Ingurumen Kontzeptuak eta Gaiak: Definizioak eta Azterketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 17,75 KB
Definizioak
11. Gaia
Nekazaritza estentsiboa
Gaur egun herrialde garatuetan nekazaritza mota hau lur ahulak eta lantzeko zailak direnetan erabiltzen da. Etekina handitzeko ongarri organikoak erabiltzen dira, eta izurriteei aurre egiteko, uzta-txandaketa erabiltzen da.Nekazaritza intentsiboa
Gaur egun herrialde garatuetan nekazaritza mota hau lur emankorreko lur lauak lantzeko erabiltzen da. Makineria ugari eta ongarri kimikoak erabiltzen dira, eta izurriteei aurre egiteko produktu kimikoak erabiltzen dira.Abeltzaintza estentsiboa
Abeltzaintza mota honetan ez dira abere asko batera egoten. Abereek belardietatik eta basoetatik lortzen dituzte elikagaiak, eta ekoizpena txikia da, ez baita hazkuntza azkartzeko gehigarririk erabiltzen.Abeltzaintza intentsiboa
Abeltzaintza mota honetan abere asko egoten dira batera. Abereak pentsuz elikatzen dira, eta ekoizpena abeltzaintza estentsiboan baino handiagoa da antibiotikoak eta hazkuntza-hormonak erabiltzen direlako.Gehiegizko arrantza
Azken urteetan munduan bizi garen pertsonen kopurua asko handitu da, eta elikagaiak lortzeko arrantza ere asko handitu da. Baina une bat iritsi zen non arrain-populazioa ez zen arrantza konpentsatzeko behar bezain azkar ugaldu, eta arrain espezie asko desagertu ziren.Bioaniztasuna
Ekosistema batean dauden espezieen eta haien banakoen aniztasuna da. Komunitate batek zenbat eta espezie gehiago eduki eta espezie horiek zenbat eta proportzio berdinetan gehiago egon, orduan eta aniztasun espezifiko handiagoa izango du.Espezie inbaditzailea
Jatorrizkoa ez den ekosistema batean sartu eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espeziari deritzo. Hau da, espezie bat hona etorri eta bertan hazteko gai bada, naturalizatu egin dela diogu, baina bertako landare eta animalientzat kaltegarria bihurtzen bada, inbaditzaile deitzen zaio; adibidez, zebra muskuilua.Biosferaren erreserba
Balio ekologiko, geografiko edota kultural nabarmena dituen lurraldea da, eta bertan garapen iraunkorreko proiektuak bideratu nahi dira. Euskal Herrian dagoen bakarra Urdaibaikoa da.Parke naturala
Flora, fauna, paisaia eta formazio geologikoei dagokienez bere horretan gordetzeko helburuz eratua den gune babestua da. Giza erabilera tradizionalak ez dira, oro har, debekatzen. Euskal Herrian bederatzi parke natural daude, adibidez, Aralarrekoa.Izurrien kontrol ekologikoa
Oso arriskutsuak diren izurriak kontrolatzeko pestizidak ez erabiltzean oinarritzen dena da, eta era horretara ingurumen-inpaktua gutxitzen da. Horretarako, hainbat metodo osagarri erabiltzen dira: mekanikoak, biologikoak, kimikoak, besteak beste.Organismo transgenikoa
Genetikoki eraldatutako organismoa da. Organismo honi txertatutako ADNa beste espezie batean du jatorria. Organismo transgenikoen eraginez gerta daiteke aniztasun genetikoa galtzea: izaki transgenikoek ekosistema naturalak inbaditu eta bertako izakiak ordezkatu ditzakete.Nekazaritza ekologikoa
Nekazaritzako ustiapenak kudeatzeko sistema bat da, baliabide naturalak modurik egokienean erabiltzean oinarritzen dena. Nekazaritza mota honen ezaugarri bat laborantza-aniztasuna da, eta ez intentsifikazioa. Horri esker nabarmen jaisten da izurrite eta gaixotasun arriskua, eta ongarrien premia murriztu egiten da.Geldialdi biologikoa
Errekurtso biologiko bat ustiatu gabe egoten den denbora da, berez berreskuratu dadin helburuarekin. Ia beti arrantzari edo ehizari dagokio, eta kasu honetan gertatzen da, adibidez: gehiegizko arrantzaren edo gehiegizko ehizaren ondorioz izaki bizidunen espezie batzuk galtzeko zorian daudenean edo haien kopurua asko murrizteko arriskuan daudenean.Izurria
Ugaltze-tasa handia duten animalia zein landare populazioak neurriz kanpo handitzea da, eta horren ondorioz ekosistemako beste izaki bizidunentzat arrisku nabarmena bihurtzea; adibidez, pinu-beldarra.Pandemia
Mundu mailan gaixotasun batek populazioa mundu mailan eta denbora tarte mugatu batean nabarmen erasotzen duenean gertatzen den osasun-arazoa da; adibidez, HIESa.Parke nazionala
Estatuak kudeatzen duen, giza jarduerak oso gutxi eraldatuta dagoen eta flora, fauna, paisaia eta formazio geologikoei dagokienez bere horretan gordetzeko helburuz eratua den gune babestua da. Gehienetan debekatuta dago baliabide naturalak ustiatzea.Biotopo babestua
Basoak, padurak, ibarrak, formazio geologikoak edo fauna edo flora espezie arraroen habitatak gordetzeko helburuz eratua den gune babestua da. Parke naturala baino txikiagoa da. Euskal Herrian sei daude, adibidez, Zumaiako marearteko zabalgunea.12. Gaia
Padura
Ibai-bokaletan dauden eta aldizka urperatu egiten diren topografia lauko eremuak dira. Bertako bizi-baldintzak oso gogorrak dira: substratua ezegonkorra, oxigeno urria eta gorabehera handiak ur mailari eta gazitasunari dagokionez. Horregatik, bertan bizi diren espezieak oso espezializatuak dira eta ezin dira beste inon bizi.Lurzoruen azidotzea
Lurzoruaren degradazio kimiko mota bat da. Lurreko H+ ioien kontzentrazioa areagotzen denean gertatzen da. Oro har, honako prozesu hauek laguntzen dute lurzoruaren azidotzean: basoak zuhaitz koniferoekin berritzea eta atmosferako poluitzaileak pausatzea, batez ere euri azidoaren bitartez.Lurzoruen gazitzea
Lurzoruaren degradazio kimiko mota bat da. Lurzoruaren azalean gatza pilatzen da, bai modu naturalean (klima idor edo erdi-idorretako eta gatz ugariko lurzoruetan gertatzen da), bai modu antropikoan (adibidez, klima idorreko nekazaritzako lurrak modu desegokian ureztatzean, azaleko ura lurruntzen da eta gatzak pilatzen dira).13. Gaia
Hondakina
Zerbait ekoiztearen, eraldatzearen, erabiltzearen edo kontsumitzearen ondorioz sortzen den gaia da, gaia sortu duenak nahi ez duena eta ingurunean uzten duena edo uzteko asmoa duena.Konposta
Hirietako zabor organiko hartzigarriarekin egiten da, materia hori kontrolpean degradatuz lortzen dena. Lurra ongarritzeko baliagarria izateaz gain, bestelako abantailak ere baditu: hondakinak kontrolik gabe degradatzean sortzen den poluzioa eragozten da, hondakindegira edo tratatzera eraman beharreko zabor-bolumena asko gutxitzen da.Hondakin geldoa
Edo inertea. Hiri-hondakin solido mota bat da. Orokorrean ez da arriskutsua ingurumenarentzat, baina meategietan jatorria duten batzuek elementu toxikoak eduki ditzakete; adibidez: metalak, beira, obra-hondakinak, etab.Hondakin erradioaktiboa
Substantzia erradioaktiboak dituzte. Hauetariko asko zentral nuklearretan eratzen dira, eta beste batzuk medikuntzaren alorrean. Haien trataera berezia da, erradioaktibitatearen hedapenak izaki bizidunen iraupenerako duen arrisku handiagatik.Zabortegia
Toki honetan hondakinak pilatzen dira. Kokatu aurretik faktore asko kontuan hartzen dira, adibidez, populazioarekiko distantzia. Arazo larriak sor ditzake ingurumenean, paisaia aldatuz, adibidez, eta gizakien osasunean, bertan ugaritzen diren arratoiek gaixotasunak kutsa ditzaketelako.Galderak
11. Gaia
Aztertu ezazu grafiko hau eta erantzun galdera hauei:
- Zer dela eta hartu du indarra akuikulturak?
Akuikulturak hazkunde handia izan du azken urteotan. Jakina denez, populazioaren hazkundearekin batera, elikagaien ekoizpena ere gorantz doala. Hori dela eta, uretako organismoen eskaria gero eta handiagoa da, eta arrantzaren bidez lor daitekeena ez da nahikoa sortzen diren beharrak modu egokian asetzeko. Ondorioz, akuikultura da gaur egungo egoerarentzat irtenbiderik egokiena. - Zein dira teknika horren alde onak eta txarrak?
- Alde onak:
- Produkzioa handitu.
- Baliabideen agortzea saihestu.
- Alde txarrak:
- Ingurumen-kutsadura.
- Gaixotasun berriak.
- Espezie autoktonoen galera.
- Alde onak:
- Zer dela eta hartu du indarra akuikulturak?
Grafiko honetan ozeano Atlantikoaren ekialdeko atun gorriaren populazioak izan duen bilakaera erakusten da.
- Zer adierazten digu grafikoak?
1995etik aurrera bere populazioa jaisten joan zela. Lehen urteetan beherakada oso motela izan zen, gero eta handiagoa, eta 2003tik aurrera oso handia izan zela. - Aipa ezazu zein izan…
Seguraski ez dira izan biotopoarekin zerikusia duten faktoreak, adibidez, ura gehiegi epeltzea, gehiegi hoztea edo gehiegi kutsatuta egotea. Seguraski, gehiegizko arrantzaren ondorioz gertatu da. - Zer neurri har daitezke…?
Geldialdi biologikoa ezartzea. Atun gorriaren populazioa ez ustiatzea, berez berreskuratu dadin helburuarekin. Gehiegizko arrantzaren ondorioz atun gorriaren populazioa galtzeko zorian badago edo haien kopurua asko murrizteko arriskuan badago, hori egitea da komeni dena. - Ezagutzen al duzu antzeko…?
Bai. Duela urte batzuk, Kantauri Itsasoan zegoen antxoa espeziea guztiz desagertzeko arriskuan egon zen. Agintariek bost urtez debekatu zuten antxoa arrantzatzea, eta neurri horren ondorioz, antxoaren espeziea ez da desagertu eta ondo berreskuratu denez, aurten antxoak egon dira salgai merkatuetan.
- Zer adierazten digu grafikoak?
12. Gaia
Egoera klimatiko berean dauden eta harri mota berbera duten hiru eremu agertzen dira irudietan. Azter itzazu irudiak eta erantzun…
- Non eratuko litzateke lurzoru…?
A eremuan, malda oso txikia delako. - Zeinek du lurzoru-higadura jasateko…?
C eremuak. Arrazoiak:- Malda oso handia delako.
- Landaretza urria delako.
- Haizearen eragina handiagoa izango delako landaretza gutxi dagoenean.
- Zer egin daiteke...?
Zuhaitz gehiago landatzea, lurzorua errazago eratu dadin, eta, bestetik, lurzorua hobeto eusteko, aldapan behera joan ez dadin, eta haizearen higadura-eragina gutxitzeko. - Azal ezazu zer eragin duen…
Euri sarri eta ez oso gogor egiten duenean, lurzorua eratzea eta mantentzea errazten du, lurzoruaren higadura oztopatuz. Baina euri gutxi eta oso gogor egiten duenean, euriteek lurzoruen higadura errazten dute, sortzen diren gainazaleko urek edo eskorrentiak lurzoruaren osagai asko arrastaka maldan behera eramaten dituztelako.
- Non eratuko litzateke lurzoru…?
