Ingurune Naturaleko Elementuak: Erliebea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 15,12 KB
Mendiak, lautadak, haranak, eta mortuak dira erliebearen osagaiak.
ERLIEBEA ZEHAZTEN DUTEN FAKTOREAK:
Lurraren erliebea hainbat faktoreren jardunaren emaitza da.
Indar endogenoak edo barnekoak
Harriak
Indar exogenoak edo moldeaketa eragileak
1.1: INDAR ENDOGENOAK ETA BARNEKOAK:
Indar endogenoak lurraren barnealdean eragiten dute, eta lur zati handiak altxatu, hondoratu edo tokiz aldatzn dituzte. Horrela sortzen da erliebea.
Orogenesia plaken ertzetan sortutako geologia-prozesuen mutzoa da. Horiei esker eratu eratu dira mendiak eta mendikateak.
MUGIMENDU TEKTONIKOAK:
Hiru egitura mota:
Faila-egitura: harriak, plastikotasun gutxikoak direnean, hautsi egiten dira, eta horrela eratzen dira faila-egitural. Faila haustura-lerro bat da. Lerro horretan zehar, lurrazalaren sektore bat desplazatu egiten da beste batekiko.
Egitura tolestuak sortzen dira konpresio-indar teknikoek harri sedimentarioen gainean eragiten dutenean, harriek tolesteko behar den plastikotasuna dutelako. ANTIKLINALAK eta SINKLINALAK bereizten dira.
Egitura mistoak: sarritan tolesturak eta failak batera agertzen dira. Tolestura-faila, zamalkadura eta mantuak.
Faila haustura lerro bat da. Lerro horretan zehar, lurrazalaren sektore bat desplazatu egiten da beste batekiko.
BOLKANISMOA:
Lurrazalaren barrutik igotzen diren arroka urtuko magmarekin zerikusia duten fenomenoen multzoa da. Magma horren irteerari sumendi-erupzioa esaten zaio. Lurrazaleko pitzaduraren batetik magma materialak iraizten dituen egitura geologikoa da sumendia. Antzinako hainbat sumendigune daude Penintsulan. Kanariek jatorri bolkanikoa dute. Sumendi edo bolkanen eraginez sortutako erliebeak itxura berezia du.
Lurrazalaren mugimenduei deitzen zaie lurrikara. Bi jatorri dituzte: indar endogenoek sortuak edo bolkanikoak.
Penintsularen hego-ekialdean arrisku sismikoa erdi mailakoa da eta behe-mailakoa penintsularen gainerako lurretan.
1.2: HARRIAK:
Lurrazala era askotako harriek osatzen dute. Jatorriaren arabera hiru talde daude:
MAGMATIKOAK EDO IGNEOAK magma hoztu eta solido bihurtzean eratzen dira. Harri bolkanikoak hoztea eta hoztearen ondorengo solidotzea azkar gertatzen denean sortutakoak dira. Plutonikoak esaten zaie lurrazalaren azpian oso sakonean dagoen magma oso poliki hoztearen onodrioz sortutakoei.
Lurrazalaren sakoneko beroak eta presioak jatorrizko osaera eta testura aldatu dituenean sortzen dira HARRI METAMORFIKOAK.
HARRI SEDIMENTARIOAK, izenak esaten duen moduan, sedimentuz osatutakoak dira; beste harri batzuen zatiak edo animalia-hondakinak izan daitezke.
HARRI SEDIMENTARIO MEKANIKO EDO DETRITIKOAK:
Beste harri batzuk desegindakoan sortzen diren partikula mineralez osatzen dira. Konglomeratuak, hareharriak (zati handiak), lohiak eta buztinak.
HARRI SEDIMENTARIO KIMIKO ETA ORGANIKOAK uretan disolbatutako mineralez edo landare- eta animalia-hondakinez osatutaoak dira. Kareharria, ikatza eta petrolioa, igeltsua eta gatzak.
1.3: MODELAKETA-ERAGILEAK:
Erliebearen modelaketan hiru prozesu mota gertatzen dira: meteorizazioa, garraioa eta sedimentazioa.
Meteorizazioak harriak desegin eta deuseztatzen ditu, eta higadurak higatu, garraiatu eta jalki.
Garraiatutako materialak lurrazalaren eremu baxuetan, plataforma kontinentalaren edo uharteetakoen gainean jalkitzen dira: Fase horri sedimentazioa esaten zaio.
METEORIZAZIOA:
Lurrazaleko elementu solidoek eragile atmosferikoen ondorioz izaten dituzten deusestatze mekaniko eta fisiko-kimikoen aldaketa multzoa da. Bi meteorizazio mota daude:
mekanikoa eta fisikoa
kimikoa
Meteorizazioan parte hartzen duten eragile mekaniko garrantzitsuenak: tenperatura aldaketak, ura izoztea eta urtzea, gatz-kristalak eta landareen sustraiak. Meteorizazio kimikoa urak eta atmosferan gas-egoeran daude elementuek (oxigenoa eta karbono dioxidoa).
HIGADURA-ERAGILEAK ETA HAIEN ONDORIOAK ERLIEBEAN:
Higadura-eragileak ibaiak, olatuak, haizeak eta glaziarrak dira.
Urak, haizeak eta izotzak lurrazalaren gainean jalkitzen diren harri zatiak garraiatu, eta beste erliebe-forma batzuk sortzen dituzte, edo, bestela, itsasora ailegatu, eta sedimentuak estratu izeneko geruzatan metatzen dira.
Ura:
Ibaiek harri zatiak garraiatzen dituzte erliebearen beheko aldeetara, eta bidean harrapatzen dutena higatzen dute. Euriek aldaketak sortzen dituzte lurrazalean, eta bi erliebe mota nagusi eratzen dituzte: karkabak (arrakalak) eta bad-landsak. Itsasoko urak, kostaldeko erliebea eraldatzen dituzte: hondartzak, labarrak...
Glaziarrak:
Morrenak sortzen dituzte eta U itxurako haranak era ditzakete.
Haizea:
Haizeak ikaragarri laguntzen dio itsasoaren higadurari olatuek hartzen duten indarragatik. Partikula edo zatikiak altxatu eta haizatzean, harriak higatzen ditu.
ESPAINAKO ERLIEBEA:
2.2: LITOLOGIA-EREMUAK:
Espainian lau eremu litologiko daude:
Silizezko eremua, kareharrizko eremua eta buztinezko eremua
Sumendi eremua
SILIZE-EREMUA:
Silizea duten harriak gailentzen dira: harri igneoak (granitoa) eta metamorfikoak.
Penintsularen mendebaldean hedatzen da (Galizia, Asturias mendebaldea, Leongo mendiak, Zamora eta Salamancako penilautadak, Extremaduraren parte handi bat, Erdialdeko Mendikatea Toledoko mendiak eta Sierra Morena); Pirinioen eta Mendikate Betikoen tokirik garaienetan.
Oso antzinako harriak dira. Material gogorrak direnez, faila egiturak dute nagusiki.
Granitoaren modelatzea harriaren beraren ni ezaugarrirekin dago estuki lotuta:
Meteorizazio kimikoarekiko oso kaltebera da.
Arraildura edo diaklasa ugaritu ditu.
Alterazio kimikoaren eta higaduraren prozesua euri-ura diaklasetan barrena granito blokeetan sartzen denean hasten da.
Prozesu horren ondoren hasierako granito blokea zati biribiletan desegiten da: boloak. Eta grnito bola edo bloke biribilak multzokatuta agertzen direnean bola-anabasak eratzen dituzte.
Goi mendietan, izotzaren eraginak bestelako paisaiak osatzen ditu: tontorretan gailur-lerro aldapatsuak eta orratz-zorrotzak eta harritzak (harri zatien metaketa) mendi magaletan.
