Inperialismoa (1880-1914): Kausak, Garapena eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,81 KB
Inperialismoa (1880-1914)
Inperialismoaren faktoreak
Faktore ekonomikoak
- Merkatu berriak: monopolioak ezartzeko aukera.
- Lehengai merkeak: metropolien industriarako baliabideak lortzea.
- Inbertsio errentagarriak: kapital soberakinak azpiegituretan (trenbideak, portuak...) inbertitzeko aukera.
- Eskulan merkea: ekoizpen-kostuak murrizteko.
Faktore demografikoak
- Europako presio demografikoa arintzea, biztanleriaren soberakina kolonietara bideratuz.
- Metropolietako langabezia murriztea.
Faktore politikoak
- Nazioarteko prestigioa: inperio kolonial bat izateak potentzia handi bihurtzen zuen herrialde bat, nazionalismoen gorakadak bultzatuta.
- Balio geopolitiko eta estrategikoa: merkataritza-bideak kontrolatzea eta base militarrak ezartzea.
Faktore ideologikoak
- Jakintza-min zientifikoa: lurralde ezezagunak esploratzeko espedizio zientifikoak eta geografikoak antolatzea.
- Kristautasuna zabaltzea: misiolarien lana, erlijioa eta mendebaldeko balioak hedatzeko.
- Europaren paternalismoa: arraza zuriaren nagusitasunaren ustea, "zama" gisa hartzen zutena beste herriak zibilizatzeko.
Inperialismoaren gauzatzea
Menderatze motak
- Koloniak: metropoliaren kontrol politiko eta administratiboaren menpe zeuden erabat.
- Populatzeko dominioak: biztanleria indigena urria zuten lurraldeak, metropoliko gehiegizko populazioa hartzeko erabiliak (adibidez, Australia edo Kanada).
- Protektoratuak: metropoliak kanpo-politikaren eta interes ekonomiko nagusien kontrola hartzen zuen, baina barne-politika bertako botereen esku uzten zen formalki.
- Kontzesioak: estatu batek beste bati lurralde estrategiko baten kontrola uzten zion denbora mugatu baterako, merkataritza-jarduerak burutzeko (adibidez, Hong Kong).
Garapena
Afrika
- Egitura tribalak ziren nagusi.
- Kudeaketa nagusia zuzeneko kolonizazioa izan zen.
- Ekonomia metropolien interesen arabera antolatu zen.
- Kontinentearen banaketa 1885eko Berlingo Konferentzian erabaki zen.
Asia
- Estatu-egitura eta zibilizazio garrantzitsuak zituzten.
- Kontzesioak eta protektoratuak izan ziren nagusi.
- Txina: potentzien arteko eragin-eremuetan banatu zen.
- India: bertako boterea agintaritza britainiarraren menpe zegoen.
Ozeania
- Populatzeko dominio gisa erabili ziren nagusiki.
- Bertako egitura ahulen eta populazio txikiaren ondorioz, kolonizazioa azkarra izan zen.
Inperialismoaren ondorioak
Metropoliarentzat
- Ekonomikoak: eskulan merkea, inbertsio-aukerak, eta nekazaritza-sailen zein meatzeen ustiapenetik etorritako irabazi handiak.
- Politikoak: nazioarteko prestigioa handitu, aberriaren sentimendua indartu eta, aldi berean, inperio kolonialen arteko gatazkak Europara ekarri zituen, Lehen Mundu Gerraren aurrekari bihurtuz.
- Kulturalak: metropoliko kultura (hizkuntzak, erlijioa, ohiturak) mundu osora zabaldu zen.
Kolonientzat
- Ekonomian:
- Ekonomia osoa metropoliaren zerbitzura jarri zen.
- Barne-produkzioa ahuldu zen, produktu industrialen sarreraren ondorioz.
- Merkataritza mugatuta zegoen, metropoliaren monopolioaren pean.
- Gutxieneko azpiegiturak eraiki ziren, baina betiere metropolien interesen arabera.
- Lehengaiak esportatzera eta metropoliaren manufakturak erostera behartuta zeuden.
- Politikan:
- Muga artifizialak ezarri ziren, etniak edo nazioak kontuan hartu gabe, etorkizuneko gatazken hazia ereinez.
- Bertako egitura sozial eta politiko tradizionalak desegin ziren.
- Metropoliak tribu batzuk besteen gainetik gailentzea bultzatu zuen, "divide et impera" estrategia erabiliz.
- Gizartean:
- Gizarte tradizionala eraldatu zen.
- Indigenak bigarren mailako herritar bihurtu ziren, askotan basatitzat joak.
- Demografian:
- Osasun-baldintzak (txertoak, higienea) hobetu ziren eta, horren ondorioz, biztanleriak nabarmen egin zuen gora, baliabideen eta elikagaien arteko desorekak sortuz.
- Kulturan:
- Metropoliaren erlijioa, kultura eta hizkuntzak inposatu ziren, bertakoak gutxietsiz. Batzuetan, sinkretismo kulturala gertatu zen.