Ingurumena, Sistemak eta Lurraren Egitura Geologikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Ingurumena eta Sistemak

  • Ingurumena: Giza ekintzetan eta, orokorrean, bizidunengan epe laburrean zein luzean eragin zuzen nahiz zeharkakoak sortzeko gai diren osagai fisiko-kimiko, biologiko eta sozialen multzoa.
  • Sistema: Elkarri eragiten dioten elementu edo osagaien multzoari deritzo.
  • Sistema irekia: Beste sistema batzuekin materia eta energia trukatzen dituen sistema. Adibidez: hiria, zuhaitza, zelula...
  • Sistema itxia: Beste batzuekin energia baino trukatzen ez duen sistema. Adibidez: edozein ekosistema.

Plaka Tektonika eta Talka Motak

Ozeano-ozeano talka

Bi plaka talka egiten dutenean, bietako bat tolestu egiten da eta manturantz hondoratzen da. Hondoratzen den guneari subdukzio-zona deritzo. Plaka tolestean eta hondoratzean, bien arteko mugan itsaspeko sakonune nabarmena sortzen da: hobi ozeanikoa, hain zuzen ere.

Ozeano-kontinente talka

Plaka ozeanikoak talka egitean, manturantz hondoratzen da. Subdukzio-zonak, hobi ozeanikoak, lurrikarak eta sumendiak gertatzen dira. Plakak talka egitean sortzen den presioak litosfera kontinentalaren ertza konprimitu, tolestu eta altxatu egiten du. Horrela, ozeano inguruko mendikateak eratzen dira. Prozesu horri orogenesia esaten zaio; adibidez, Andeak.

Kontinente-kontinente talka

Talka egitean ez da subdukzioa gertatzen, bi plakak lodiak direlako. Plaka zurrunak direnez, sortzen den tentsioaren eraginez deformatu egin daitezke eta lurrikarak sor daitezke. Plaka biak elkarren kontra jotzean sortzen den presioak plaka bien ertzak konprimitu, tolestu eta altxatu egiten ditu, eta kontinente barruko mendikatea eratzen da. Beraz, kasu horretan ere, orogenesia gertatzen da.

Lurraren Barne Egitura

Eredu Dinamikoa (Quesito)

  • Litosfera kontinentala: Granitoz osatuta dago eta 100-200 km-ko lodiera du.
  • Litosfera ozeanikoa: Basaltoz osatua dago eta 30-50 km-ko lodiera du.
  • Litosfera azpiko goi-mantua: Hau bukatzean Repettiren etenunea dago, 670 km-ko sakoneran.
  • Behe-mantua: Repettiren etenunea du goian eta Gutenberg etenunea behean, 2.900 km-ra.
  • Kanpo-nukleoa: Oso dentsoa da. Ehuneko 80 burdinaz osatuta dago. Egoera likidoan dago eta oso bero dago. Ez ditu S uhinak transmititzen. Behean Lehmann etenunea dago, 5.150 km-ra.
  • Barne-nukleoa: Egoera solidoan dago presioagatik. 6.371 km-ko sakoneran dago, hondo-hondoan.

Eredu Estatikoa

Lurrazal kontinentala: Mohorovičić etenunearen ondoren mantua dago. Gutenberg etenunearen ondoren, berriz, nukleoa dago. Egitura honek definitzen du lurraren osaera estatikoa.

Entradas relacionadas: