Informazioaren Biltzea: Prozesua eta Arazoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB

Informazioaren biltze-prozesuan, lehenik informazio gordina lortuko da eta informazio hori informazio garbi bilakatu beharko da.

Pausoak: Egiaztapena eta Edizioa

Kalitate oneko datuak izateko, bilketa-prozesuan eginiko akatsak identifikatu eta zuzendu egin behar dira. Batzuetan, galdetegi oso bat kendu beharra izaten da edota berriz errepikatu.

Kanpo-Edizioa

Kanpo-lanean egunero egiten dena. Bertan, prozesuei jarraitzen zaien ala ez kontrolatzen da. Detekta daitezkeen akatsen artean:

  • Elkarrizketatu desegokien aukeraketa
  • Laginaren baldintzak ez betetzea
  • Galderak ahaztea
  • Galderak ongi ez erantzutea eta erantzun irakurtezinak
  • Erantzunetan koherentzia falta

Bulegoko Egiaztapenak

Bulego zentralean egiten direnak. Arazoak:

  • Ezdaki/Ez du erantzuten trataera
  • Erantzunen artean kontraesanak
  • Galdera zabalen tratamendua (hauek taldekatu egin behar dira eta ondoren programa informatikoak aztertu behar ditu)
Arazoen Konponketa

Elkarrizketatuari galdetu dudak argitzeko, akatsak zuzendu, ulertezinak diren galderak kendu eta akats handiko galdetegiak kendu.

Kodifikazioa

Galdeketaren aurretik prestatzen da eta erantzun posible guztiek kode bat dute (aurrekodifikazioa). Oso garrantzitsua da galdera irekiak eta itxiak bereiztea. Itxiek ez dute arazorik ematen eta beste bi kategoria gehitzen dira: ezdaki... erantzun desegokia. Irekiak kategorien zenbateko mugatu bat ezartzeko, "beste erantzunak" aukerak agerian utziz.

Tabulazioa

Gaur egun automatikoa da, azkarra eta zehatza eta aldagaien beren kategorien artean konbinazioak egiteko aukera mugagabeak. Datu gordinak datu garbi bihurtu, horrek egoera batzutan "n" lerroko eta "m" zutabeko aldagaien berezitasunak jasoko ditu.

2 Mota:

  • Sinplea edo baztergarriak: azken kontrola izan daiteke datu zentzugabe arraro eta muturreko balioak antzemateko.
  • Gurutzatuak: bi aldagai edo gehigoren arteko erlazioa da, horietako bat kontrolerako erabilitako aldagai izan daiteke. Honekin hasi aurretik, helburuentzako interesgarriak diren aldagaien arteko erlazioak aztertzea komeni da. Ezinbestekoa da ezaugarri soziodemografikoak eta iritzi edo jarrerak jasotzen dituzten aldagaien arteko tabulazio gurutzatuak.

Erantzunik Ezaren Arazoa

Honen akatsa, erantzuna ematen dutenen eta ematen ez dutenen arteko aldea da.

2 Mota: Galdera Jakin Bati Ez Erantzutea

Erantzun faltaren aurrean zein eragin dituen aztertzea da. Erantzun tasa kalkulatu ostean altua bada ez du gehiago suposatuko. Ez bada oso altua, ziurtatu egin beharko da ez direla oso desberdinak erantzun eta erantzun ezaren artean. Bide batzuk:

  • Ostrukaren metodoa: erantzun ez dutenek erantzun dutenengan eraginik ez dutela suposatzean datza.
  • Sentikortasun analisia: erantzun ez dutenak azken emaitzetan eraginik izan ez dezaten nolakoak izan behar diren aztertzea.
  • Erantzun ez dutenen azpilaginketa: erantzun ez dutenen lagin bat kalkulatu eta berriz inkesta egitea komeni da.
Arazoak Nola Konpondu:
  • Ponderazio sinplea: lortutako informazioari beste balio bat ematea arazoa desagerraraziz.
  • Ordezkapena: parte erantzun ez dutenak, parte hartuko dutela espero den beste batzuekin ordezkatzea aurresuposatzen da erantzun ez duten guztiek antzeko ezaugarriak dituztela eta ezaugarri horrek eragin duela ez erantzutea.
  • Ikerketaren parte hartzeari uko egitea: aukerak: inkestaren batez besteko balioa egotzi. Ezdaki... bezala konsideratu, inkesta berriro egin, ezabatu. Galdetegia berriro egiteko aukera dago, inkestak identifikatzea beharrekoa.

Entradas relacionadas: