Ingurumen Informazioaren Garrantzia eta Hedabideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

Ingurumen Informazioaren Garrantzia eta Eskuragarritasuna

Zergatik da garrantzitsua ingurugiroari buruzko informazioa?

  • Informazioa ez da ondasun neutroa; ezinbestekoa da erabakiak hartzeko eta ezagutza taxutzeko.
  • Kultura demokratiko eta parte-hartzailea herritarrei ematen zaien informazioaren kantitateak eta kalitateak definitzen du.
  • Edozein gatazkaren aurrean gizarteak emango duen erantzuna informazioaren kantitate eta kalitatearen araberakoa izango da.
  • Ingurugiroari buruzko informazioa jasotzeak ingurugiroaren babesa hobetzen du, herritarrak ingurugiro-egoeraren partaide bihurtzen baititu eta zaintza areagotu egiten du.

Nork eska dezake ingurumenaren arloko informazioa?

  • Agintari edo administrazio eskudunak duen ingurugiroaren arloko informazioa edonork eska dezake.
  • Ez da beharrezkoa inolako interesik egiaztatzea (informazioa zergatik eskatzen den ez da zertan azaldu edo arrazoitu behar).

Salbuespenak:

  • Defentsari edo estatuaren segurtasunari dagozkion gaiak.
  • Jabego intelektualaren edo industrialaren sekretuak.

Ingurumen Informazioa Hedatzeko Baliabideak eta Teknikak

Informazioa Hedatzeko Baliabideak eta Kanalak

Baliabide nagusiak hauek dira: Prentsa, Telebista, Internet eta pertsonen arteko komunikazioa. Azterketan hauek guztiak garatu beharko lirateke.

Komunikaziorako Teknikak

  • Banner: On-line marketinean erabiltzen den irudi edo animazioa da, erabiltzailea erakartzeko.
  • Banderatxoa: Zabaltzeko mezua xerografiatuta duen olana, informazio laburra emateko.
  • Kartela: Tamaina handiko euskarri inprimatua, mezu labur bat eta ikus-efektu handia duena.
  • Liburuxkak: Tamaina txikiko euskarria (diptikoa edo triptikoa) non mezu nagusia eta informazio argigarria biltzen diren.
  • Audio-podcastak: Aukeratutako ingurumen-informazioa duten audio-grabaketak.
  • Irratiko iragarki laburrak.
  • Spots (iragarkiak).
  • Prentsa-oharrak: Komunikabideei, batez ere kazetariei, zuzendutako dokumentu idatzia da, informazio edo gertaera garrantzitsuak komunikatzeko.
  • Albistea: Hedabide batek gertaera baten inguruan egiten duen eduki informatiboa.
  • Txostenak eta sintesi-dokumentuak: Ingurumen-egoera bati buruzko azterketa sakona egiten duen dokumentua.

Entradas relacionadas: