Informazioaren Arkitektura eta Dokumentazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,76 KB
Informazio Arkitekturaren Helburu Nagusia
Informazioaren ulermena eta bereganatze-prozesua erraztea.
Zergatik da Diseinua Garrantzitsua IA-n?
Bai. Zenbat eta argiagoa izan, orduan eta ulergarriagoa izango da informazioa. Gainera, diseinu onarekin informazioa errazago berreskuratzen da.
Zer da Card Sorting-a? Irekia eta Itxia
Card Sorting-a edukien etiketazioa, informazioaren antolaketa, planifikazioa, kudeaketa eta garapena lantzeko teknika bat da.
- Card Sorting irekia: Hasi baino lehen txartel guztiak libreki mugitu eta kategoria desberdinak planifikatu ditzakegunean.
- Card Sorting itxia: Edukiak antolatu, hierarkizatu eta ordenatu ditugunean erabiltzen da, aurrez zehaztutako eta etiketatutako taldeak edo kategoriak daudenean.
Informazio Arkitekto Baten Lana
Informazio arkitekto batek informazio erraldoia prozesatu eta dosifikatzen du. Argiago bihurtzen du, ulergarria izan dadin. Informazioaren prozesua eta diseinua egiaztatu eta garatzen ditu, horrela informazioa berreskuratzeko sistemak antolatu, egituratu, sistematizatu, etiketatu (errotulatu), zabaldu eta diseinatzen ditu, erabiltzailea gustura egon dadin eta informazioaren berreskurapena sinplea, eraginkorra eta emankorra izan dadin.
Zerez Osatuta Dago Informazio Arkitektura?
Webgune baten Informazioaren Arkitekturan antolaketa-sistemak, edukien egiturak, edukien errotulazioa (etiketazioa) eta guneko informazioa berreskuratzeko/nabigatzeko sistemak aurkitu ditzakegu.
Dokumentuak Deskribatzeko Estandarrak
Hona hemen dokumentuak deskribatzeko estandar nagusiak:
- Liburutegietan: ISBD (International Standard Bibliographic Description) eta honen ondorengoak.
- Artxiboetan: ISAD (General International Standard Archival Description).
- Liburutegi digitaletan eta oro har interneten: DC (Dublin Core Metadata System).
- Kazetaritza enpresetan: IIM (Information Interchange Model), agentziek dokumentuak bilakatzeko eta trukatzeko sortua.
- Telebistan: Minium Data List, FIAT / IFTA-k (telebista artxiboen nazioarteko federazioa) egindako proposamena.
Zer Dira DC Siglak? Nork Sortu Zituen? Etiketak
DC siglak Dublin Core Metadata System izenaz ezagutzen dira. OCLC-ek (Online Computer Library Center) sortu zuen eta 15 etiketa ditu:
- Izenburua
- Egilea
- Gako-hitzak
- Deskribapena
- Argitaratzailea
- Beste lankide batzuk
- Data
- Baliabide-mota
- Formatua
- Identifikadorea
- Iturria
- Hizkuntza
- Harremana
- Estaldura
- Eskubideak
Argazkien Dokumentaziorako Metadatuak
Argazkien kasuan, dokumentaziorako interesa duten metadatuak honako hauek dira:
- Edukiari buruz: Titularra, argazki-oina, kategoria, kategoria osagarria eta gako-hitzak.
- Lokatiboak: Hiria, Probintzia-estatua, herrialdearen kodea, herrialdearen izena eta data.
- Ardura: Egilea eta agentzia.
Zer Dira Metadatuak?
Metadatuak datuen (eta dokumentuen) ezaugarriak jasotzen dituzten datuak dira. Dokumentuak ulertzeko, bilatzeko, aukeratzeko eta era egokian ustiatzeko garrantzitsuak dira. Metadatuak dokumentuen parte dira.
Liburu Baten Deskribapena Katalogoan
Katalogo bateko liburu baten deskribapenean honako elementu hauek aurkitzen ditugu:
- Sarrera
- Deskribapen bibliografikoa
- Beste sarrera batzuk (gaia eta beste arduradunak)
- Sailkapen kodea