Kuartzita higadurari ondo eusten dion harri mota da, eta izotzaren eraginez bloketan zatikatzen da. Ohikoa da lur menditsuetan aurkitzea.
Arbela ez da aurretik aipatutakoak bezain gogorra, eta higatzean forma onduletu edo uhinduak eratzen ditu.
HAREHARRI-EREMUA:
Jatorri sedimentarioko kareharri eta tuparriz osatuta dago gehienbat, baina badira konglomeratuak eta hareharriak ere tartean. Goi-lautadaren bazterretan eta periferiako mendietan hedatzen da. Penintsularen barrenean Z alderantzikatu baten irudia osatzen du.
Kareharri-eremuari Tertziarioko orogenia alpinoan eratutako mendizerra tolestuak dagozkio.
Moldatze karstikoa kaltzio karbonatoaren urtze-prozesuaren emaitza da. Bi moldatze mota: lurrazalekoak edo exokarstikoak, eta kareharrien barrukoak edo endokarstikaok.
BUZTIN-EREMUA:
Aro Tertziaroan eta Kuaternarioan arro edo sakonune kontinentaletan metatu ziren harri bigunek osatzen dute nagusiki.
Zonalde horietako sedimentazioa orogenia alpinoaren ondorengoa izan zen, eta geruza horizontalak nagusitzen dira.
Erliebe-forma garrantzitsuenak:
Eremuak: egitura-lautadak dira.
Landak: behrago kokatzen dira.
Muino lekukoak: egitura-lautaden hondakinak dira.
KLIMA
Klima atmosferaren bayez besteko egoera da, leku jakin batean eta gutxienez hogeita hamar urteko tartean, temperaturari, prezipitazioei eta presio atmosferikoari dagokionez.
Eguraldia leku edo lurralde bateko eta une kronologiko labur bateko egoera atmosferikoa da. Metereologiak aztertzen du eguraldia.
Klimaren azterketari esker, hainbat alderdi geografiko azal daitezke, hala nola landaretzaren banaketa, erliebea moldatzea edo ibaien erregimena.
KLIMA ZEHATEN DUTEN FAKTOREAK:
1.1: ASTRONOMIA-FAKTOREAK:
Lurra Eguzkiaren inguruan mugitzen da higidura eliptikoan; transizio-higadura esaten zaio.
Orbita osoa egiteko, 365 egun 5 ordu, 48 minutu eta 45,9 segundu behar ditu.
Lurraren ardatzaren inklnazioak eta translazio-higidurak finkatzen dute urtaroen segida, hau da, urtaroek Eguzkiaren inguruko ibilbidean Lurrak hartzen duen posizioa adierazten dute.Udako solzstizioan, egunak 24 ordu irauten ditu, eguna luzeagoa da. Neguko solzstizioan aldiz, gauak 24 ordu ditu, gaua luzeagoa da.
1.3: GEOGRAFIA-FAKTOREAK:
Iberiar penintsularen luze-zabal handiak, hala longitudean nola latitudean, erliebearen eraginari lotuta, klima kontraste handiak ematen ditu.
