Informazioaren Ebaluazioa, Jabetza Intelektuala eta Dokumentazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,42 KB
Interneteko Informazioaren Ebaluazioa
Nola Ebaluatu Interneteko Informazioa?
Interneteko informazioa ebaluatzeko, hamar gako hauek hartu behar dira kontuan:
- Aurkezpena: Begiratu webgunearen URLa eta domeinu mota.
- Egilea: Bilatu egilearen datu biografikoak eta egiaztatu bere espezializazioa.
- Publikazio mota: Zehaztu ea argitalpen akademikoa, komertziala edo bestelakoa den.
- Hartzailea: Aztertu orriaren tonua eta estiloa, eta zehaztu nori zuzenduta dagoen.
- Doitasuna: Egiaztatu ea informazioa zehatza eta egiazkoa den.
- Gaurkotasuna: Ziurtatu informazioa eguneratuta dagoela.
- Luzapena: Baloratu informazioaren sakontasuna eta zabaltasuna.
- Estekak: Aztertu esteken kalitatea eta garrantzia.
- Gailentasuna: Aztertu eremu lexikoaren erabilera egokia.
- Material mota: Egiaztatu informazioaren jatorria eta fidagarritasuna.
Aipamenak eta Bibliografia
Zer dira aipamenak eta nola egin?
Aipamenak norberaren proposamenak indartzeko edo testuaren iruzkina egiteko erabiltzen diren testu zatiak dira. Aipamenek iturria argi eta garbi adierazi behar dute. Hiru metodo nagusi daude aipamenak egiteko:
- Erreferentzia zenbakidunak
- Ohar sekuentzialak
- Egilea eta data
Zeintzuk dira bibliografiaren helburuak?
Bibliografiaren helburu nagusiak hauek dira:
- Testuan aipatutako iturriak identifikatzea.
- Lana osatzeko erabilitako dokumentuak adieraztea.
- Gaiarekin zerikusia duten dokumentuen informazioa eskaintzea.
Eskubideak: Copyright eta Creative Commons
Jabetza Intelektuala: Eskubide Moralak
Obra eta egilea betiko lotzen dituzte eskubide moralek, nahiz eta obraren ustiapena edota euskarria besterenganatu. Sormenari dagozkio eta ukaezinak dira. Eskubide moralen barruan, bi mota bereizten dira:
- Eskubide pertsonalak: Egileari dagozkio.
- Pertsonalak ez diren eskubideak: Oinordeko edo erakunde publikoei dagozkie.
Jabetza Intelektuala: Ustiatzeko Eskubideak
Ustiatze eskubideak egilearenak dira, eta obraren erreprodukzioa, hedapena, banaketa eta komunikazio publikoa hartzen dituzte barne. Oinordekoei transmititzen zaizkie eta egilea hil ondorengo 70 urteetan indarrean diraute. Epe hori igarota, obraren hedapena publiko bihurtzen da.
Beste eskubide batzuen artean, hauek aipa daitezke:
- Argazkietan agertzen diren pertsonen eskubideak: Argazkia hartzeko eta hedatzeko pertsonaren baimena behar da, salbuespen hauekin: kaleak edo leku publikoak agertzen badira argazkietan, edo pertsona publikoak "bere funtzioak betetzen edota bizitza publikoko ekintzetan" irudikatzen badira.
- Argazkietan ageri diren objektuen jabearen baimena: Eskubide hau objektua argazkiaren funtsa denean bakarrik hartzen da kontuan.
- Argazkietan ageri diren obren (margoak, eskulturak...) jabearen baimena: Egilearen baimena beti behar da, salbu obra kalean jarrita dagoenean.
Zer esan nahi du CC-BY-NC-SA akronimoak?
CC-BY-NC-SA akronimoak "Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin" esan nahi du. Lizentzia honek, aldi berean, honako baldintzak ezartzen ditu:
- Edukien iturriak aipatzea.
- Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea.
- Jatorrizko lizentzia berdinarekin partekatzea.
Kazetaritza eta Dokumentazioa
Egunkarien Ezaugarriak
Egunkariek honako atal eta zerbitzu hauek eskaini ohi dituzte:
- Albisteak
- Gaiak
- Hemerotekak
- Multimedia argazkitegiak
- Parte hartzea eta interakzioa
- Beste zerbitzu batzuk (buletinak, azken albisteak…)
Kazetariaren Gakoak
Kazetari on batek honako ezaugarri hauek izan behar ditu:
- Informazio kopuru handiak menderatzea.
- Informazioa egiaztatzea.
- Informazioaren ezagutza kritikoa edukitzea.
- Berriak duten garrantziaren eta entzulearen interesen arabera aukeratzea eta aurkeztea.
Dokumentazio Zerbitzuetan Barneko Informazioa
Komunikabideak ekoiztutakoaren artxiboa osatzen duen informazioari deritzo barneko informazioa.
Dokumentazioaren Ekarpena Prentsan
Dokumentazioak honako funtzio hauek betetzen ditu prentsan:
- Informazioa egiaztatzea.
- Informazioa aldez aurretik prestatzea.
- Informazioa osatzea.
- Iritziak sendotzeko argudioak eskaintzea.
Dokumentazioa Berrerabiltzen: Argazkiak eta Ikus-entzunezkoak
Argazkiak Hautatzeko Irizpideak Prentsako Argazkitegietan
Prentsako argazkitegietan argazkiak hautatzeko, honako irizpide hauek erabiltzen dira:
- Argazkiaren balio informatiboa (albistea eta balio ikonikoa)
- Iraunkortasuna
- Originaltasuna eta interesa
- Irudia identifikatzeko behar diren datuak
- Eskubideak
- Kalitate teknikoa
- Egilearen garrantzia
- Berezitasun tekniko-artistikoak
- Garrantzia historikoa
- Argazkiaren egoera
Artxiboko Argazkien Erabilera Egokia
Nola, noiz eta zertarako erabiltzen dira artxiboko argazkiak?
Zeintzuk dira artxiboko argazkiak modu egokian erabiltzeko baldintzak?
Artxiboko argazkiak modu egokian erabiltzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Irakurlea ez engainatzea.
- Ez erabili kutsu negatiboa duten albisteetan.
- Gaurkotasuna ziurtatu.
- Ez erabili larregi.
- Ez berrerabili epe laburrean.
- Produkzioaren testuingurua ezagutu.
- Argazki oin egokia osatu.
Ikus-entzunezko Dokumentazioaren Erabilera Telebistan
Telebistan, ikus-entzunezko dokumentazioak honako erabilerak ditu:
- Metonimikoak eta girotzekoak: Ikus-entzunezko mezua osatu, narrazioa erraztu, albistea ulergarria egin eta ikusgarritasuna ematen diote.
- Informatiboa testigantza: Dokumentazioak albistea osatu eta aberastu egiten du (testuingurua, aurrekariak, biografia…).
Irratiko Dokumentazio Funtsak
Irratiko dokumentazio funts nagusiak bi dira:
- Soinua:
- Musika
- Hitza
- Multimedia: Hemerotekak, gidoiak...