Informazioa Atzitu eta Erabiltzeko Gaitasunak: Gida Osatua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 25,12 KB

Informazioa Atzitu eta Erabiltzeko Gaitasunak

Informazioa atzitu eta erabiltzeko bost gaitasun-arauak:

  1. Informazioa atzitu eta erabiltzen konpetentea den ikaslea gai da behar duen informazioa zein mota eta mailakoa den determinatzeko.
  2. Behar den informazioa modu egoki eta eraginkorrean lortzen du.
  3. Informazioa eta bere iturriak modu kritikoan ebaluatzen ditu, eta aukeratutako informazioa bere aurrezagutza eta balio sistemarekin uztartzen du.
  4. Bakarka edo talde bateko partaide bezala lan egiterakoan, informazioa modu eraginkorrean erabiltzen du helburu zehatz bat lortzeko.
  5. Informazioaren inguruan sortzen diren arazo eta auzi ekonomiko, legal eta sozialetariko asko ulertzen ditu eta informazioa modu etiko eta legalean lortu eta erabiltzen du.

Zer lortzen dute ikasleek informazio konpetentzien bitartez? Pentsamendu kritikoa eta arrazoinamendua.

Dokumentazioa

Zein da dokumentazioaren definizioa? Eta zeregina? Disziplina zientifikoa, zeinek informazio eta dokumentazio zientifikoaren egitura aztertzen duen, baita haien legeak, teoria, historia, metodologia eta antolakuntza ere.

Zeregina: dokumentazioak dokumentuen informazioaren irudikatzea, gordetzea, berreskuratzea eta hedatzea ikertzen du eta informazio-iturriak ustiatzeko sistemak eratzen eta garatzen ditu, ezagutza horiek erabiltzaile-talde baten edo gizarte osoaren esku jartzeko.

Zer da dokumentua? Euskarri iraunkorrean erantsita dagoen edozein mezu - ikoikoa edo sinbolikoa- helburu informatiboarekin erabilia.

Zeintzuk dira informazio igorle berriak? Batik bat komunikabide publikoak: enpresak, administrazioak, hezkuntza erakundeak, eta herri administrazioak.

Zertarako balio dezake web 2.0k? Edozein web 2.0 izan ditzakeen funtzioak anitzak dira: komunikatzeko, partekatzeko, eragiteko, ikasteko, mezuak igortzeko …

Artxibo bat osatzeko zein bi printzipio jarraitu behar dira?

  1. Jatorriaren arabera gordetzen dituzte dokumentuak, dagozkien espedienteetan. Sailkapen taulak irudikatzen du erakundearen egitura.
  2. Iraupen legala (eta, gero, beharbada, historikoa).

Zer dira Biblioteka Nazionalak?

  • Herrialde batek argitaratu duen guztia jasotzen du (liburuak, aldizkariak, diskoak, DVD-ak…), Legezko gordailuaren bidez.
  • Herrialde horri buruz (edota bere hizkuntzan) publikatzen dena jaso dezake.
  • Dohaintzak jaso eta dokumentu historikoak erosten ditu.
  • Edukiak bildu, gorde, kontserbatu eta eskuragai jartzen ditu.
  • Bibliografia nazionala osatzen du.
  • Aitzindaria da; aholkuak, arauak eta aginduak plazaratzen ditu.

Internet Ikusezina eta Dokumentu Digitalak

Zer da internet ikusezina? Internet ikusezina, sarean egon arren, ikusgarritasun ezagatik ezkutuan geratzen dena da. Bilaketa-tresnetako emaitzetan (Google-n) ez dena azaltzen, alegia.

Zeintzuk dira dokumentu digitalen ezaugarri orokorrak? Elektronikoak dira: zenbaki-sistema bitarrean kodifikatuak daude. Prozesagarriak, grabagarriak, berrerabilgarriak, esportagarriak, eguneragarriak, berreskuragarriak, bikoiztu daitezke.

Zeintzuk dira dokumentu digitalen biltegiak? Liburu digitalak, errepositorioak, datu-baseak, web guneak eta blogak.

Zer esan nahi dute URL hizkiek? zer atal ditu? Uniform Resource Locator.

Atalak:

  • Interneteko protokoloa: http, ftp, telnet…
  • Zerbitzaria eta domeinuaren izena.
  • Direktorioa edo artxiboaren izena.
  • Dokumentuaren hedapena (formatua: .doc, .pdf, .jpeg)

Bilatzaileak eta Bilaketak Hobetzeko Tresnak

Zer dira bilatzaileak? nola egiten dute lan? Internet automatikoki aztertzen, webguneen helbideak datu base batean biltzen eta datuak bilatzeko datu baseak kontsultatzeko aukera ematen duen sistema da.

Funtzionamendua: robotak sistema arakatzen du, programa indexatzaileak lortutako informazioa aztertu eta deszifratzen du, informazioa datu-base erraldoi batean sartzen da, galderak egiteko sistema dugu (formularioa), emaitzen zerrenda, hurrenkera algoritmo batek erabakita.

Zer egin behar da bilaketa bat prestatzeko? Bilaketa planifikatu: zer nahi dugu (testuak, irudiak, iritziak, albisteak,...), hizkuntza, data formatua ,... erabaki eta hitz gakoak aukeratu (bat, batzuk; sinonimoak, hitz zehatzagoak,...).

Zeintzuk diren tresna linguistikoak bilaketak hobetzeko? Morfologia (hitza-lema, adibidez ELEBILA bilatzaile euskalduna), sintaxia (izen sintagmak bilatzen dituzte, dokumentuak multzokatzeko) eta semantika (Ontologiak erabiltzen dituzte).

Emaitzen balorazioa: doitasuna eta estaldura

Doitasuna: Errekuperatutako dokumentuen esanguratasuna (zarata dokumentalik gabe). Zarata dokumentala: informazioa bilatzerakoan dokumentu egokiak eta desegokiak jasotzea da. Terminoen polisemiaren edota konbinaketa faltsuen ondorioa da. Doitasuna handitzeko bilaketa findu edota emaitzaren ordena egokia lortu behar da.

Estaldura: sisteman dauden dokumentu esanguratsuen artean zenbat itzuli diren (isiltasun dokumentalik gabe). Isiltasun dokumentala: informazioa bilatzerakoan egokiak diren dokumentu guztiak ez lortzeari deitzen zaio. Indexazioan erabilitako terminoak bilaketan ez erabiltzeagatik sortzen da. Estaldura zabaltzeko semantika erabili: sinonimoak, hitz zehatzagoak,...

Datu-baseak

Datu-baseak: definizioa eta kudea sistemak. Datu-base bat datu-bilduma da, programa desberdinekin erabil daitekeena, ordenagailuan irakur daitekeen euskarri batean grabatua, eta erregistro deitzen diren unitate logikoetan artikulatua. Kudeasistemak: datu base erlazionalak eta datu base dokumentalak.

Zer dira erreferentzien datu-baseak? (jar itzazu adibideak) Errepresentazioak gordetzen dituzte soilik. Hiru mota:

  • Bibliografikoak (EHUko liburutegiko katalogoa)
  • Direktorioak (EHUko langileak)
  • Objektuen deskripzioak (Artium museoko katalogoa)

Zer dira datu-base iturriak? (jar itzazu adibideak) Informazio osoa dute:

  • Zenbakiak (adib. datu estatistikoak)
  • Testuak ( egunkariak, artikulu zientifikoak, tesiak…)
  • Irudiak ( argazkiak)
  • Multimediak (bideoak)

Nolako egitura dute datu baseek?

  • Entitateak: errealitatean dagoen zerbait (adibidez, liburu bat.)
  • Erregistroak: errealitate horri datu-basean dagokion fitxa.
  • Eremuak: fitxaren atalak (adibidez, titulua, egilea, argitaletxea …)
  • Datuak: entitateei buruzko informazioa fitxetan (adibidez, Loiolako hegiak, Imanol Murua Uria…)

Zer eskaintzen dute prentsa datu-baseek? zer eredu daude?

