Inkontinentzia: Motak, Kausak eta Tratamenduak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,16 KB

Inkontinentzia: Definizioa eta Arazoak

Inkontinentzia iraitzketa saihesteko edo gelditzeko ezintasunari deritzo.

Inkontinentziaren Arazoak

  • Fisikoak eta higienikoak: larruazala narritatzen eta zikintzen da, usain txarra, gernu-infekzioak, epidermisa kaltetzea, ultzerak.
  • Psikologikoak: autoestimuari eragiten dio eta depresioa eragin dezake.
  • Sozialak: erabiltzailea isolatu eta mundu sozialetik baztertu daiteke.
  • Ekonomikoak: lan-karga handitzen da, profesionalak kontratatu behar dira, eta higiene pertsonalerako produktuak erostera behartuta egoten dira.

Gernu-sistemaren Asaldurak

Gernuaren Produkzioan

  • Poliuria: 2.500 cc baino gehiago.
  • Oliguria: 100-500 cc inguru.
  • Anuria: 100 cc baino gutxiago.

Gernuaren Eliminazioan

  • Nikturia: gauean gernu-egite ugari.
  • Polakiuria: bolumena gehitu gabe egunean gernu-egite ugari.
  • Disuria: hasieran eta bukaeran zailtasuna edo mina.
  • Erretentzioa: kanporatu ezin denez, maskurian pilatzen da gernua.
  • Tenesmo besikala: gernua egin ondoren, gehiago egiteko gogoa.
  • Enuresi gautarra: loaldiko gernu-inkontinentzia.

Gernu-inkontinentzia Motak

Itzulgarria edo Iragankorra

  • Gernu-infekzioa
  • Zistitisa
  • Farmako batzuk hartzea

Itzulezina edo Iraunkorra

  • Urgentziazkoa: Bat-bateko pixa egiteko gogo kontrolaezina eta handia sortzen da; maskuria nahi gabe uzkurtzen eta husten da.
  • Gainezka egiteagatikoa: Maskuriaren distentsioak eragiten du. Gernua metatu egiten da, eta presioa oso handia denean, kanporatu egiten da. Ohikoa da gizonetan.
  • Esfortzuzkoa: Gernu-galera txikiak (50 cc baino gutxiago) abdomenaren presioa handitzean kanporatzen dira (adibidez: eztul, barre, doministiku egiterakoan). Menopausiaren ondoren ohikoagoa izaten da.

Inkontinentzia Tratatzeko Neurri Orokorrak

Neurri Orokorrak

  • Komunera heltzeko oztopoak kentzea.
  • Gurpil-aulkia edo ibilgailua eskaintzea.
  • Jantzi egokiak, zabalak eta jartzen errazak erabiltzea.
  • Gehigarriak erabili: pixontzia, pixontzi zapala, gauerako argiak, botila.
  • Larruazaleko asaldurak saihestea.
  • Giro intimoa eta erosoa eskaintzea.

Jokabide-aldaketak

  • Kegel-en ariketak: Atzeko gihar pelbikoak landu (uzkiko muskuluak uzkurtuz). Aurreko gihar pelbikoak landu (muskuluak gernua irtetea saihestu nahi izango balitz bezala).
  • Programatutako gernu-egiteak: Errutina bat ezartzea da kontua.
  • Maskuriaren entrenamendua: Komunera joateko ordutegia ezartzen da, eta gernua egiteko tarteak handitzeko, gero eta denbora-tarte handiagoak utziko dira.

Eginkari-inkontinentziarako Zaintzak

  • Ur epelez eta xaboi neutroz higiene egokia egitea.
  • Babes-kremaz babestea.
  • Gela aireztatzea.
  • Zuntzetan aberatsak diren elikagaiak ematea.
  • Hesteen peristaltismo egokia mantentzeko, ariketa fisikoa edo mobilizazioak egitea.

Gernu-zundaketa

Gernu-zundaketa uretratik maskuriraino sartzen den hodi malgua da, eta haren helburua gernua kanpora ateratzea da. Ohikoena Foley zunda da (2-3 bide izan ditzakeen hodi malgua da). Zundaren puxika, maskurian txertatuta geratzeko eta istripuz ez labaintzeko, serumaz puzten da.

Gernu-zundaketaren Motak

  • Aldizkakoa: Zundatu ostean, behin gernua irtendakoan, kateterra kendu egingo da.
  • Denboraldi baterakoa: Egun edo aste gutxi batzuetarako.
  • Iraunkorra: Zundaketa modu mugagabean mantenduko da.

Kolostomia

Kolostomia heste lodia kanpoaldearekin komunikatzen duen eta kirurgiaren bidez egiten den irteera da. Aldi baterakoa ala iraunkorra izan daiteke. Zuloari estoma deitzen zaio.

Kolostomia Poltsa Motak

  • Irekiak: Gorozkiak likidoak direnean erabiltzen dira.
  • Itxiak: Gorozkiak solidoagoak direnean erabiltzen dira.
  • Pieza bakarrekoak: Parte itsaskorra eta gorozki-poltsa banaezinak dira.
  • Bi piezakoak: Parte itsaskorra eta gorozki-poltsa bi pieza independente dira.

Ezaugarriak

  • Estomaren tamainara ondo egokitzea.
  • Inguruko larruazala babestea.
  • Aplikatzeko erraza.
  • Finkatze eta euste egokiak.

Gomendioak

  • Laguntza psikologikoa eskaini.
  • Aukeratu poltsarik egokiena eta aldatu erregulartasunez.
  • Garbi eta lehor mantenduko da beti.
  • Diametroa ondo neurtu.

Osagarriak

  • Desodoranteak
  • Gerrikoa eta gerruntzea
  • Iragazkiak
  • Nibelatzeko pasta
  • Hautsak
  • Mintz babeslea
  • Plaka autoitsaskorra

Entradas relacionadas: