Inperialismoa: Arrazoiak, Ondorioak eta Adibideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,88 KB
Inperialismoa: Arrazoiak
Demografikoak eta ekonomikoak:
- Metropolietako soberakin demografikoak arintzeko leku aproposak ziren koloniak. Kolonoak sorterrian baino bizimodu hobea lortuko zutelakoan joaten ziren sarritan.
- Atzerriko lurralde batzuen kontrol politikoak ondorio ekonomiko onak zekartzan:
- Merkatu berrien sorrera.
- Metropolietan eskasak ziren energia-iturri eta lehengaiak lortzeko.
- Inbertitzeko eta etekinak lortzeko aukera handiagoak.
Politikoak eta estrategikoak:
- Beste potentziei aurrea hartzea, besteei hedapen koloniala oztopatzea.
- Prestigio-politika (Estatu baten irudia sendotzeko):
- Nazioartean irudi boteretsua emateko.
- Estatuko herritarrak nazio ahaltsuaz harro sentiarazteko.
- Botere militarra handitzeko edota merkataritzarako lurralde eta leku estrategikoen kontrola. Esate baterako, itsasbide batzuen kontrola.
Ideologikoak eta zientifikoak:
- Ikuspuntu etnozentrikoa oso sustraitua zegoen XIX. mendeko jendearen gogoan. Europarrek beste kulturei nagusitasun-sentimendu batez begiratzen zieten.
- Erlijio kristaua —«zibilizatuen» sinesmenak— ere zabaldu behar zutela uste zuten katolikoek eta protestanteek.
- Lurralde ezezagunak esploratzeko interes handia —XIX. mendea esplorazio handien garaia—. Zientzia ere inperioen zerbitzura zegoen.
Ondorioak
Sozio-kulturalak:
- Lurraldeak esplotatzeaz gain, herritarren ustiapena (eskulan natibo merkea erabiltzea oso errentagarria zen).
- Bazterketa arrazista eta bizimodu natiboekiko errespeturik eza egon ziren askotan. Garai bateko bizimoduarekin haustura traumatiko bat ohikoa izan zen (akulturazioa, alkoholismoa, etab.).
- Kolonizatzaileek gizarte kapitalista inposatu zuten antolaera tradizionalen kaltetan.
- Mendebaldeko kulturak (hizkuntzak, sinesmenak, bizimodua, etab.) nazioartean jaun eta jabe bilakatu ziren. Mundua europartu zen.
Politikoak:
- Potentziek haien eragin-eremua dezente handitu zuten.
- Potentziek muga berriak erabaki eta sortu zituzten. Muga hauek deskolonizazioaren ondoren gatazka berrietarako arrazoia izan dira sarritan; adibidez, erkidego bat zenbait Estatutan banatuz edo aspaldiko etsaiak berean sartuz.
- Potentzien arteko norgehiagoka kolonialak nazioarteko harremanak gaiztotu zituen. Lehen Mundu Gerrarako arrazoi nagusietakoa izan zen.
Ekonomikoak:
- Herri kolonizatuen garapen autonomoa oztopatu zen.
- Zenbait lekutan iraupen-ekonomia eta kapitalismo industriala aldi berean ikus daitezke. Ekonomia industrial kapitalistak artisautza natiboak zapuztu.
- Nazioarteko ekonomia bi herrialde-multzoren inguruan antolatuta dago aurrerantzean:
- Kapitalismoaren erdigunea: nazioarteko ekonomia antolatu eta menperatzen duten herrialdeak (metropoliak).
- Periferia: Aurreko herrien menpe dauden herri esplotatuak (koloniak eta kolonia ohiak).
Monroe doktrina
1823an James Monroe presidenteak doktrina bat adierazi zuen, Amerikan Europako potentzien interbentzionismoa ezabatu nahi zuena. «Amerika amerikarrentzat» zioen potentzia berri hark nazioartean gero eta protagonismo (eragin-eremu) handiagoa izango zuen.
Asiaren banaketa
Afrikan egin zuten bezala, Asian ez zen kontinentea banatzeko bilerarik egon.
Zenbait zonalde bereizten ditugu:
- Asiako iparraldea eta erdialdeko zati nabarmen bat Errusiaren kontrolpean geratu zen.
- Hegoaldean India aldeko lurralde gehienak britainiarrek menperatu zituzten, Frantziak ekialdeko Indotxina bereganatu zuen (bi potentzien artean Siam independente utzi zuten).
Asian ere egon zen potentzia espantsionisten arteko talka:
- Errusiarrek Japoniarekin egin zuten topo ipar-ekialdean (Kuril uharteak eta Sakhalin). 1904. eta 1905. urteetako gerra ekarriko zuen.
- Afganistan aldean errusiarren eta britainiarren arteko tirabirak —JOKO HANDIA— egon ziren.
Natiboen erresistentziak ere egon ziren:
- Txinan atzerritarren eraginaren aurka altxamendu bat egin eta misiolari kristauei eraso zieten boxer (boxeolari) deiturikoek. Txinak bere merkatua mendebaldeko herriei ireki behar izan zien.
- Afganistanek oso historia gatazkatsua dauka, kanpotarrek ez dute herrialde hori inoiz erabat menperatzea lortu.
Definizioak
Akulturazioa: Herri batek kultura galtzen duenean eta kanpoko kultura bat bereganatzen du.
Rhodesia: Kolonia ingelesa.
Australia: Kolonia ingelesa.
Liberia: AEB.
Puerto Rico: Espainia.
Abisinia: Etiopia.
Rhodesia: Zimbabwe.
Siam: Thailandia.
Ekialdeko Afrika: Afrika orientala.