Ingurumen Kudeaketa eta Teknologiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,65 KB
1. Tresnak
PGB: Aldaketa klimatikoa, ekonomia-ingurumena erlazioak, energia berriztagarriak, teknologia garbien garapena, isurketa-sistemen kontrola eta satelite bidezko behaketak.
2. Legedia
Europa eta Espainia mailako legedia bat, ingurugiroa babesteko eta kudeatzeko, hiru printzipio hauetan oinarriturik:
- Guztiok dugu ingurumen egokiaz gozatzeko eskubidea eta bera babesteko betebeharra.
- Botere publikoek baliabide naturalen erabilera arrazionala eta ingurumena zaindu eta babestuko dute.
- Aurreko xedapenak betetzeko neurriak jarri eta hausten direnean beharrezkoak diren zehapen penal edo administratiboak.
3. Ingurumen Heziketa
1977ko Tbilisiko Konferentzian Ingurumen Heziketaren edukinak zehaztu ziren. Lerro nagusia ingurumen-arazoak konpontzeko herritarrek modu aktiboan parte hartu behar dutela izan zen, maila guztietan.
3 oinarri:
- Ingurumena hezkuntza-plan guztietan txertatu.
- Komunikabideak erabiliz, herritar guztien heziketa bultzatu.
- Ingurumen-arazoen konponketa ezagutza-arlo guztiak kontuan hartuta bilatu behar da.
4. Lurraldearen Antolamendua
Ingurumenaren ezaugarriak ezagututa eta baliabideak kontuan hartuta, lehentasunak edo murrizketak zehaztea eta ingurune horrek izan ditzakeen erabilerak finkatzea; era horretan, lurraldearen ezaugarrien arabera erabilera egokia egin eta baliabideak zainduko direla ziurtatzen da.
2 kontzeptuetan oinarritzen da:
- Lurraldeak erabilera jakin baterako duen gaitasuna.
- Erabilerak eragin dezakeen inpaktua, hau da, ingurumen-kalitatearen aldaketa erabileraren ostean.
5. Ingurumen Inpaktuaren Erabilera (IIE - EIA)
IIE: prozedura administratibo bat da, eta bere helburua planak eta proiektuak egiten direnean, ingurumenean sor daitezkeen eraginak identifikatu, neurtu eta zuzentzea da.
IIE urratsak:
- Ingurumen Inpaktuaren Azterketa (IIAZT): proiektu batek ingurumenean izan ditzakeen eraginak aztertzeko eta baloratzeko aukera ematen duen lan teknikoaren multzoa.
- Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA): ingurumenaren arloko erakunde edo agintaritza eskudunak igorritako irizpena, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta kontsultatutako erakundeek erantsitako alegazioak, eragozpeak eta oharrak kontuan hartuta osatzen dena eta ebaluatutako proiektua onartzen edo baztertzen duena.
Ingurumen inpaktuaren azterketak honako informazioa bildu behar du:
- Proiektuarekin zerikusia duen informazioa
- Ingurumenaren azterketa
- Inpaktuekin zerikusia duten agiriak
- Neurri babesle eta zuzentzaileen proposamenak
- Zaintze- eta kontrol-plana
- Sintesi txostena
6. Ekoeraginkortasuna (Ekoefizientzia)
Gizakien beharrizanak asetzeko eta interes ekonomiko eta ekologikoak bateratzeko, zenbait enpresatan erabiltzen diren ekoizpen- eta kontsumo-mekanismoen multzoa da.
Ekoeraginkortasunak enpresetan honako hau suposatzen du:
- Baliabide gutxiago erabili
- Inpaktu txikiko teknologiak
- Lehiakorrak diren produktu garbiak ekoiztu
- Birziklatu, hondakinak murriztu, energia berriztagarriak erabili, ...
Eta helburu hauek lortzeko, honako bi mekanismoak proposatzen dira:
- Ekoikuskaritzak: enpresek beren prozesuek, teknologiek eta jarduerek ingurumenarekin duten elkareragina aztertzeko egiten dituzten borondatezko eta aldizkako ebaluazioak dira. Honela, Europatik agiri ofiziala jaso: EMAS (Eco-Management and Audit Scheme).
- Ekoetiketak: produktuak ingurumena errespetatzen duela adierazten den etiketa da eta ekopublizitatean erabili ahal izango da. Ekoetiketa lortzeko, produktuaren bizi-zikloaren* analisia egin behar da, fase guztien ingurumen-inpaktua ebaluatu ahal izateko.
*Bizi-zikloa: produktuak sortzen direnetik desagertu arte dituen fase guztiak, hain zuzen ere → Ekoizpena → Banaketa → Erabilera → Hondakinen Ezabatzea
7. Ingurumena Ikertzeko Teknologiak (Teledetekzioa, GPSa, SIGa)
Ordenagailuaren erabilera: ingurugiro-arazoak aldagai ugarien baitan daude eta hainbeste informazioa prozesatzeko ordenagailu oso boteretsuen beharra dago.
1. Teledetekzioa
Lurrazala urrunetik aztertu eta irudiak hartu, hegazkin edo satelite artifizialetan dauden sentsoreei esker. Teledetekzioaren osagaiak honako hauek dira:
- Sentsorea
- Jasotzen den energia-fluxua (argi mota: ikusgaia, infragorri, mikrouhin, ...)
- Kaptazio zentrua
- Banaketa sistema (informazioa zabalzeko sistema, telematikoa gehienetan)
Aplikazioak: glaziarren atzera egitea behatu, basamortuen hedapena, ozono-zuloaren aldaketak, baso eta oihanen banaketa, e.a.
2. GPSa (USA)
Lurraren inguruan biraka dauden satelite-sistema da. GPS errezeptoreak satelite horietako seinalea jaso eta triangulazio-sistema baten bidez lurrean dagoen posizio zehatza adierazi dezake.
GLONASS (Errusia)
Galileo (Europar Batasuna)
Aplikazioak: suteak itzali, basoen kokalekua zehaztu, salbamendu-lanak, ...
3. SIGa (Informazio Geografikorako Sistema)
Lurralde baten informazioa bildu, kudeatu, manipulatu, grafiko bidez adierazi, e.a.-erako programa informatikoak dira. Datuak geografikoki antolatuta daude eta datu-kapa desberdinak gainjarri daitezke.
Aplikazioak: arriskuen prebentzioa, lurraldea antolatu, baliabideak kudeatu eta inpaktuak detektatu.