A eta B eskemetan, eremu berbera zuhaitzak moztu aurretik eta ondoren nola dagoen erakusten da. Geziek eta zenbakiek…
- Izenda ezazu zenbaki bakoitzak…
- Lurrunketa
- Prezipitazioak
- Izaki bizidunen transpirazioa
- Iragazketa
- Gainazaleko urak edo eskorrentia
- Lur azpiko ura
- Azaldu ezazu nola aldatzen den…
- Berdin jarraituko du.
- Berdin jarraituko du.
- Gutxitu egingo da, landaretza gutxiago dagoelako eta, seguraski, animalia gutxiago ere.
- Iragazketa gutxitu egingo da. Zuhaitzek harri amaren haustura eta arrakalen artean sartzen dituzte sustraiak, iragazketa handituz.
- Landaretzarik ez egotean, gainazaleko urak edo eskorrentia handituko da.
- Gutxitu egingo da, iragazketa gutxitu egin delako.
- Zer eragin du baso-mozketak…?
Seguraski, lurzorua galduz joango da prezipitazioen eraginez eta gainazaleko ur-korronteen bidez higadura handituko delako, lurzoruaren osagaiak beste leku batera eramanez. Hori gerta ez dadin, zuhaitzak berriro landatzea komeni da.
- Izenda ezazu zenbaki bakoitzak…
13. Gaia
Defini ezazu hondakin kontzeptua. Aipa itzazu hondakinak sortzen dituzten 6 jarduera. Aipa itzazu hondakinak eraldatzeko teknikak edo neurriak. Aipa itzazu hondakinen sorrera murrizteko neurriak.
- Defini ezazu hondakin kontzeptua. Aipa itzazu hondakinak sortzen dituzten 6 jarduera.
Hondakina: Zerbait ekoiztearen, eraldatzearen, erabiltzearen edo kontsumitzearen ondorioz sortzen den gaia da, gaia sortu duenak nahi ez duena eta ingurunean uzten duena edo uzteko asmoa duena.- Nekazaritza
- Abeltzaintza
- Mineralen erauzketa
- Industria
- Hirigunetako jarduerak
- Ospitaletako jarduerak
- Zentral nuklearretako jarduerak
- Aipa itzazu hondakinak eraldatzeko teknikak edo neurriak.
- Berrerabiltzea
- Birziklatzea
- Biogasa edo bioalkohola lortzea
- Energia lortzeko erabiltzea
- Aipa itzazu hondakinen sorrera murrizteko neurriak.
- Hondakinak sortzen dituzten produktu gutxiago kontsumitzea, adibidez, elikagaien ontzi handi bat erostea ontzi txiki bi erosi beharrean.
- Plastikozko poltsak edo beste poltsa batzuk gordetzea, erosketak poltsa berarekin askotan egiteko.
- Papera bi aldeetatik idaztea eta paper birziklatua erabiltzea.
- Defini ezazu hondakin kontzeptua. Aipa itzazu hondakinak sortzen dituzten 6 jarduera.
Azter ezazu irudia eta erantzun iezaiezu galdera hauei:
- Azal itzazu irudian agertzen diren…
Lehenik, ontzia txikitu eta garbitu egiten da lehengaiak lortu aurretik. Lehengai horietako batzuk birziklatu egiten dira gai berriak lortzeko, eta beste batzuk, birziklatu ezin direnez, hondakin gisa geratzen dira eta nonbaiten kokatuko dituzte, seguraski kontrolpeko zabortegi batean. - Beirazko ontzien artean…?
Berrerabilgarrienak direnak, kasu honetan lehengai batzuk aprobetxatu egiten direlako eta lehengai guztiak ez direlako hondakin bihurtzen. Beirazko ontzi erabiliak beirazko ontzi berriak lortzeko erabiltzen dira. - Konpara itzazu plastikozko eta beirazko…
Plastikozko botilak errazago erabiltzen dira, apurtzeko arriskua txikiagoa delako, eta horregatik errazagoa da botila bera gehiagotan erabiltzea eta merkeagoak dira. Aldiz, beirazko botiletan substantzia guztiak hobeto kontserbatzen dira.