Eskaintzen dituzte:

  • Kontsultak eta bilaketak egunkari batean edota batzuetan.
  • Alertak eta albisteen segimendua.

Ereduak: Ostalariak, komunikabideak, bilduma historikoak, batzaileak, informazioen segimendua.

Zer dira ostalariak? (jar itzazu adibideak). Ostalariak banaketa enpresak egiten dituztenak dira. Komunikabide askoren informazioak bildu, datu-baseak osatu eta komertzializatu egiten dituzte. Adibidek:

  • Lexis Nexis (AEB), Factiva (Reuter), Mynews (EHUko liburutegian), Hemeroteka Plus (EHUko liburutegian), Pressdisplay (EHUko liburutegitik sartuta)

Nola egiten da informazioaren segimendua?

  • Dokumentalistek edota kazetariek albisteak hautatzen dituzte egunero, bezeroak adierazitako beharren arabera.
  • Emaitza helarazten diote modu desberdinetan (alertak korreora, kontsulta edota paperez).
  • Horrez gain: txostenak, dosierrak eta balio handiko analisiak.
  • Adibidez, EHUko Komunikazio bulegoko Prentsa laburpenak. Enpresak: Acceso, iCrece, TNS

Interneten:

  • Interneten dauden iturriak arakatzen dituzte.
  • Bezeroak zehazten du bere profila eta estekak eskaintzen zaizkio.

Web 2.0 eta Informazio Arkitektura

Zer da Web 2.0? Aipatu ezaugarri nagusiak. Erabiltzaileek egiten duten weba da, erabiltzaileen parte hartzearen bitartez sortutako edukiez osatua. Web 2.0 “web soziala da”, hau da, ezaugarritzat web-a plataforma bezala erabiltzea, edukien nahasketa eta parte-hartze arkitektura hartzen ditu.

Zer dira wikiak? Webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete elkarlanean.

Zeintzuk dira blog baten ezaugarriak? Eta zein da bere edukia? Erabiltzeko erraza (edonoren eskura daude), normalean lengoai arrunta erabiltzen dute. Informazioa eta iritzia edo iritzia informazioarekin biltzen dute. Eztabaida sortzen dute eta baita komunitatea ere.

Nola deitzen zaio DIIGO-k eskainitako zerbitzuari? Eta zertarako balio du? Markatzaile sozialak, gogokoak (estekak) gordetzeko guneak dira, non estekak etiketatu daitezkeen eta beste erabiltzaileekin konpartitu.

Zer da informazio arkitektura? Disziplina bat da, eta informazio-inguruneak egituratzea, antolatzea eta etiketatzea lirateke bere eginkizunak. informazio-baliabideen balioa eta onura hobetzen ditu, informazioa aurkitzeko erraztasunak emanez.

Informazio arkitektura: organizazio sistemak. Webgunearen edukiak taldetan banatzen ditu irizpide baten arabera. profesionalek, programa informatikoek, informazio egileek edota erabiltzaileek egindakoak izan daitezke.

Organitzazio eskemak:

  • Zehatzak: alfabetikoak, kronologikoak, geografikoak.
  • Zalantzazkoak: gai, ataza, entzuleria, metafora, hibridoa.

Organitzazio-egiturak: webgunearen informazio-item taldeak antolatzen dituzte euren arteko menpekotasun logikoak erakutsiz.

Informazio arkitektura: nabigazio sistemak. Webguneko edukiak ordenatu eta bildu egiten ditu, sailkapen bat osatzen duten kategorien azpian.

Helburuak:

  • Edukien arteko harremanak identifikatu eta nabigazioa erraztea.
  • Orientatu.
  • Webgunearen egitura eta tamaina irudikatu.

Erabiltzaileek modu desberdinetan nabigatu dezakete: norabidez edota norabide gabe. Horrez gain nabigatu dezakete zabaleraz edota sakoneraz.

Nabigazio sistema motak:

  • Oinarrizkoak:
  • Sistema integratuak:
  • Sistema konstantea: orriaren goiko partean kokatzen da gehienetan, nabigazio barra horizontal moduan. Non gauden eta nora joan gaitezkeen adierazten du. Webguneko aukera nagusiak erakusten ditu.
  • Sistema lokalak: sistema konstateekin artikulatzen dira. Gehienetan zutabe bertikalean kokatuak daude. Orrialdearen edukia adierazten dute eta baita nora joan gaitezkeen ere.
  • Testuinguruko sistemak: erlazionatutako edukiak identifikatzeko eta estekatzeko erabiltzen dira.
  • Sistema osagarriak (orri bereziak informazioa lokalizatzeko eta orientatzeko):
  • Webgunearen mapa: egituraren aurkezpen orokorra da.
  • Indizeak: webgune baten edukia adierazten duten terminoan zerrenda alfabetikoa.
  • Gidak: wizards, konfiguratzaileak, bisita gidatuak, tutorialak...
  • Ez oinarrizkoak:
  • Pertsonalizazio sistemak: erabiltzailearen profilaren arabera eraikitzen diren nabigazio-egiturak.
  • Kustomizazio sistemak: erabiltzaileak berak diseinatzen du bere nabigazio sistema propioa.
  • Ikuste-nabigazio sistema: (ez du ezer jartzen power pointean).
  • Nabigazio-sistema sozialak: erabiltzaile gehienek egiten dutenarekin ondorioztatuta (popularrena, salduena…).

Metadatuak, Laburpenak eta Taxonomia

Zer dira metadatuak? Metadatuak datuen (eta dokumentuen) ezaugarriak jasotzen dituzten datuak dira. Metadatuak dokumentuak ulertzeko, bilatzeko, aukeratzeko eta era egokian ustiatzeko garrantzitsuak izango dira.

Zeintzuk dira DC-ren (Dublin Core Metadata System) 15 etiketak? Identifier (identifikatzailea), title (titulua), subject (gaia), description (deskripzioa), source (iturriak), language (hizkuntza), relation (lotura), coverage (hedapena), creator (egilea), publisher (editorea), contributor (beste arduradun batzuk), rights (lizentzia), date (data), type (mota), format (formatua).

Ze laburpen motak daude? (azaldu)

Tamainaren arabera

  • Indikatiboa: paragrafo batean, ideia orokorrak jasotzen ditu.
  • Informatiboa: luzeagoa da, eta informazio kuantitatibo edota kualitatiboa jaso dezake.

Besteak

  • Erauzkinak: dokumentu zatiek osatzen dute.
  • Laburpen kritikoak: laburpengilearen iritzia jasotzen du (literatur edota zine aldizkarietan).

Nola erabiltzen diren laburpenak komunikabideetan?

Laburpenak komunikabideetan: prentsa

Prentsa dokumentazio zerbitzuetan ez dira egiten. Erakunde eta enpresetan gutxitan. Testuan bertan egiten dira bilaketak, eta titularra hartzen da laburpentzat.

Laburpenak komunikabideetan:

Argazkiak: Tituluak, eta batzuetan, laburpenak. Helburua: identifikatu eta testuingurua eskaini. Argazkilariak jartzen ditu jatorriaren datuak. Enpresa handietan dokumentalistak osatzen eta normalizatzen ditu datuak, berreskurapenari begira eta bilduma kontuan hartuz.

Telebistako albisteak: Titulua, laburpena eta minutaia (irudien deskripzioa). Horrez gain, eskaletak ere gorde daitezke.

Telebistako saioak: titulua, laburpena eta minutaia (azken hau saioaren arabera egingo da: irudien deskripzioa egingo da dokumentalen kasuan eta parte hartzaileen datuak, abestiak… bilduko dira magazine-en kasuan).

Fikzioa eta zinea: historiaren laburpena osatzen da.

Irratiko albisteak: mozketa gordetzen dira, eta hauen titulua, laburpena eta trankripzioa.

Irratiko saioak: titulua, laburpena eta parte hartzaileen datuak, abestiak… (magazine formatuan).

Zeintzuk dira laburpen bat egiteko jarraitu beharreko pausuak? Dokumentua aztertu, ideia garrantzitsuak atera eta kontzeptu horiekin laburpena osatu; egitura, estilo eta tamaina egokian.

Taxonomia eta Indexazioa

Zer da taxonomia? Greziarretin datorren hitza. Sailkatzeko zientzia eta jarduera da.

Zer da Sailkapen Hamartar Unibertsala? (ezaugarriak). XX. Mendearen hasieran sortu zuten Paul Otlet-ek eta Henri Lafontaine-k. Dewey sailkapenean oinarrituta dago. Sailkapen entziklopedikoa da (gai guztiak hartzen ditu bere baitan). Europako liburutegietan erabiltzen da liburuak eta aldizkariak gaiaren arabera apaletan kokatzeko. Komunikabideetako zerbitzuetan gutxiago erbailtzen da. Hierarkikoa eta soziatiboa (dokumentuen indexazioa) bereizten dira.

Zein da indexazioaren helburua? Indexazioaren helburua dokumentuaren edukia hitz baten edo hitz batzuen bidez adieraztea da.

Zer dira lengoai dokumentalak? zein helburu dituzte? Lengoaia artifizialak dira, terminoz eta termino horien arteko harremanez osatuak. Sistema dokumental batean dokumentuek dituzten kontzeptuak eta erabiltzaileen eskaerak egituratzea da helburua.

Zer da folksonomia? (azaldu dakizuna, adibideak barne) Sofware sozialetan egiten den indexazio kolaboratzailea, etiketen bitartez. (Diigo, Flickr … )

Zer dira termino normalizatuen zerrendak? (azaldu dakizuna, adibideak barne) Autoritateak, gai sarrerak eta thesaurusak.

Zeintzuk dira deskriptoreen arteko harremanak Thesaurus-etan? (azaldu dakizuna, adibideak barne) Baliokidetasuna : sinonimoak (linguistikoak eta dokumetalak), Hierarkia, Hurbiltasuna.

Argazkien Indexazioa eta Informazioaren Ebaluazioa

Nola osatzen da argazki baten oinarrizko fitxa? Lehenengo argazkiari buruzko datu orokorrak jartzen dira: erregistro zenbakia, argazkiaren titulua, argazkilaria, copyright mota, data, lekua, analisi morfologikoa (laukizuzena / horizontala / kolorez / plano orokorra …) eta argazkiaren gaiaren laburpena eta argazkiak erakusten duenaren laburpena (argazkian agertzen diren pertsonaien izenak …). Gero sailkapen txikia egingo da (argazkiaren gaia bi hitzetan). Ondoren indexazioa egingo da, argazkia berreskuratzeko orduan edo bilatzerakoan erraztasunak izateko. Azkenik signatura egingo da (argitalpena eta dokumentalistaren izena jarriz).

Nola indexatzen da argazki bat? Argazkia modu erraz batean aurkitzeko edo berreskuratzeko argazkiari buruzko datu batzuk eman behar dira. Horretarako ezaugarri hauek jarri behar ditugu: deskriptoreak (argazkiaren gai orokorrak), deskriptore onomastikoak edo identifikaforeak (argazkiaren lekua, pertsonaien izenak … ), deskriptore geografikoak (argazkia egindako lekua) eta deskriptore kronologikoa (data).

Zer da berrypicking? (informatzeko modelo ohikoa) Erabiltzaileak estrategia bat edo batzuk erabiliko ditu informazioa aurkitzeko. Aurkitutakoa asimilatu eta ebaluatu ondoren, bere informazio beharra birformulatzen edota zehazten joango da konpondutzat hartu arte.

Zer egin behar du informazioaren arkitektoak? Informazioaren arkitektoak identifikatu behar ditu web-aren helburua eta erabiltzaileen itxaropenak. Edukiak eta funtzionalitateak erabakiko ditu; antolakuntza, nabigazioa eta bilaketen sistemen bitartez harrera erraztuko du, eta etorkizuneko aldaketak eta web orriaren hazkundea aurreikusiko ditu.

Zeintzuk dira interneteko informazioa ebaluatzeko hamar giltzarriak?

  1. Aurkezpena aztertu (URLa, domeinu mota,...)
  2. Egilea (berezi daiteke?, datu biografikoak, kontaktatzeko aurkera ematen du?,...)
  3. Publikazio mota
  4. Akademikoa, komertziala, informatiboa …
  5. Zein helbururekin osatu da webgunea edota orria?
  6. Gure gaiaren inguruko informazio garrantzitsua al du?
  7. Horrez gain, ba al dago interesa duen beste informazioren bat?
  8. Hartzailea
  9. Orriaren tonua, estiloa eta edukia aztertuz, nori zuzenduta dago? ikasleei, akademikoei, hartzaile orori.
  10. Egokia al da gure beharretarako?
  11. Doitasuna
  12. Agerian al daude erabilitako tresnak, iturriak…?
  13. Informazioen ziurtapena bermatzen duten beste iturriei estekak al daude?
  14. Bibliografia al du? (aproposa denean).
  15. Zein da azaltzen den ikuspegia? Iritzi edota iruzkin partzialak al ditu?
  16. Gaurkotasuna
  17. Gaurkotua al dago informazioa?
  18. Webgunea mantentzearen eta baliabideen gaurkotzearen seinaleak ba al daude?
  19. Hori garrantzitsua al da gure bilaketarako?
  20. Luzapena
  21. Gaia luzez landu al dute edota aspektu bat besterik ez?
  22. Garbi adierazten al da gaiaren eremua?
  23. Kontuan izanda gure beharrak, informazio larregi edota eskasegi al du?
  24. Sakondu nahi izanez gero, beste informazio iturri batzuk eskaintzen al ditu ?
  25. Estekak
  26. Eramaten al gaituzte beste gune interesgarri eta kalitatezkoetara?
  27. Komentatuta al daude?
  28. Egokiak eta garrantzitsuak al dira gure gaia lantzeko?
  29. Gailentasuna
  30. Informazioa gaizki antolatua edota konplexuegia al du?
  31. Nahiz eta konplexua izan, baliabide interesgarria da?
  32. Eremu lexiko bat lantzeko aukera ematen al du?
  33. Material mota
  34. Egiazkoa al da?
  35. Zein material mota da? (iritzia, gertakizuna, albistea, erreferentziakoa -hiztegia, entziklopedia …)?
  36. Hausnarketa eta analisi kritikoa bultzatzen al ditu?
  37. Osagai interaktiboak al ditu?
  38. Atal desberdinen arteko lankidetza eskatzen al du?

Aipamenak, Bibliografia eta Jabego Intelektuala

Zer dira aipamenak? Zeintzuk dira hori egiteko metodoak? Aipamena norberaren proposamenak indartzeko edo testuaren iruzkina egiteko erabiltzen diren zatiak dira, eta zati horien erabilera zehatza adierazten dute. Hiru mota daude: (1) Erreferentzia zenbakidunak, (2) Ohar sekuentzialak eta (3) Arduraduna eta data.

Zeintzuk dira bibliografiaren helburuak? (1) Testuan aipatutako iturriak identifikatzea, (2) Lana osatzeko erabilitako dokumentuak adieraztea eta (3) Gaiarekin zerikusia daukaten dokumentuen informazioa eskaintzea.

Jabego intelektuala: eskubide moralak Obra eta egilea betiko lotzen dituzte (nahiz eta obraren ustiapena edota euskarria bestenrenganatu). Sormenari dagozkio eta ukaezinak dira. Horien barruan eskubide pertsonalak (egileari dagozkie) eta pertsonalak ez diren eskubideak (oinordeko edo erakunde publikoei dagozkie) aurkitzen dira.

Jabego intelektuala: ustiatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk Ustiatze eskubideak egilearenak dira, eta obraren erreprodukzioa, hedapena, banaketa eta komunikazio publikoa hartzen ditu. Oinordekoei transmititzen zaizkie eta egilea hil ondorengo 70 urteetan irauten dute. 70 urte horiek igarota, obraren hedapena publiko bihurtzen da. “Beste eskubide” horien barruan, hauek aurkitzen dira: (a) Argazkietan agertzen diren pertsonen eskubideak (argazkia hartzeko eta hedatzeko pertsonaren baimena behar da, salbu argazki horietan kaleak edo leku publikoak edota pertsona publikoei “bere funtzioak betetzen edota bizitza publikoko ekintzetan” irudikatzen badira), (b) Argazkietan ageri diren objektuen jabearen baimena (eskubide hau bakarrik hartzen da kontuan objektua argazkiaren mamia denean), eta (c) Argazkietan ageri diren obren (margoak, eskulturak...) jabearen baimena (egilearen baimena beti behar da, salbu obra kalean jarrita dagoenean.

Zer esan nahi dute CC-BY-NC-SA laburdurek? “Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin”, hau da, aldi berean edukien iturriak aipatzera derrigortzea, edukiokin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzea, eta jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzea.

Kazetaritza eta Dokumentazioa

Zeintzuk dira egunkari digitalaren elementuak? nolakoak dira albisteak? Albisteak, gaiak, hemerotekak, multimedia argazkitegiak, parte hartzea eta interakzioa eta beste zerbiztu batzuk (buletinak, azken albisteak…).

Azaldu kazetariaren gakoa.

-Informazio-kopuru handiak menderatzea -Informazioa egiaztatzea -Informazioaren ezagutza kritikoa edukitzea -Berriak duten garrantziaren eta entzulearen interesen arabera aukeratzea eta aurkeztea Azaldu dokumentazio zerbitzuetan barruko informazioa. Komunikabideak ekoiztutakoaren artxiboa osatzen duen informazioa da Zertarako balio du dokumentazioaren ekarpena prentsan Informazioa egiaztatzeko, informazioa aldez aurretik prestatzeko, informazioa osatzeko eta iritziak sendotzeko argudioak eskainiz Ze irizpide erabiltzen dira argazkiak hautatzeko prentsako argazkitegietan? Argazkiaren balio informatiboa (albistea eta balio ikonikoa), zenbat denborarako balioko duen, originaltasuna eta interesa, irudia identifikatzeko behar diren beste datu izatea, eskubideak, kalitate teknikoa, egilearen garrantzia, berezitasun tekniko-artistikoak, garrantzia historikoa, argazkiaren egoera Nola, noiz eta zertarako erabiltzen dira artxiboko argazkiak? 1) Informatiboa izateko: testuingurua 2)baliabidetzat: egunekoa bailitzan ( metonimikoak: protagonisten irudia, beste testuinguru batetik hartuta. ala ilustratiboak: irudia eta albistea arbitrarioki lotuz, antzekotasuna dela medio)Zeintzuk dira artxiboko argazkiak modu egokian erabiltzeko baldintzak? irakurlea ez engainatzea, ez erabili kutsu negatiboa duten albisteetan, bere gaurkotasuna ziurtatu, ez erabili larregi, ez berrerabili epe laburrean, produkzioaren testuingurua ezagutu behar dugu egokia den ala ez jakiteko eta argazki oin egokia osatu Nola erabiltzen da ikus-entzunezko dokumentazioa telebistan? Hurrengo erabilerak ditu: Metonimikoak eta girotzekoak: Ikus-entzunezko mezua osatu, narrazioa erraztu, albistea ulergarria egin eta ikusgarritasuna ematen diote. Informatiboa testigantza: Dokumentazioak albistea osatu eta aberastu egiten du (testuingurua, aurrekariak, biografia…) Zeintzuk dira irratiko dokumentazio funtsak? Bi dira dokumentazio funtsak: Soinua: musika eta hitza. Multimedia: Hemerotekak, gidoiak...

Entradas relacionadas: