Ingurumen eta Baliabide Naturalen Glosarioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,51 KB
Sistema irekia: Beste sistema batzuekin materia eta energia trukatzen dituen sistema.
Baliabide berriztagarria: Erabili ondoren berriro erabil daitezke, ez dira agortzen.
Baliabide ez-berriztagarria (berriztaezina): Ustiatu eta erabili ondoren agortu egiten diren baliabide naturalak, izan ere baliabide hauek naturan sortzeko denbora tarte luzeak behar dituzte.
Baliabide kulturala: Gizakiak ekoizten dituen produktuak eta gizakiaren ezagutzaren eta sormenaren ondoriozkoak.
Ingurumen inpaktua: Lurreko edozein sistematan gizakiaren jarduerak sortutako edozein aldaketa. Gehienetan negatiboak.
Eragin ekologikoa: Enpresek erabiltzen dituzten mekanismoak interes ekonomikoak eta ekologikoak bateratzeko eragin edo inpaktu kritikoa.
Ekotasa: Jarduera edo produktu batek ingurumenean eragiten dituen kostuak estaltzeko, erabiltzaileari aplikatzen zaion tasa edo zerga.
Garapen iraunkorra: Hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, oraingo belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala.
Lurralde antolamendua: Ingurunearen ezaugarriak ezagututa eta baliabideak kontuan hartuta, lehentasunak edo murrizketak zehaztea eta ingurune horrek izan ditzakeen erabilerak finkatzea. Lurralde antolamenduko plana.
Ingurumen inpaktuaren azterketa: Proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eraginak aztertzeko eta baloratzeko lan teknikoen multzoa. Proiektuaren sustatzaileari lotutako profesionalek egiten dute. Proiektuarekin zerikusia duen informazioa.
Ingurumen inpaktuaren adierazpena: Ingurumen arloko erakundeek, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta alegazioak kontuan hartuta, ebaluatutako proiektua onartzen edo baztertzen duen adierazpena.
Babes Zibila: Zenbait arriskuren aurrean prebentziorako eta babeserako hartzen diren neurri orokorrak. Kalteak murrizteko zein normaltasunera bueltatzeko.
Arrisku sismikoa: Lurrikaren ondorioz, plaka tektonikoen mugimenduengatik, gizakiei (edo beste bizidunei baita ingurumenari) kalteak eragin diezaiokeen egoera da.
Arrisku bolkanikoa: Faktore naturala eragindako arrisku geologikoa da. Sumendi erupzioen ondorioz, gizakiei (edo beste bizidunei baita ingurumenari) kalteak eragin diezaiokeen egoera da.
Meteorizazioa: Atmosferaren ekintzaren ondorioz harriak puskatzea (fisikoa) edo kimikoki aldatzean gertatzen den prozesua.
Azaleko higadura: Eragile geologikoek hala nola ur basatiek, lurrazalaren gainazalean meteorizazio eta garraio prozesuen ondorioz, eragiten duten erliebearen desgastea.
Narrastea: Denbora luzean, mendi hegal batean, grabitateak eragiten duen harri-masaren beheranzko mugimendu geldoen prozesua da. Horren ondorioz, enborrak, hesiak eta posteak okertu daitezke.
Uholde lautada: Ibaiak gainezka egiten duenean estaltzen duen eremu zabala eta laua da.
Karsta: CO2 duten urak kareharria disolbatuz gero karbonatazioa deritzon prozesu baten ondorioz eratzen den erliebe modelatua. Erliebe mota hau barrutik forma endokarstikoak eta kanpotik forma exokarstikoak sortzen ditu.
Dolina: Egitura exokarstikoa duen inbutu itxurako sakonune eliptiko edo zirkular txikiak, karbonatazioaren ondorioz sortuak. / Kareharria disolbatzean sortzen diren inbutu formako sakonune zirkular edo eliptiko txikiak dira.
Kobazuloa: Lur azpian dagoen zulo sistema naturala da. Osagai nagusiak estalagmitak, estalaktitak eta zutabeak dira. Hau aztertzen duen zientzia espeleologia da.
Tonboloa: Tonboloa uharte bat lur barnera lotu edo bi uharte bateratzen dituen lur eremu estu bat da, sedimentuz osatua. Kostaldearen eta uhartearen artean olatuak energia galtzean dutenean sortzen dira.
Itsaslabarra: Harrizko horma malkartsu eta bertikala; bereziki itsasertzekoa, olatuen higaduraren ondorioz eratzen dena.
Erliebe estrukturala
Erliebe tabularra:
Geruzak horizontalki egituratuta daudenean sortzen den erliebe mota. Mahaiak, muinoak etab. agertzen dira.
Baliabide mineralak
Hobi mineralak:
Prozesu desberdinen ondorioz gertatzen den mineralen ezohikoen pilaketa handia.
Mea: Hobi batean ekonomikoki errentagarria izateagatik ustiatzen den mineralaren zatia da.
Harrobia: Arroka aire zabalean ustiatzeko instalazioa.
Ikatza: Erregai fosila da. Metatutako landare-hondarren eraldaketaren ondorioz sortzen den harri organikoa, energia-iturri gisa erabiltzen dena. Baliabide ez-berriztagarria da.
Petrolioa: Itsasoko plaktonetik buztinaren eta harearen artean bakterio anaerobioen parte hartzearekin sortzen den hidrokarburo nahastea da. Energia-iturri ez-berriztagarria.
Zentral termikoak: Energia elektrikoaren sorkuntzarako instalazioa. Erregai fosilak erretzean askatutako bero energia erabiltzen da elektrizitatea lortzeko. Erregai fosil hauek erretzean atmosferara gas kutsatzaileak igortzen dira. E. termiko - E. mekaniko - E. elektrikoa.
Energia iturri berriztagarriak: Ingurunean ahalik eta gutxien eragiteko helburuarekin erabiltzen diren energia-iturriak dira, alternatiboak. Agortezinak eta doakoak dira, adibidez, eguzki-energia.
Eguzki-energia fotovoltaikoa: Eguzki-erradiazioa zuzenean energia elektrikoa bihurtzen duen energia iturri berriztagarria da. Zenbait abantaila ditu hala nola: dohakoa da eta ez ditu gasak isurtzen.
Energia nuklearra: Atomo-nukleo astun bat bi nukleo arinetan zatitzean sortzen den bero-energia. Elektrizitatea lortzeko erabiltzen den energia berriztaezina da.
Energia eolikoa: Aerosorgailuen bitartez, haizearen indarretik elektrizitatea (energia elektrikoa) lortzeko erabiltzen den energia berriztagarria da.
Energia geotermikoa: Lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia da. Zenbait gune bolkanikoetan, lur-barneko tenperatura oso handia denean erabiltzen den energia-iturri berriztagarria, agortezina.
Arkitektura bioklimatikoa: Energia kontsumoa murriztea helburua duen arkitektura mota bat, kontuan hartzen duena, lekuan lekuko klima, landaretza eta erliebea.