Inklusioa Hezkuntzan: Ikuspegiak eta Praktika Eraginkorrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,07 KB
Hezkuntza inklusiboa lortzeko, hainbat arlo berregituratu behar dira, Booth eta Ainscow (2015) adituen arabera:
Egiturak Berregituratu
- Berdintasuna
- Eskubideak
- Parte-hartzea
- Komunitatea
Harremanak Berregituratu
- Aniztasunarekiko errespetua
- Indarkeriarik eza
- Konfiantza
- Gupida (edo enpatia)
- Zintzotasuna
- Balioak
Espiritua Berregituratu
- Poza
- Maitasuna
- Itxaropena eta baikortasuna
- Edertasuna
Curriculum Ikuspegia (Ainscow, 1995)
Ikuspegi Indibiduala
- Ikasleek dituzten arazoak ikuspegi indibidualetik hartzen dira kontuan, testuinguruei arreta jarri gabe.
- Dakitenek (irakasleek) ez dakitenei (ikasleei) irakasten diete.
- Zailtasunak dituzten ikasleekin erabiltzen diren prozedurak indibidualak dira.
- “Bereziak” diren ikasleentzat “bereziak” diren metodoak aplikatzen saiatzen da.
Curriculum Ikuspegia
- Ikasleak testuinguru esparru zabalagoan hartzen dira kontuan.
- Ikaslearen zailtasunak kontuan izanda ikasteko baldintzak hobetzean dago gakoa.
- Batzuentzat proposatzen diren jarduerak gainontzekoentzat ere izan daitezke.
- Ikasle guztientzako eraginkorra den irakaskuntza eta ikaskuntza definitzen eta aplikatzen saiatzen da.
Inklusioa Hezkuntza Praktikara Eramateko Eraldaketak
Inklusioa hezkuntza praktikara eramateko, eraldaketak eskatzen ditu:
- Hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea eskola proiektua sortzean.
- Hezkuntza proiektu bat osatzea, non antolakuntza, curriculuma eta hezkuntza zerbitzuen diseinua eta aplikazioa era berritzailean diseinatzen diren.
- Balio etikoak oinarritzea: hezkidetza, solidaritatea, justizia eta errespetua.
- Eskolek honako ezaugarriak izan behar dituzte:
- Malgutasuna: aldaketak eta egokitzapenak egiteko prest egotea.
- Irekita egotea: komunikazioa bideratzeko, bai eskolatik testuingurura, bai testuingurutik eskolara.
- Sortzailea: berrikuntzak errazteko.
- Kolegiatua: instituzio osorako den proiektua eta ez irakasle bakar batena.
Aniztasunari Erantzuteko Proiektu Berritzaileak
- Ikas komunitateak
- Amara Berri sistema
Inklusioa Bultzatzeko Hezkuntza Praktikak
- Vygotsky: Psikologia soziokulturala. Pertsona ezin da ulertu bere testuingurutik at.
- Bruner: Hezkuntza pertsonaren eta kulturaren arteko elkarrizketa moduan.
Kalitatezko Interakzioen Eragina
- Desberdintasun sozialak aurreikustea eta gainditzea.
- Garapen kognitiboa bultzatzea arlo garrantzitsuenetan: irakurketa, idazmena, etab.
- Gaitasun komunikatiboak garatzea.
Ezinbestekoa da ikasteko aukerak ematea, oinarrizko trebetasunak irakatsi eta ingurune aberatsak eta estimulatzaileak lehenengo urtetatik sortzea:
- Ikasteko testuingurua hizkuntza aberatsa izatea.
- Irakurketa dialogikoa.
- Komunikazioa bultzatzeko estrategiak erabiltzea.
- Interakzio positiboak eta arduratsuak izatea, bai irakasleekiko, bai familiekin.
Includ-ED Proiektua
Ikasleen taldekatze inklusiboa:
- Emaitzen berdintasuna eta desberdintasunen berdintasuna.
- Taldekatze heterogeneoa.
- Irakasle bat baino gehiago.
- Bai bakarkako lana, bai taldeko lana.
Ondorioak
- Ikasleen taldekatze homogeneoak ikasleen errendimendua moteltzen du.
- Irakaslegoak ezin dio aniztasunari erantzun ikasleen taldekatzea mistoa denean.
Bost Inklusio Mota
- Taldekatze heterogeneoa eta giza baliabideen berrantolaketa.
- Gelako bikoizketa talde heterogeneoetan.
- Ikasteko denboraren zabalkuntza.
- Curriculum egokitzapen indibidual inklusiboak.
- Hautazko eskaintza inklusiboa.
Familien Parte-hartzea
- Eskolan egiten denaren zentzua eraldatzea.
- Eskolatik eta familiarengandik umeei transmititzen dizkiegun mezuak batzea.
- Familien parte-hartzea eskolako jardueretan izan daiteke:
- Gela barneko talde elkarreragileetan.
- Erabakiak hartzeko erantzukizuna.
- Familien formakuntza:
- Eskolara hurbiltzeko modu bat.
- Familia askoren hezkuntza-maila hobetzeko laguntza.
- Denok elkarrekin ikasteko espazioak bultzatzen ditu.
Praktika Inklusiboak
Talde Elkarreragileak
- Talde heterogeneoak.
- Talde bakoitzean jarduera ezberdin bat.
- Bakoitza 15-20 minutu.
- Boluntario batek tutorizatuko du:
- Ekintzak aurkeztu eta dinamizatu.
- Arteko interakzioa eta laguntza bultzatu.
- Saioaren bukaeran irakasleari informazioa eman.
- Guztien parte-hartzea bermatu.
- Jarduera motak:
- Gaia lantzeko eta sakontzeko.
- Errepasoko ekintzak egiteko.
- Aldez aurreko ezagupenak.
- Guztira: 45-90 minutu.
Tertulia Dialogikoak
- Literarioak: literatura klasiko unibertsalak.
- Artistikoak: margolanak, etab.
- Musikalak: La Flauta Mágica, etab.
Ikasleen Arteko Tutoretzak (Bikoteka Irakurtzen)
- Ikasle bikoteak sortu, erlazio asimetrikoan oinarrituta (bata tutorea eta bestea ikaslea).
- Bai maila bereko ikasleekin, bai maila ezberdinetakoekin.
- Tutorearen rola betetzeko prestakuntza minimoa eta praktika behar da, bakoitza bere rola menperatzeko.
- Konfiantza giroa sortu.
Tutoretza Indibidualak
- Ikasleen garapen eta arreta integrala bermatzeko.
- Ez da bakarrik ikasgelako tutorearen eginkizuna; beste edozein irakasle ere “tutore” rola izan dezake.
- Garrantzizko baldintzak: tutore eta ikaslearen arteko harremana egotea.
- Ikasle eta irakaslearen arteko harremanak bultzatzen ditu, baita ikaslegoaren itxaropenak eta inplikazioa ere.