagusia.

Frantziako Inperioa

Bigarren kolonizatzaile handiena izan zen: 11 milioi km² eta 95 milioi biztanlerekin. Frantziak Afrikako lurralde zabal bat okupatu nahi zuen, Itsaso Gorritik Ozeano Atlantikora. Proiektu horrek talka egin zuen Britainia Handiak Sudanekin zituen interesekin. Frantziarrak Kotxintxinan egon ziren eta Indotxina Frantsesa eratu zuten.

Europako Beste Inperio Batzuk

  • Belgika: Kongo.
  • Holanda: Indonesia.
  • Portugal: Mozanbike, Angola.
  • Espainia: Maroko iparraldea, Sahara, Ekuatore Ginea.
  • Alemania: Tanganyika (Tanzania).
  • Italia: Libia.
  • Errusia: Asian zehar hedatu zen Turkestandik Mantxuriarantz.

Europatik Kanpokoak

  • AEB: Ozeano Barerantz zabaldu ziren. Espainiarrak Filipinetatik, Kubatik eta Puerto Ricotik bota zituzten, eta Panamako zerrenda bat, Dominikar Errepublika eta Nikaragua bereganatu zituzten.

4. Kolonizazioaren Ondorioak

  1. Mugak Europako herrialdeek finkatu zituzten. Muga artifizial horiek arazoak sortu zituzten.
  2. Basoak moztu ziren, ustiapenerako produktuak landatzeko.
  3. Azpiegiturak eta hiriak sortu ziren.
  4. Biztanleriaren hazkundea gertatu zen, eta horrek elikadura arazoak sortu zituen.
  5. Akulturazio prozesua: Europako ohiturak, hizkuntza eta erlijioa inposatu ziren, bertakoak galduz.
  6. Gizarte banaketa: Europarrak aberatsak ziren, eta indigenak bigarren mailako herritarrak.
  7. Oinarrizko elikagaien ekoizpena gutxitu zen, gosea zabalduz.
  8. Artisautza desagertu zen, Europako produktu industrialak hobeak eta merkeak zirelako.

5. Europako Egoera Politikoa (XX. Mendea)

Europako herrialdeak bi zatitan banatzen ziren:

  • Herrialde Demokratikoak: Konstituzioan eta parlamentuan oinarritu ziren. Ongizate estatuak ziren, hezkuntzan eta osasunean finkatzen zirenak. Adibidez: Frantzia, Ingalaterra.
  • Demokraziak Pisu Gutxi Zuten Herrialdeak: Ekonomia atzeratuta zegoen. Hauteskundeak zeuden, baina iruzurra nagusi zen, eta nobleek botere handia zeukaten. Adibidez: Alemania, Espainia, Italia.

5.1. Bake Armatua eta Blokeen Sorkuntza

Alemania: 1870. urtean Alsazia eta Lorrena okupatu zituen, Frantziarekin gatazka sortuz. 1890. urtean Gilen II.a tronura igo zen. Alemaniak kanpo politika berriari ekin zion, munduan nagusi izateko asmoz.

  • Alemaniak Errusiarekiko aliantza hautsi, eta Austria-Hungaria eta Italiarekin Aliantza Hirukoitza sinatu zuen.
  • Alemania Britainia Handia kontinentetik bakartzen saiatu zen.
  • Frantziak, Alemaniaren aurka nahi zuen errebantxa Alsazia eta Lorrenaren gatazkagatik. Frantzia Alemaniako armada ahaltsuaren beldur zen. Orduan, Errusia eta Britainia Handiarekin itun bat sinatu zuten, Entente Hirukoitza izenekoa.

6. Lehen Mundu Gerraren Aurrekariak

Inperialismoak eta nazionalismoak eragindako gatazkak nabarmendu behar dira, baita Europako herrialde batzuen xede nazionalistak ere. Nazioarteko hainbat krisik gerra bidean jarri zituzten herrialdeak:

  • Marokoko Krisi Kolonialak (1905-1911): Alemaniak aukera ikusi zuen bere kolonia-lurraldeak zabaltzeko, bai eta Frantzia eta Britainia Handiari nagusitzeko ere.
  • Balkanetako Gatazka: Austria-Hungariako Inperioa Bosnia-Herzegovinaz jabetu izanak gatazka areagotu zuen, nazioarteko giroa ederki tenkatuz. Turkiar Inperioa gainbeheran zegoen, eta nekez eusten zien Europa aldeko lurraldeei. Urte gutxitan, Balkanetan bi gerra piztu ziren, egoera gaiztotuz.

6.2. Gerraren Piztea (1914)

1914. urtean, Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa (Franz Ferdinand) Serbian hil zuten (gizon ezezagun batek). Austriak Serbiari hilketa bultzatu izana leporatu zion eta ultimatuma eman zion. Serbiak ez zuen onartu, eta ondorioz gerra piztu zen.

  • Gerra horretan, Frantzia, Errusia eta Britainia Handia Serbiaren aliatu bihurtu ziren.
  • Alemania eta Italia Austriaren aliatuak bihurtu ziren.

7. Lehen Mundu Gerraren Ondorioak

Gerraren Bilakaera Laburra

  • Entente Hirukoitzak irabazi zuen.
  • Italia bandoz aldatu zen.
  • Errusia gerratik atera zen.
  • AEB Entente Hirukoitzean sartu zen.

Bake Itunak

1919an bake baldintzak ezartzeko konferentzia bat egon zen. Han Versaillesko Ituna hitzartu zen, non Alemaniari zigor gogorrak ezarri zitzaizkion:

  • Europako lur asko galdu zituen.
  • Desmilitarizatu egin zen.
  • Zigor ekonomiko handiak jasan zituen.

Europako Mapa Berria

  1. Austria-Hungaria desegin zen, eta Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia bilakatu ziren.
  2. Turkia desegin zen, eta Siria, Libano, Palestina, Irak eta Iran sortu ziren (Britainiar eta Frantziar kolonien menpe geratu ziren).
  3. Errusia desegin zen, eta Polonia, Errumania, Finlandia, Estonia, Letonia eta Lituania sortu ziren.

Galera Demografiko eta Ekonomikoak

  • 10 milioi pertsona hil ziren.
  • Material galera handiak (hiriak, fabrikak, azpiegiturak).
  • Herrialde neutralek ekonomia hobetu zuten (AEB asko garatu zen).

Nazioen Elkartea

Europan borroka gehiago ez egoteko sortu zen, baina elkarteak porrot egin zuen, herrialde batzuk (AEB, Alemania, Italia) ez zirelako sartu edo alde egin zutelako.

Entradas relacionadas: