Informazio-Sistemak: Mailak eta Business Intelligence Osagaiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,78 KB
Informazio-Sistemen Mailak
Maila Operatiboa
Maila operatiboan, informazio-sistemek eguneroko eragiketekin, epe laburrean egin beharreko lanekin eta denbora errealeko prozesu errepikakor eta maila baxukoekin egiten dute lan.
Transakzioen Prozesamendurako Sistemak (TPS)
Transaction Processing Systems (TPS) eguneroko transakzio kantitate handiak gorde eta automatizatu egiten dituzte. Erakunde batean instalatzen den lehenengo IS-a izan ohi da.
- Ezaugarriak:
- Eskulan gastuak murrizten dituzte.
- Sarrera eta irteera asko dituzte.
- Kalkulu errazak egiten dituzte.
- Adibideak:
- Kode irakurleak.
- Fakturak egiteko sistemak (adibidez, NominaPlus, ContaPlus).
Prozesamendu Motak
- Transakzio-sorta prozesamendua (Batch): Transakzioak elkartu eta guztiak batera prozesatzen dira. Adibidez, janarien existentziak eskatzea.
- On-line transakzio prozesamendua (OLTP): Transakzioak berehala prozesatzen dira. Adibidez, hegazkin-eserlekuak erreserbatzea.
- On-line sarrerako eta atzeratutako prozesamendua: Aurreko bien nahasketa da. Transakzioa berehala erregistratzen da sisteman, baina beranduago prozesatzen da. Adibidez, banketxeen arteko eragiketak.
Kudeaketa-Maila
Kudeaketa-mailako sistemek kontrolari, erabakiak hartzeari eta epe ertaineko (urtebete) administrazio-jarduerak kudeatzeari euskarri ematen diote. Enpresako gaur egungo datuak zein aurreko urteetakoak (historikoak) erabiltzen dituzte.
Kudeaketarako Informazio Sistemak (MIS)
Kudeaketarako Informazio Sistemak (MIS) 60-70. hamarkadan garatu ziren.
- Zer dira?
- TPS-en irteerak prozesatu, laburbildu eta aurkezten dituzte, enpresaren etekina deskribatzen duten txostenak eskaintzeko.
- Erabakiak hartzeko laguntzen dute.
- Zer ezaugarri dituzte?
- Aurredefinitutako formatuan txostenak eta laburpenak sortzen dituzte.
- Iraganeko eta gaurko datuak erabiltzen dituzte.
- Sortu diren arazoekin txostenak sortzen dituzte.
- Analisia egiteko gaitasun gutxi dute.
Erabakiak Hartzeko Euskarri Sistemak (DSS)
Erabakiak Hartzeko Euskarri Sistemak (DSS) 80. hamarkadan agertu ziren.
- Zer dira?
- Maila taktikoan egiten dute lan.
- TPS eta MIS-en txostenak erabiltzen dituzte, baina baita kanpoko datuak ere.
- Erabakiak hartzeko informazioa prestatzen dute.
Maila Estrategikoa
Maila estrategikoko sistemek epe luzean (>3-5 urte) erakunderako erabakiak hartzen laguntzen dute.
- Zertan egiten dute lan?
- Lerro estrategikoak definitzen.
- Kanpoko informazioa aztertzen, hala nola:
- Merkatuen joerak.
- Lehiakideen estrategiak.
- Egoera sozioekonomikoak.
Zuzendaritzarako Informazio Sistemak (EIS)
Zuzendaritzarako Informazio Sistemak (EIS), edo Executive Information Systems, 90. hamarkadan garatu ziren.
Business Intelligence Osagaiak: Ikuspegi Globala
- Data from Business Environment: Jatorri desberdinetako datuak dira, egituratuta zein egituratu gabe egon daitezke. Helburua datuak integratzea (erlazionatzea) eta antolatzea da, analisirako tresnak aplikatu ahal izateko.
- Business Intelligence Infrastructure:
- Datu-base erlazionalen zerbitzariak.
- On-line Transaction Processing (OLTP) sistemak (transakzioekin lan egiteko).
- On-line Analytical Processing (OLAP) sistemak (kontsulta azkarrak egiteko).
- Data Warehouse-ekin (datu biltegi antolatuak).
- Datamart sistemekin (Data Warehouse txikiak).
- OLTP Datamart eta OLAP Datamart.
- Business Analytics Toolset: Datuak aztertzeko eta horietatik txostenak sortzeko tresnen multzoa da. Arduradunek enpresaren nondik norakoaren inguruan egiten dituzten galderei erantzuna emateko erabiltzen dira.
- Managerial Users and Methods: Datuetatik informazioa interpretatu, inferitu eta helburuak betetzen ari diren erabiltzaile eta tekniken multzoa da.
- Delivery Platform: Business Intelligenceko emaitzak bistaratzeko eta ikuskatzeko informazio-sistemak eta softwareak dira, hala nola MIS, DSS, EIS eta abar.
- User Interface: Gaur egun erabiltzaileak ez daude mahaigainari lotuta. Kontrol-panelak, telefono mugikorretarako aplikazioak eta abarren multzoa dira.