Inperialismoa: Arrazoiak eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB
Inperialismoa
Kolonialismotik Inperialismora
Nazioen lehia politiko eta ekonomikoaren eraginez, kolonialismo zaharra berritu egin zen. Horrela, horren proiekzio geografikoa zabaldu egin zen, batez ere Afrika kontinentean, eta Europako potentziek kontinente hori okupatu eta ustiatu egin zuten. 1890. urtetik aurrera, herrialde industrializatuen (batez ere potentzia europarren) eta kapitalisten beste kontinenteetako lurraldeak menperatzeko eta ustiatzeko joerari esaten zaio inperialismoa. Garai hartan, kapitalismo monopolistaren zabalkunde-beharrekin (fenomeno kapitalista propioa) lotuta dago, alegia, merkatu eta lehengai berriak behar dira, manufaktura berriak... Kapitalismoaren garapenaren ondorioa da. Horrela, inperio kolonial erraldoiak garatu zituzten, eta munduko mapa berria egin zuten.
Inperialismoaren arrazoi nagusiak:
Arrazoi demografikoak:
XIX. mendean Europako herri industrialetan ematen ari zen igoera demografikoaren ondorioz, hainbat herrialdetan soberakin demografikoa zegoen. Hori dela eta, irtenbide bat izan zen estatuak konkistatu zituen herrialdeetara emigratzea. Izan ere, inperialismoak emigrazioa bultzatzea eragin zuen.
Arrazoi ekonomikoak:
Depresio ekonomikoa edo koiuntura ekonomikoa (1873-1896) eta une horretako politika protekzionista izan ziren honen baldintzak. Bigarren Industria Iraultzaren ondorioekin zeuden lotuta. Horren ondorioz, merkatu berriak behar zituen produktuak kokatzeko; industriarentzat lehengai ugari eta merkea (Afrikako egurra, meategiak ustiatzea...); lan-esku merkea lortzea; eta soberan zituen kapitalak inbertitzeko, inbertsio-gune errentagarriagoak behar zituen.
Arrazoi politikoak:
Potentzia nagusien arteko aurkaritzaren ondoriozkoa izan zen. Aldi horretako nazionalismoak agintearekin eta ospearekin loturiko politika sortu zuen, eta konkista kolonialean biak adierazi ziren. Estatu nazional burges horiek, beraien arteko lehia ekonomiko eta politiko-militarraren ondorioz, potentzia izateko lurralde berriak konkistatzeko joerara bultzatzen zituen. Bestearen tamainan jartzeko, esparru kolonialak behar zituen. Arrazoi horiek, gehienetan, arrazoi politiko-estrategikoak dira. Interes estrategikoak ere nabarmentzen dira, garrantzitsuak direlako.
Arrazoi ideologikoak:
Hainbat pentsamendu garatu ziren zabalkunde koloniala justifikatuz. Haien hobe beharrez egingo ziren justifikazioak (argudio erlijiosoekin edo zibilekin). Horren azpian, arrazakeria zegoen. Horrela, beltzei gauza guztiak eramaten genizkien (oinarrizko gauzak, erlijioa...), gureak hobeak zirelakoan. Darwinismo sozialaren teoriarekin bat egiten du: hori gizartera aplikatzen bada, kapitalista zuri industrializatuenak dira hoberenak.