Informazioaren Zuzenbidea eta Oinarrizko Eskubideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB
1.1 Informazioaren Zuzenbidearen Kontzeptua eta Edukia
Informazioarekin zerikusia duen edozerrekin, enpresa edo erakunde batek sortzen duen arau juridikoari “Informazioaren Zuzenbidea” deritzo. Bestetik, “Informaziorako eskubidea” gizakiok komunikatzeko eta informazioa jasotzeko askatasuna dugula esan nahi du. Eskubide eta askatasun horiek Konstituzioan agertzen dira, zehatz mehatz, 20. artikuluan. Bertan adierazpen askatasuna eta informazio askatasunen inguruan hitz egiten du. Horrez gain beste artikulu batzuetan (16, 18, 38 eta 105b.etan) askatasun horietaz hitz egiten da, baina zehatzagoak dira.
Beste alde batetik, Europar Kontseiluak egindako GEEH-an 10. artikuluan giza orok adierazteko askatasuna duela jartzen du, baina muga batzuekin.
1.2 Informazio-Askatasunak Oinarrizko Eskubide Gisa
A) Oinarrizko Eskubideen Definizioa
“Oinarrizko eskubideak” funtsezkotzat hartzen diren eskubideak dira. Konstituzioan bertan aipatzen dira zeintzuk diren (20. artikuluan). Baina baita ere “eskubide naturalak” izenekoak ere daude. Hauek berriz, agindu etikoak dira eta ez dira inongo arau juridiko batean agertzen. Gizaki orok dituen baloreak dira. Azkenik, “giza eskubideak” daude; NBE-k bultzatutako giza eskubideak dira.
Eskubideak, zerbait egin edo ez egiteko, jaso edo ez jasotzeko gaitasunean oinarritzen dira. Edozein eskubideren ezaugarria da epaileen eta auzitegien benetako babesa.
B) Eskubideak Sailkatzearen Arazoa eta Horiek 1978ko Konstituzioan Txertatzea
Eskubideak sailkatuak daude eta horretarako irizpide ezberdinak hartzen dira kontutan. Hiru eratako eskubideak daude:
- Nortasunaren eskubideak (bizitzeko eskubidea, ohorerako eskubidea, segurtasunerako eskubidea)
- Askatasun publikoak (biltzeko eskubidea, sufragiorako eskubidea, manifestazioak egiteko)
- Gizarte-eskubideak (Hezkuntzarako, lan egiteko eta osasunerako eskubideak)
Eskubide mota bakoitza une historiko batean sortu da eta konstituzioaren 53. artikuluan agertzen da sailkapenarekin zerikusia duena. Gehien babesten diren eskubideak oinarrizkoak dira. Hierarkikoki antolatzen dira eskubideak. Batzuk garrantzitsuagoak dira beste batzuen aurrean.
C) Oinarrizko Eskubideen Bermerako Konstituzio-Sistema
Konstituzioaren 53. artikuluan eskubideen multzoari dagokio. Bigarren kapitulua berme orokorrak:
- Botere publiko guztiek eskubide eta askatasunak
- Eskubideak legez bakarrik arautu daitezke
- Legeek eskubideen funtsezko edukia errespetatu behar du, horren xedea argia da: oinarrizko eskubide baten egikaritza lege-mailako arau bidez arautzen denean, haren funtsezko alderdiak errespetatu behar dira.
Oinarrizko eskubideen berme orokorra:
- Herritar orok lor dezake auzitegiaren babesa, lehentasun eta sumariotasun printzipioetan oinarritutako prozedura baten bidez.
- Konstituzio auzitegiaren aurrean babes errekurtsoa aurkez daiteke oinarrizko eskubide horietako bat bortxatu bada.
- Arauketa lege organikoz egitea.
- Azken bermea erreformarako prozedura konplikatuagoari buruzkoa da/GEEH auzitegiaren aurrean gauza daitekeen babes prozedura jasotzen baitu.