- Azal itzazu irudian agertzen diren…
Bete ezazu taula hau sistema bakoitzak dituen abantailekin eta desabantailekin:
Abantailak Desabantailak Errausketa - Hondakinetatik energia lortzen da.
- Hondakinen pisua eta bolumena murrizten dira.
- Karbono dioxido asko sortzen da, baita ur-lurruna ere.
- Dioxinak eta furanoak igortzen dira askotan atmosferara, oso toxikoak direnak izaki bizidunentzat.
- Metal astunak (Zn, Cu, Pb, Cr) aska daitezke ingurunera.
Zabortegia - Erraz instalatzen dira.
- Gastu gutxi dute.
- Ingurumen-inpaktu eskasa dute (kontrolatua bada).
- Gasa lortzen da.
- Lur-eremu handiak behar dira.
- Bertan elikatzen diren animalien bitartez izaki bizidun asko kutsatzeko arriskua dago.
- Lixibiatuak eratzen badira, inguruneko ura kutsa daiteke.
Konpostajea - Hirietako zabor organiko hartzigarria erabiltzen da.
- Ongarria lortzen da.
Defini itzazu hitz hauek:
- Hondakin geldoa:
- Edo inertea. Hiri-hondakin solido mota bat da. Orokorrean ez da arriskutsua ingurumenarentzat, baina meategietan jatorria duten batzuek elementu toxikoak eduki ditzakete; adibidez: metalak, beira, obra-hondakinak, etab.
- Hondakin toxikoak:
- Izaki bizidunentzat kaltegarriak diren substantziak dituztenak dira; adibidez: kutsatuta dauden lixibiatuak, hondakin erradioaktiboak, metal astunak dituzten hondakinak eta hondakin biosanitario arriskutsuak eta kimiosanitario arriskutsuak.
- Zabortegi kontrolatua:
- Hondakinak pilatzen diren tokia da, baina ingurune zehatz batean kokatu aurretik oso ondo aztertu da bai ingurunea eta bai bertan pilatuko den hondakin mota. Hiru motatakoak dira: hondakin inerteak pilatzeko, hiri-hondakin solidoak pilatzeko eta biologikoki aktiboak diren hondakinak pilatzeko.
- Konpostajea:
- Konposta egiteko prozesua da, hirietako zabor organiko hartzigarriarekin egiten dena, materia hori kontrolpean degradatuz. Konposta lurra ongarritzeko baliagarria izateaz gain, bestelako abantailak ere baditu: hondakinak kontrolik gabe degradatzean sortzen den poluzioa eragozten da, hondakindegira edo tratatzera eraman beharreko zabor-bolumena asko gutxitzen da, besteak beste.
Irudietan bi zabortegiren kokapena azaltzen da. Irudiak aztertu ondoren…
- Zabor-piletara iristen diren geziek zer…?
Euri-urak eta lixibiatuak. - Zer kutsadura mota gertatzen da bi…?
Lixibiatuen kutsadura. Zabortegien azpian kokaturik dagoen geruza iragazkorrean dauden uretan gertatzen da. - Nola gertatzen da uren kutsadura A…?
A irudian, lixibiatuak zabortegitik eta lurraren gainazaletik mugitzen dira. B irudian, lixibiatuak zabortegitik zuzenean geruza iragazkorrera igarotzen dira. - Zeri esaten zaio lixibiatua?
Lixibiatuak: Kutsatuta egon daitezkeen urak dira, euri-urak zabortegian sartu eta bertan dauden hondakinekin kontaktuan jartzean eratzen direnak. - Zure ustez, egokiak al dira…?
Ez, zabortegien azpian geruza iragazkorrak kokaturik daudelako. - Zer baldintza bete behar dituzte zabortegi…?
Lixibiatuak gertatuz gero, horiek biltzea, inguruneko urak ez kutsatzeko. - Zabortegiez gainera, ezagutzen al duzu…?
- Berrerabiltzea
- Birziklatzea
- Biogasa edo bioalkohola lortzea
- Energia lortzeko erabiltzea
- Zabor-piletara iristen diren geziek zer…?