Itsasoaren eragina. Itsasotik gertu dauden tokiek kontinenteen barrualdean kokatzen direnek baino tenperatura leunagoak eta tenperatura-bitarte txikiagoak izaten dituzte.Mediterraneo itsasoak eta Ozeano Atlantikoak ez dute eragin bera. Mediterraneo itsasoak neguak leuntzen ditu, baina ez ditu udak freskatzen. Aldiz, Ozeano Atlantikoaren eragin termo-erregulatzailea urte osokoa da, eta tenperatura-bitartea gutxitzen du, udako tenperaturak freskatu eta negukoak leunduz.2. KLIMAREN ELEMENTUAK:Klimaren elementuak atmosferaren osagai behargarri eta neurgarriak diraEguzkialdia lurrazalak jasotzen duen eguzkiaren erradiazio kantitatea da.Hodeikera toki jakin batean hodeiez estalitako zeru zatia da. Espainian, hodeikeria handiena duen eremua Kantauriko itsasaldea da. Eguzkialdia gutxitzen du. Tenperatura aireak duen bero-graduazioa da eta gradu zentigradutan neurtzen da. Hainbat eragileren mende dago:Latitudea: zenbat eta hegoalderago, orduan eta tenperatura altuagoak.Garaiera: eremu menditsuak freskoagoak dira. 100 metro bakoitzeko tenperatura 0.65º jaisten da.Itsasoarekiko distantzia: itsasoaren eragin termo erregulatzaileei esker, kostaldean leunagoak izaten dira tenperaturak, batez ere neguan. Airearen hezetasuna aire bolumen batean dagoen ur-lurrun kopurua da. Hezetasun balio handienak kostaldeko lurraldeetan izaten dira. 3.IBERIAR PENINTSULAKO, BALEAREETAKO ETA KANARIETAKO KLIMA 3.1. KLIMA OZEANIKOA
Kantauri itsasoaren itsasertza eta Penintsulako ipar mendebaldea hartzen du, 70 eta 150 km bitarteko zabaleran. Neguak leunak dira eta udak fresko samarrak badira ere egun beroak eta sargori egunak izaten dira. 12ºC gainditzen ez duen tenperatura bitartea da. Prezipitazioak ugariak eta erregularrak izaten dira. Klima ozeanikoa klima hezetzat hartzen da, ez baitauka hilabete lehorrik.3.2. TRANTSIZIOKO EDO BARNEALDEKO KLIMA OZEANIKOA
Klima kontinental leunarekin pareka litekeena, klima ozeaniko hezearekin batera zabaltzen da barrualdean. Prezipitazioek behera egiten dute barrualdera egin ahala erliebearen ondorioz. Tenperaturak altitudearen arabera aldatzen dira, baina neguak kostaldean baino hotzagoak izaten dira. Negu luze eta uda freskoak.
3.3. KLIMA MEDITERRANEOAIa penintsula osoa hartzen du. Neguko tenperaturen arabera bi multzotan banatzen da:
Negu leuneko klima mediterraneoa, Mediterraneoaren kostaldea, Andaluziako kostalde Antlantikoa, Balearretan eta Ceuta eta Melillan izaten da. Itsasbazterreko zerrenda estua da, kostatik hurbil dauden mendikateek mugatua. Tenperatura bataz bestekoa 15ºC-tik gorakoak dira. Tenperatura-anplitudea klima ozeanikoan baino handiagoa. Negu leunak eta uda oso beroak. Klima mediterraneo kontinentaldua, penintsularen barrualdean da nagusi, eta bere ezaugarriak kontinentaltasunak definitzen ditu, hau da, ozeanoaren eragin ezak. Negu hotzak eta uda freskoak iparraldean eta beroagoak hegoaldean. Prezipitazioak urriak dira, 300mm eta 650mm tartean. Hiru eskualde bereizten dira:Ipar azpi goi-lautadan urteko batez besteko tenperaturak baxuak dira, neguak luzeak eta gogorrakHego azpi goi-lautadan tenperatura-anplitudea handia da, inguruko mendikateek erabat isolatzen baitute. Negu hotzak eta uda beroak. 3.4. KLIMA ERDI ELKORRAKlima mota honek Alacanteko hegoaldetik Granadako kostara doan Mediterraneoko itsasbazterra hartzen du. Prezipitazioak 300mm-tik azpikoak dira. Barrualdean ere badaude klima erdi elkorra duten zonaldeak gehien bat kontinentaltasunaren eraginez.
