Ingurune Magmatikoak eta Metamorfismoa: Gida Geologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,7 KB

Ingurune Petrogenetiko Magmatikoak

Magmak litosferaren edo goi-mantuaren eremuetan sortzen dira; hau da, plaken dinamikak harriak urtzeko baldintza fisiko egokiak sortzen dituen eremuetan.

Zein baldintzatan sortzen da magma?

  • Tenperatura gorakada: Plaka tektonikoen marruskadurak harriak zona beroagoetan eta sakonagoetan kokatzen ditu, edo mantu sakonetik datorren motots termiko baten eragina jasan dezakete.
  • Presioa murriztea: Litosferaren haustura batengatik edo harri beroak sakonera gutxiagoko zona batean kokatzeagatik gertatzen da.
  • Ura sartzea: Urak mineralen osagaiekin erreakzionatzen du normalean, eta urtze-tenperatura jaisten du.

Non sortzen da magma?

  • Ertz dibergenteak: Dortsaletan eta kontinente-barneko riftetan dauden pitzadurak zabaldu egiten dira; goi-mantuko harriak presioaren eta beroaren eraginez urtzen dira, eta azaleratzen den magmak litosfera ozeaniko berria sortzen du.
  • Ertz konbergenteak: Bi plakak talka egin eta gero, bata bestearen azpian hartzen da (subdukzioa) eta magma sortzen da.
  • Plaka barneko zonak: Motots termikoekin zerikusia du. Behe-mantutik goi-mantura doaz, litosfera apurtu eta sumendiak sortzen dira.

Nola eratzen da magma?

Ingurune magmatikoaren eraginpeko harrietan tenperatura igotzen denean, presioa jaisten denean edo harriak osatzen dituzten mineralak kontaktuan jartzen direnean, harri horien kristal-egituren antolakuntza hautsi egiten da.

Zer da magmaren bilakaera?

Magma-ganberetan biltzen denean, magmaren konposizioa aldatu egin daiteke.

Nola gertatzen da magmaren bilakaera?

  • Kristalizazio zatikatua: Magma hozten denean, osagaiak kristalizatzen hasten dira eta barnean dituen gasak kondentsatu egiten dira.
  • Magma-diferentziazioa: Magma geldirik badago eta kristalak eratzen diren heinean bereizten ez badira, azken harriak magmaren konposizio bera izango du.
  • Harri ahokatzailearen integrazioa: Magma beroak magma-ganberaren paretetako harri ahokatzaileak urtzen dituenean, osagai horiek magma berria sortzen dute.
  • Magmen nahastea: Konposizio desberdineko magmak dituzten bi magma-ganbera komunikatzen badira, magmak nahasi egiten dira eta magma berria sortzen da.

Zer da metamorfismoa?

Prozesu geologiko endogeno batzuen multzoa da. Prozesu horren bitartez eta hainbat faktoreren eraginez (hala nola tenperaturaren edo presioaren eraginez), lehendik dauden harriak aldatu egiten dira.

Metamorfismoaren baldintzak

  • Tenperatura igotzea: Hazkunde termiko batek mineralen kristal-sareak osatzen dituzten atomoen arteko loturak aldatzen ditu.
  • Presioa handitzea: Presioaren gorakadak harkaitz bateko kristal-egitura aldatzen du.
  • Fluidoen presentzia: Presiopean dauden harri askotan ur-zirkulazioa garatzen da; pikor arteko hutsuneetan ur horiek ioiak daramatzate.

Metamorfismoa gertatzeko inguruneak

  • Ertz konbergenteak: Plaken arteko bultzadek presio handia sortzen dute, eta subduzitzen diren plakek ere presioa eragiten dute.
  • Dortsalak: Riften azpian sortzen diren magmek hurbileko tenperatura eta presioa aldatzen dituzte.
  • Ertz eraldatzaileak: Plaken arteko marruskadurak harrien tenperatura eta presioa handitzen ditu.
  • Plaka barneko zonak: Metamorfismoa puntu beroen gune termikoekin kontaktuan dauden harrietan gertatzen da.

Entradas relacionadas: