Inkonstituzionalitate-helegitea: Prozedura eta Efektuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB
Inkonstituzionalitate-helegitea
Konstituzioaren 161. artikuluak inkonstituzionalitate-helegitea lege indarreko arauen konstituzionaltasuna kontrolatzeko tresna prozesal nagusitzat jartzen du. Prozesal-ekintza jurisdikzional bat da inkonstituzionalitate-helegitea, hain zuzen ere, lege indarreko arauek Konstituzioarekin duten konstituzionaltasuna kontrolatzeko asmoz sortua. Arau hori zuzenean aurkaratzen da.
Legitimazioa
Inkonstituzionalitate-helegitea tartekatzeko legitimatuta daude Konstituzioaren 162.1 artikuluaren arabera:
- Gobernuko presidentea
- Herri Defendatzailea
- 50 diputatu
- 50 senatari
- Autonomia-erkidegoetako organo kolegiatu exekutiboak
- Autonomia-erkidegoetako batzarrak
Epea
Inkonstituzionalitate-helegitea jartzeko epea hiru hilabetekoa izaten da. Aurkaratutako araua argitaratu zenetik kontatzen hasita (AKLOko 33. artikulua). Autonomia-erkidegoetako lege indarreko arauak direnean, kontuan hartu behar da bai bertako aldizkari ofizialean bai Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen direla. Kasu honetan, lehenago agertzen den argitalpena da hiru hilabeteko epea kalkulatzeko erabiltzen dena.
Prozedura
Inkonstituzionalitate-helegitea jartzeko legitimazioa duenaren edo haren ordezkariaren idazkiarekin hasten da, eta bertan zehaztu behar dira bai aurkaratzen den xedapena eta baita helegitearen arrazoiak ere. Auzitegi Konstituzionalak demanda onartu ondoren, helegitea Diputatuen Kongresura, Senatura, Gobernuari eta, aurkaratutako araua autonomia-erkidego batekoa bada, hango legebiltzarrera eta exekutibora bideratzen du. Aurreko organoetan egokitzat jotzen dutenek eskubidea dute Auzitegian aurkeztu eta alegazioak egiteko. Helegitea eta alegazioak ikusi ondoren, Auzitegi Konstituzionaleko plenoak epaia eman behar du (AKLOko 34. artikulua).
Efektuak
Konstituzioaren 164. artikuluak epaien efektuak arautzen ditu. Orokorrean, Auzitegi Konstituzionalaren epaiena, eta zehazki, lege indarreko arauen inkonstituzionalitatea deklaratzen duten epaiena. Hori AKLOko 38. artikuluan eta hurrengoetan garatzen da. Gai honi buruzko erregulazioaren konplexutasuna kontuan hartuta, ondoko hauek dira efektu garrantzitsuenak:
- Denborari dagokionez: Auzitegi Konstituzionalaren epaiak efektuak izaten hasten dira BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (K. 164. art.).
- Edukiari dagokionez: Inkonstituzional deklaratzeak esan nahi du, AKLOko 89.1 artikuluaren arabera, deusezak direla kaltetutako aginduak. Horrek esan nahi du inkonstituzionalitate-deklarazioak ez duela zertan arau osoa kaltetu behar, baizik eta baliogabetasun-akatsa duten aginduak bakarrik antzematen dituela.
Deuseztasunak inplikatu egiten du horrek jasotako aginduak inoiz ez direla ordenamendu juridikoaren parte izan. Inkonstituzional deklaratzearen efektuak zorrotz erregulaturik aurkitzen diren arren, Auzitegi Konstituzionalak, lege indarreko arau bat inkonstituzional deklaratzeak bai praktikan bai zuzenbidean sor ditzakeen arazoak jakinik, batzuetan efektu horiek leundu egiten ditu, kasu zehatzen inguruabarretara egokituz. Auzitegi Konstituzionalaren erabakiek nazio barruan errekurtsoezina eta gauza epaitua (ezin dela aurrera jarraitu) sortzen dute. Hori dela eta, Auzitegiak arazo bat erabakitzen duenean, ezin da arazo bera berriro planteatu. Beste gauza bat da, ordea, antzeko beste arazo batzuk Auzitegi Konstituzionalaren aurrean aurkeztu behar izatea.