3.5. KANARIETAKO KLIMA
Latitudearen araberako kokapena dela eta uharteek ia urte osoan dute haize alisioen eragina eta horiek hezetasuna eta tenperatura egonkorrak ekartzen ditu. 1000m-tik gorako mendiak dituzten uharteetan, haize epel eta hezeek gora egiten dute, eta prezipitazio orografikoak izaten dituzte. Afrikaren hurbil dagoenez haize beroak eta hauts asko heltzen dira. Kanarietako korronte hotzak presio altuak sortzen ditu eta hodeiak sorztea galarazten du.
3.6. MENDIKO KLIMA
1000m-tik gora dauden lurralde menditsuei dagokie. Erdialdeko mendikatean eta Iberiar mendikatean egoten dira. Altitudearen ondorioz prezipitazioak ugaritu eta tenperaturak jaitsi egiten dira. Negu luze eta gogorrak izaten dituzte, tenperatura 10ºC-tik bera. Udak laburrak izaten dira.
4.EUSKAL HERRIKO KLIMAK
Ez du oso azalera handia, baina halaa ere klima mota bat baino gehiagoren ezaugarriak aurki daitezke: klima ozeanikoarenak, trantsizio-klimarenak, klima mediterraneoarenak eta mendiko klimak.
4.1.KLIMAREN FAKTOREAK
Euskal Herriko klimari eragiten dioten faktoreak Iberiar penintsulari eragiten dioten berberak dira: latitudea eta erliebea. Latitudeari dagokionez gune epelean kokatuta dago. Kantauri itsasoaren ekialdeko gunea gehiago berotzen da udan, urak gutxi mugitzen direlako. Euskal Herriko erliebeak, mendebaldetik ekialderako orientazioa duenez, klimak eta klima moten kokapena baldintzatzen du. Orientazio horrek mendebaldeko haizeak sartzea errazten du. Foehn izeneko fenomeno bat gertatzen da eta ondorioz, uren banalerroaren iparraldean ez da prezipitaziorik izaten, eta haize epela eta oso lehorra izaten da.
4.2: EUSKAL HERRIKO KLIMA MOTAK:
Klima ozeanikoaren eraginpean daude Bizkaia, Gipuzkoa, Arabako iparraldeko haranak, Nafarroako mendebaldea eta Ipar Euskal Herria. Klima mota horren ezugarri nagusiak prezipitazioen ugaritasuna eta tenperatura bitarte txikia dira. Ozeano Atlantikoak eragin handia du; udak freskatu eta neguak leuntzen ditu. Hodeiak ugaritzen dira. Erliebeak prezipitazio orografikoak sorrarazten ditu eta horiek fronte polarrari lotutako ekaitz gogorrei gehitzen zaizkie.
Trantsizio-klimaren barruan bi mota bereizten dira:
Trantsizio-klima azpi ozeanikoa: Arabako lautada, Arakileko arroa eta Iruñeko arroa hartzen ditu. Eguraldia ozeanikoa da, baina prezipitazio gutxiagorekin, foehn efektua dela medio. Neguak hotzak dira eta udak freskoak. Tenperatura latitudearekin lotuta daude.
Trantsizio-klima azpi mediterraneoa: Kantabriar mendikatearen iparraldean, Trebiñun eta Irun berriko arroan eta EStellerrian prezipitazioak urriagoak dira eta ezaugarri mediterraneoak dituzte, uda lehorrak eta negu luzeak.
Klima mediterraneo kontinentala Arabako Errioxari eta Nafarroako hegoaldeari eragiten die. Tenperatura bitarte zabal samarra du eta prezipitazioak 600mm-tik beherakoak izaten dira. Negu luzeak eta uda lehor eta bero samarrak.
Mendiko klima Erro, Urrobi, Irati, Zaraitzu eta Erronkari haranak hartzen ditu, baita 1000m-tik gorako mendiak ere. Prezipitazioak 1000mm-tik gorakoak dira ia beti eta neguak hotzak eta gogorrak izaten dira.