Inkestak eta Behaketa: Diseinua, Abantailak eta Desabantailak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB
Inkesta motak
Inkesta transbertsala
Inkestatuarengandik informazioa behin bakarrik jasotzen da. Populazioaren berezitasunak deskribatu daitezke une jakin batean, baina ez populazio horren bilakaera. Ikerketa esploratzaile eta deskribatzaileetarako erabiltzen dira, deskribatzaileak izanik ohikoenak.
Inkesta longitudinalak
Datuak hainbat aldiz biltzen dira, gai baten inguruko bilakaera ezagutzeko.
Tendentzia inkestak
Populazio berean bi ikerketa egiten dira bi unetan, lagin ezberdinak erabiliz une bakoitzean.
Kohorte inkestak
Populazio bereko lagin bera aztertzen da bi unetan, baina ez derrigorrez pertsona berdinekin.
Panel inkestak
Lagin eta pertsona berdinei galdetzen zaie hainbat unetan, laginaren bilakaera zehatzago aztertzeko. Informazio aberatsa ematen dute, baina garestiak izan daitezke eta erreakzio-arazoak sor ditzakete.
Inkesta eta elkarrizketa
Abantailak eta desabantailak
Inkesta
- Abantailak:
- Informazio asko biltzea.
- Emaitzen eta galdeketaren baliozkotasuna erraz konprobatzea.
- Populazio handitan generalizatzea.
- Iritzi publikoa eta gizartearen jarrerak ezagutzea.
- Aurreikusi gabeko erantzunak jasotzea.
- Erantzun errazak eta azkarrak.
- Neurketa zehatza baieztapenen bidez.
- Inkestatzailearen lana erraztea.
- Desabantailak:
- Informazio superfiziala.
- Inkestatzailearen eragina emaitzetan.
- Erantzun mugatuak.
- Iritzi publikoa sinplifikatzeko arriskua.
Elkarrizketa
- Abantailak:
- Gaia sakon aztertzea.
- Arrazoiak, zergatiak eta ondorioak ezagutzea.
- Ikerketa esploratzaileetarako egokia.
- Desabantailak:
- Elkarrizketatuaren zailtasunak informazioa azaltzeko.
- Elkarrizketatzailearen eragina.
Behaketaren diseinua
Itxutasunaren eragina talde harremanetan
Ikasle talde baten errendimenduan eta harremanetan itxutasunaren eragina aztertuko da mendi martxa batean. Taldea bitan banatuko da: batean ikasle batek itxu izango du eta bestean ez. Behaketa egoera naturalean egingo da, behatzaile parte-hartzaile batekin. Aurrez kodifikatutako protokolo bat erabiliko da datuak biltzeko. Behaketaren deskripzioa egin, datuak interpretatu eta ondorioak azalduko dira.