Inguru buztintsuak eta higadura diferentzialaren erliebea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,09 KB
Inguru buztintsua
Kokapena
Ipar eta hego goi-ordokietan, Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneetan, inguru hondoratuetan eta Mediterraneoko kostaldeko lautadetan dago.
Harri nagusiaren garaia
Harri nagusiaren garaia: Inguru buztintsua aro tertziarioko eta kuaternarioko harri sedimentarioek osatzen dute.
Harrien ezaugarriak
Harrien ezaugarriak: Nagusi den harri buztina da. Erresistentzia gutxiko harria da.
Erliebe horizontala
Erliebe horizontala: Buztina jalki zen inguruetan, gerora ez da tolesturarik gertatu: erliebe horizontala sortzen du.
Erliebe uhindua
Erliebe uhindua: Ibaiek haranak zabaltzen dituzte, eta egitura horizontalak banantzen dituzte. Horiek azkar higatu eta modu leunean uhindutako ordokiak sortzen dira; landazabalak.
Lubakiak
Lubakiak: Aldi lehor eta bero luzeak eta euri labur eta uhar izaerakoak txandakatzen dituzten inguruetan, landareen babesik ez dutenean, alboak etengabe higatzen ditu uhar-urak. Horietan, lubakiak banandutako ildo estu eta sakonak sortzen dira eta mendi baten antzeko topografia malkartsua eragiten dute. Inguru batean asko garatzen bada, badlands izeneko paisaia bitxia sortzen da.
Higadura diferentzialak sortutako erliebea
Inguru silizioan, kareharriaren inguruan eta inguru buztintsuan ematen da. Hiru inguruetako bakoitzean, jatorri eta erresistentzia desberdineko harriak egoten dira. Horrela, hainbat eratako erliebeak sortzen dira.
A) Estratu horizontalak eta txandaka gogorrak eta bigunak
Ibaiek plataforma zabalak banantzen dituzten haranak irekitzen dituzte. Plataforma horiei paramo, mahai edo ordoki esaten zaie. Paramoek tontor horizontala izaten dute, eta hegal ahurrak izaten dituzte. Hegalak azkar higatzen dira, eta, beraz, paramoak murriztu eta muino lekuko bihurtzen dira. Goiko estratu gogorra desagertzen denean, muinoaurreak agertzen dira. Erliebe mota hori goi-ordokiko arro sedimentarioetan eta Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneetan ikus daiteke.
B) Estratu apur bat inklinatuta eta material gogorrak eta bigunak
Aldapak sortzen dira. Horietan atzealdea estratu gogor inklinatuak osatua, aurrealdea aldapa gogorreko erlaitzarekin, geruza gogorrak osatua, eta behealde ahurra geruza bigunean bereizten dira. Higaduraren eraginez, aldapek atzera egin eta muino lekukoak eta muinoaurreak sortzen dira.
C) Estratu tolestuta eta txandaka gogorrak eta bigunak
Estratuak tolestuta daudenean eta txandaka gogorrak eta bigunak direnean, erliebe Appalachea eta Jurasikoa sortzen dira.
Erliebe Appalachea
Erliebe Appalachea: Higadurak higatu eta laututako erliebe menditsu herciniarrean sortzen da. Gerora, berriro altxatzen da, eta higadura berriz aktibatzen da. Higadurak modu diferentzialean jarduten du, eta gailurrak eta haranak txandakatuta dituen erliebea sortzen du. Gailurrak estratu gogorretan sartzen dira, eta mendilerro luze, paralelo eta antzeko altitudea dutenak dira. Kokapena: Kantabriar mendikatearen mendebaldeko zatian, Toledoko mendietan eta Sierra Morenan daude.
Erliebe Jurasikoa
Erliebe Jurasikoa: Mendikate gazteetan sartzen da. Tolestura ganbilak (antiklinalak) eta ahurrak (sinklinalak) txandakatuta sartzen dira. Antiklinaletan, uraren higadurak gailurrarekin perpendikularrak diren haranak (kluseak) eta gailurrarekin pareleloak diren haranak (konbeak) sortzen ditu. Higadurak antiklinalen estratu gogorra zulatzen duenean, hustuketa azkar gertatzen da. Horiek haran bihurtu eta tartean antzinako haran sinklinalak geratzen dira. Kokapena: Iberiar mendikatean, Kantabriar mendikatearen ekialdeko zatian, Pirinioetan eta Mendikate Betikoetan daude.