Inperialismoa eta Kolonialismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB

INPERIALISMOA: herrialde batek beste batzuk mendean hartzea. Konkistatzen duen herrialdea metropolia da, eta konkistatutako lurraldeak, koloniak. Inperialismoa ez zen fenomeno berria, Antzinaroan ere inperio handiak izan ziren. XIX. mendeko hedapen inperialistak beste protagonista batzuk izan zituen: Britainia Handia eta Frantzia izan ziren potentzia kolonial garrantzitsuenak, baina Europako beste herrialde batzuek eta Europaz kanpoko batzuek ere inperioak sortu zituzten. 1800. urtean munduko lurraldeen %35 Europaren eta Estatu Batuen mende zeuden; 1914. urtean, portzentaje hori %84koa zen.

FAKTOREAK

Potentzia handiek hainbat motatako arrazoiak izan zituzten hedatzeko:

  • Faktore Ekonomikoak: baliabideak lortzeko, merkatua zabaltzeko eta kapitalak inbertitzeko.
  • Faktore Politikoak: toki estrategikoen (kanalak, itsasarteak...) kontrola eta prestigioa handitzeko.
  • Faktore Demografikoak: Biztanleria hazkundearen ondorioz, kolonietara emigratu zuten.
  • Faktore Ideologikoak: Teoria arrazistak (koloniak "zibilizatu" beharra), erlijio kristaua zabaltzea eta jakinmin zientifikoa (geografia elkarteak).

INPERIO HANDIAK

Konkista Prozesua

XIX. mendearen hasieran, kolonizatzeari ekin zioten: Ingalaterrak eta Frantziak Aljeria konkistatzen hasi ziren. 1870etik aurrera, prozesua bizkortu egin zen. XX. mendearen hasieran, hedapen inperialista bukatu zen. Afrikan, bi estatu independente baino ez ziren geratzen: Etiopia eta Liberia. Asian, berriz, konkistatu gabeko inperio handiak geratzen ziren, baina mendebaldarrek gero eta gehiago kontrolatzen zituzten. Ozeania britainiarren menpe geratu zen.

Inperio Nagusiak

Britainiar Inperioa izan zen handiena. Viktoria I.aren erreinaldian izan zen inperioaren goreneko aldia. Frantziako Inperioa izan zen bigarren potentzia garrantzitsuena. Afrikaren iparraldeko lurrak okupatu zituen eta, Asian, Indotxinakoak. Beste herrialde batzuek inperio txikiagoak zituzten. Adibidez, Belgikako Inperioak Kongo zuen mendean; Alemaniako Inperioa Afrikako hegoaldean hedatu zen; eta Italiako Inperioak Tripoli, Eritrea eta Somalia okupatu zituen Afrikan. Errusiaren kasua berezia izan zen: Siberia okupatu zuen eta bere mugak hegoalderantz hedatu zituen, Indiarekin muga egiteraino.

HEDAPEN ZONALDEAK

Siberia

Errusiar Inperioa XVII. mendean hasi zen Asiako Siberian barrena hedatzen, eta XIX. mendearen hasieran Ozeano Bareraino iritsi zen. XIX. mendean Errusiak Turkestan ere mendean hartu zuen eta Britainiar Inperioaren mugetaraino iritsi zen, hau da, Indiaraino. 1860. urte inguruan, Errusiak Txinako itsaso epelerako irteera lortu zuen. Kolonizazioak benetako indarra Errusiatik Siberiara 5 milioi migratzaile joan zirenean izan zuen.

Ipar Amerika

AEB mendebalderantz hedatu zen 50 estatu osatu arte. Kalifornia 1848an sartu zen eta Alaska 1867. urtean hartu zuten. Geroago, Hawaii uharteak. Horrela gaur egungo berrogeita hamar estatuak eratu ziren.

Afrika

Afrika ez zen antolaketa eta tradizio politikorik gabeko tribu basatien multzoa europarrek konkistatu zutenean. 1880. urtean baino lehen, europarrek inperio kolonial zaharretako jabetza batzuk baino ez zituzten kostaldean, hala nola, Portugalen faktoriak, Britainia Handia eta holandarrak Afrikaren hegoaldean. XIX. mendean, europarrek kostaldearen zati batzuk baino ez zituzten, baina amaieran Afrika guztia (salbuespenak: Abisinia eta Liberia) konkistatu zuten.

Asia eta Ozeania

Asian, aurretik egitura politiko indartsuagoak (Txina, Japonia...) eta beste lur batzuk europarren (Portugal, Espainia...) esku zeuden. India Erresuma Batuak hartu zuen, XVIII. mendetik bere menpe zegoen. 1857ko Zipaioen Matxinadaren ondoren, Britainia Handiko gobernuak Indiako administrazioa zuzenean bere gain hartu zuen. Ozeanian, Britainia Handiak Australia eta Zeelanda Berria kolonizatu zituen. Frantzia XIX. mendean sartu zen Asian; prozesua Kotxintxinan hasi zen. Txina Asiako inperiorik handiena zen eta antolaketa politiko sendoa zuen. Opioaren Gerra, hau da, Txinak tea Erresuma Batuari eta trukean Erresuma Batuak opioa ematen zion. Opioari trabak jarri zizkionean, gerra piztu zen eta Britainia Handiak irabazi zuen. Hong Kong britainiarrentzat eta merkataritza askea bere produktuentzat lortu zituen. Japoniak ahultasun hori aprobetxatuz erasotu egin zuen (1894-1895), eta Txinak lurralde asko galdu zituen.

ONDORIOAK

Kolonietan

  • Erresistentzia gerrak (indar desoreka handiarekin).
  • Ekonomikoki, plantazio nekazaritza hasi zen eta nekazaritza tradizionala suntsitu zuten. Mineralen ustiaketa hasi zen, baina industria ez zen garatu.
  • Arrazismoa zegoen, eta tratu txarrak ematen zizkieten.
  • Akulturazioa: kanpoko kultura inposatu zuten eta bertakoa galtzen joan zen.

Metropolietan

  • Garapen ekonomikoa egon zen.
  • Inperioen arteko lehia piztu zen. Alemania ez zegoen ados banaketa horiekin, eta lurrengatik lehia sortu zen.
  • Azkenik, inperialismoaren kontrako jarrerak agertu ziren.

Entradas relacionadas: