Ingurumen Kutsadura: Motak, Kausak eta Ondorioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB
Ingurumen Kutsadura Motak
Iturriaren Jatorriaren Arabera:
- Naturala: Prozesu naturalei lotuta daude: sumendi erupzioak, lurzoruaren higadura...
- Teknologikoa: Gizakiaren aurrerapen jardueren ondorioz: zirkulazioa, industria-jarduera, berogailuak...
- Nekazaritza jatorria: Pestiziden eta ongarrien ondorioz.
- Abeltzaintza jatorria: Ganaduak ekoiztutako ongarriak.
- Etxeko jatorria: Hiri hondakin urak.
Kaltetutako Eremuen Arabera:
- Uretakoa: Itsasokoak nahiz kontinentalak.
- Atmosferikoa: Batez ere, hiri handietan.
- Lurzoruarena: Kutsatzaile kimikoen edo gazitzearen ondorioz.
Kutsatzaileen Izaeraren Arabera:
- Fisikoa: Soinua.
- Kimikoa: Autoen gas isuriak. Egoera fisikoaren arabera kutsadura kimikoa honelakoa izan daiteke: gasosoa (tximinia bateko gasak), likidoa (petrolio isuriak), solidoa (plastikoak).
- Biologikoak: Mikroorganismo patogenoak.
Eskalaren Arabera:
- Lokala: Laku baten kutsadura.
- Eskualdekoa: Europa erdialdeko zonalde handietan eragiten duen euri azidoa.
- Globala: Planeta osoari eragiten dion itsasoko kutsadura.
Lurzoruaren Degradazio Fisikoa
Trinkotzea:
Nekazaritzarako makina astunek eta gehiegizko artzaintzak sorturiko eragin errepikakorrengatik gertatzen da. Kasu askotan, gainartzaintza praktikatzen da eremuetan, eta batzuetan gehiegizko abereak sartzen dira, eta horrek lurzorua degradatzen du.
Higadura:
Landare geruza galtzen denean, lurzorua errazago higatzen da eta euri urak gordetzeko gaitasuna galtzen du. Geruza hau uraren edo airearen ondorioz galtzen da, naturalki edo giza jardueraren kausaz, hala nola, nekazaritza intentsiboagatik edo larreak eta basoak erretzeagatik.
Uraren Kutsaduraren Kausak
Batzuetan jarduera naturalek eragiten dute, hala ere uraren kutsadura gehienbat giza kutsaduraren ondorioa da, hala nola:
- Zuzenean uretara botatzen diren prozesu industrialen hondakinak.
- Hirietako hondakin urak.
- Itsasontzien olio isurketak.
- Nekazaritza eta abeltzaintzagatik datozen urak: pestizidak.
Eutrofizazioa
Itsasoko, laku edo aintziretako ura materia elikagarriz aberastea da eutrofizazioa. Eutrofizazioa eragiten duten elikagai nagusiak nitrogenoa eta fosforoa dira. Elikagai hauen ugaritasunak landareen hazkundea areagotzen du, bereziki algak. Eutrofizazioa jasaten duten urek kolore berdea izaten dute eta kirats handia. Bertako ekosistemek oxigeno eskasia dute, eta horrek uretan bizi diren animalien heriotzak areagotzen ditu.
Uraren Kutsaduraren Ondorioak (Uraren Kalitatearen Galera)
Urari eman zaion erabileraren ondorioz, substantzia desberdin batzuk eduki ditzake, eta bere kalitatea edo erabilerarako gaitasuna galdu. Ura erabiltzeko parametro batzuk erabiltzen dira:
- Organoleptikoak: Kolorea, usaina, zaporea eta gardentasuna.
- Fisikoak: Tenperatura, solidoen esekidura, eroankortasuna eta erradiaktibitatea.
- Kimikoak: pH, gogortasuna, kloruro, sulfato, nitrato, sodio... kontzentrazioa.
- Materia organikoa: Izaki bizidunen hondakinak.
- Biologikoak: Mikroorganismoak.